Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Uruguaiko Aireko Indarren 571 hegaldiak, 1972ko urriaren 13an Andeetako Miraria izenez ezagutzen den istripua izan zuen. 40 bidaiari eta bost tripulatzaile zihoazen Txilerantz hegazkin militar batean; 40 bidaiariak Uruguaiko Stella Maris eskolako errugbi taldeko kideak ziren eta Andeetan erori ziren.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 12an, Uruguaiko Aire Indarren hegazkina zen Fairchild Fokker F27 Carrascoko aireportutik abiatu zen Montevideoko Old Christians errugbi taldeak Txileko Santiagoko Old Boysen aurka partida bat jokatu behar zuelako. Momentu horretan, fronte bat garatzen ari zen mendikatearen erdialdean.

Eguraldi txarraren ondorioz, Mendozako (Argentina) Plumerillo aireportuan geratu behar izan zuten eta gaua bertan pasatu. Hurrengo egunean, fronteak oso bortitz jarraitzen zuen, baina presaka zebiltzaten eta, behar ziren kontsultak egin ondoren, arratsaldera arte besterik ez zuten itxaron eta, eguraldia zertxobait hobetu bezain pronto, hegaldia martxan jarri zuten.

Hurrengo egunean, urriaren 13an, hegaldiak arratsaldez jarraitu zuen Txileko Santiagoko bidean.

Planchóneko pasabidetik joan behar zuten, Argentinako Malargüe eta Txileko Curicó artean.

Ramon Saul Martinez nabigatzailearen hutsegite larri baten ondorioz, pilotuak Txileko Santiagoko aire kontrolatzaileei zien Curicón zeudela jakinarazi zien; iparralderago zeuden El Sosneadotik eta San Fernandon dagoen Tinguiririca sumenditik gertu. 100 km-ko hutsegitea zen hori eta erabat zailduko zituen horrek erreskaterako lanak.

Pilotua Julio Cesar Ferradas koronela zen eta kopilotua, berriz, Dante Lagurara teniente koronela. Tripulazioarekin osatzeko, lehen aipatutako nabigatzailea, Ramon Saul Martinez tenientea, Ovidio Ramirez sobrekargoa eta Carlos Roque mekanikaria zihoazen.

Hegazkin mota honen berezitasun handiena buztana sudurra baino baxuagoa duela da, antzararen antzera eta 437 km/h-ko abiadura har dezake.

Istripua gertatu zen unean, Fairchilda 6.000 metroko altitudean zihoan. Horrekin, esan dezakegu Andeak zeharkatzen ari zela eta ez hauen gainetik pasatzen.

Hegazkina behe lainoaren erdian hasi zen jaisten. Oraindik mendien artean zegoen, baina pilotuak, nabigatzailearen beste hutsegite baten ondorioz, mendikateak pasatu zituztela pentsatu zuen. Orduan, iparralderantz biratu zuen.

Aparatuak ehunka metro jaitsi zituen bat-batean aireko bidezidorra zeharkatuz. Egoera larria zen, baina txiste kontari ibili ziren hala era, besoak altxatuz eta jolasean. Jaitsi eta jaitsi, hegazkinak altura galdu zuen laino artean (1.500 m galdu zituen ia-ia).

Halako batean, bidaiarietako batzuk hegoa menditik oso gertu pasatzen ari zela ohartu ziren. Horrela behar ote zuen kezka izan zuten eta batzuk beldurtzen hasi ziren, beste batzuk errezatzen, noiz talka egingo zutenarekin izututa erabat.

1972an istripua izango zuen Fokker F27a

Fairchilda oraindik gehiago jaitsi zen eta harkaitzez josita zegoen ingurua. Bat-batean, lainoak ireki ziren eta pilotuek, izuaren izuaz, talka egitera zihoazela ikusi zuten. Alarmak saltatu zuen eta bidaiari eta tripulazioaren beldurra erabatekoa izan zen.

Aireontzia harkaitz altu batekin aurkitu zen aurrez aurre, baina Lagurara komandanteak esfortzu fisiko bikaina egin ondoren, metro pare batez libratu zuen. Baina, zoritxarrez, hegazkinaren buztanak kolpea hartu zuen El Sosneado eta Tinguiririca sumendiaren artean, argentinar alderdian.

Aparatoak bigarren aldiz eman zion itsasoaren mailatik 4.200 m-ra zegoen harkaitzari eta eskubiko hegala galdu zuten. Izugarrizko abiadura hartu zuen pieza hark eta hegazkinaren buztan aldera zuzendu zen ziztu bizian, 10 lehiatilatik 8.ean eta beste aldeko 7.ean ebakiz. Buztana libratu zenean, fuselajea irakita geratu zen erabat eta bi eserleku hiladek, behintzat, mendiaren kontra jo zuten. Une horretan, 5 pertsona hil ziren, eta sobrekargua horien artean zegoen.

Hirugarren kolpe bat izan zen, eta ezkerreko hegala galdu zuen, fuselajea bakarrik geratuz, jaurtigaia balitz bezala. Oraindik abiadura zuen eta 4 km egin zituen geratu aurretik eta, azkenean, elurtutako lurrean erristatu zen. Bidaiarietako bi, oraindik eserlekuari lotuta, atzeko zulotik atera ziren hegan.

Hegazkinak muturrean hartu zuen kolpea tamalgarria izan zen kabinako tripulatzaileentzat. Kolpearen indarrak erabat suntsitu zuen kabina, tripulatzaileak aparatuaren panelaren kontra bultzatuz. Lagunararen burua lehiotik kanpo geratu zen eta bularra fuselajearen aurka zanpatzen zuen.

Fuselaje barruan geratu ziren bidaiariak bere eserlekuetan hestututa geratu ziren aurreko aldean. Askok traumatismo entzefalo-kraneano delakoa izan zuten eta hil egin ziren, baina beste batzuk ezin atera geratu ziren. Gezurra badirudi ere, bidaiari batzuk ez zuten ezer izan. Izan ziren zauri larriak izan zituztenak eta haietako batzuk ondorengo orduetan hil ziren. Marcelo Pérez, errugbiko ekipoaren kapitainak, antolatu zituen indarrak zaurituta edo ezin atera zeudenei laguntzeko eta fuselajea prestatu zuten gauerako. Bat fuselajearen atzeko aldetik atera eta, ezer asko ikusi gabe, hil zorian zegoen pilotuarengana inguratu zen. Lagurarak ura eskatu zion eta laguntzaileak elurra eman zion ahora. Zera esan zion:

  • Apuntatu ezazu. Curicón gaude, apuntatu... - Eta Lagurarak kabinatik bere pistola hartu eta berari tiro egiteko eskatu zion. Baina hori ez zen gertatu.

Julio Ferradas pilotua buruko kolpe baten ondorioz hil zen eta Dante Lagurara kopilotua, berriz, gau osoan hilzorian egon ondoren hil zen, hurrengo goizeko egunsentian.

Istripua izan zen lekua

Bizirauteko ahalegina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazkinean zihoazten 45 pertsonetatik, 12 istripuan edo zertxobait beranduago hil ziren; beste bost hurrengo goizean hil ziren eta zortzigarren egunean emakume bat, Susana Parrado, izandako zaurien ondorioz. Hilotz ugari, eserlekuetan harrapatuta geratu ziren.

Gelditu ziren 27ak oso egoera gogorrari aurre egin behar izan zioten (-25tik -42 Â°Cra) izoztutako mendi haietan, elurra bete-betean egiten zuen sasoian baitzeuden. Egun batzuetan zehar abioiaren bila saiatu ziren baina, batzuk gertu ibili ziren arren, ez zuten lortu, altuegi ari baitziren begiratzen.

Bizirik geratu ziren askok zauriak edo ubeldurak zituzten eta ez zuten hotzari aurre egiteko oinetako eta arropa egokirik. Egoera gogor haietan irauteko antolatu ziren.

Baldintza horietan egon arren eta ahuldadea nagusitzen ari zenean, Roberto Canessak egoerari aurre egiteko soluzio bat bestearen atzean proposatu zituen: alanbikeak, eserlekuetako estalkiekin egindako eskularruak, elurretan ez hondoratzeko eserlekuetako kuxinekin egindako botak, eta plastiko tintatuarekin egindako betaurrekoak hotza eta elurra aguantatu ahal izateko.

Gehiengoak galtza parea, 3 edo 4 jertse eta 3 galtzerdi parea soinean egiten zuen lo. Batzuk burua alkandora batez estalita zeramaten arnasaren beroa kontserbatu ahal izateko. Hipotermia saihesteko, gau hotzenetan, masajeak ematen zizkioten batak besteari zirkulazioa indartzeko eta bata bestearen ondoan jartzen ziren tenperatura gordetzeko.

Zortzigarren egunean, erreskate planak bertan behera geratu ziren. Hamaikagarren egunean jakin zuten hori pilaz zebilen irrati batean eta erabat desanimatuta geratu ziren denak.

Urriaren 29ko gauean, 16. eguna zen, erori zirenetik. Gau latza izan zen hura. 23:00etan elur-jauzia izan zen eta Fairchild FH-227Dko ondarrak estali zituen. Barruan lotan zeudenak ere elurrean murgilduta geratu ziren, Roy Harley gaztea izan ezik. Desesperatuta, Roy zulatu eta zulatu aritu zen, bere lagunak atera nahian, baina haietako 8 hil egin ziren, Marcelo Pérez, ekipoko kapitaina edo Liliana Navarro de Methol, azken emakumea, tarteko. Hala ere, fuselajea elur azpian geratu zen eta hori ondo etorri zitzaien bizirik iraun zutenei, izozketari ekiditeko.

Azaro erdialdera, zauriek eragindako zornadurak beste bi mutil, Arturo Nogueira eta Numa Turcatti, hil zituen.

Jaki gutxi zuten bizirauteko. Istripuaren ondorengo egunetan janaren errazionamendua egin zuten, baina gutxiegi izan zen era guztietara. Paraje hartan ez zegoen landaretzarik, ezta abererik eta elurra besterik ez zen ikusten inguruan.

Taldeak 72 egun iraun zuen eta gosez ez hiltzeko erabaki latza hartu beharrean izan ziren: antropofagia, hau da, hildako kideen haragia jan beharko zuten. Ez zen erabaki erraza izan eta, hasiera batean, baztertu egin zuten, baina bizirauteko era bakarra zela ikusi zuten. Arau batzuk jarri zituzten, familiako inor ez zuen izan behar, emakumerik ere ez...

Hasiera batean, irratia erabiltzeko itxaropen izan zuten, laguntza eskatu ahal izateko, baina ez zuen energiarik, bateria hegazkinak istripuan galdu zuen isatsan baitzegoen (zeuden lekutik 2km gorago). Batzuk saiatu ziren bateria haiek eskuratzen, baina 2 km gorago zegoen isitsera iritsi zirenean, astunegiak zirela konturatu ziren, 23 kg pisatzen baitzuen bakoitzak. Bateriak garraiatzea ezinezkoa zenez, alderantziz egin zuten eta, kabinako irratia desmontatu eta hegazkinaren isatsa zegoen lekura eraman zuten. Eserlekuetan lotuta zeuden beste bi bidaiari ere aurkitu zituzten hilda. Baina, baita txokolatea eta likor batzuk ere eta animatzen hasi ziren. Hala ere, alferrikakoa izan zen dena, zirkuitulabur batek irratia izurratu baitzuen.

Hotza arerio gaiztoa zuten, baina gauza batzuetarako ondo etorri zitzaien, gorpuak kontserbatzeko, alegia.

Fernando Parrado eta Roberto Canessa, 10 egun oinez ibili ondoren zamazaina aurkitu eta gero

Erreskatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko abendu hasieran, elurra eta izotza urtzen hasi ziren eta fuselajea berriro bistan geratu zen. Bizirik iraun zutenek eguzki izpiak gustura hartu zituzten. Laguntza eske joan beharko zutela gero eta garbiago zuten eta, 1972ko abenduaren 12an, Fernando Parrado, Roberto Canessa eta Antonio Vizintín kanpementutik atera ziren. Hiru egunetako martxa baten ondoren, Antoniok irristatu eta lesioa egin zuen. Geratu zirenengana itzuli beharrean izango zen eta, berari zegokion jakia bere kideei utzi zien, bidea uste baino luzeagoa izan zitekeela-eta.

10 egunetan 55 km inguru egin zituzten, fuselajea zegoen tokitik Los Maitenes ingururaino. Argentinako aldean ibili baziren, beste 100 bat kilometro egin beharko zituzten eta horrek heriotza esan nahi zuen ziur.

Erreka inguru batean ibili ziren egun eta erdi bat eta ezin izan zuten zeharkatu, erabat igota baitzetorren. Canessa gaixotzen hasia zen eta Nandok bi motxilak eraman behar izan zituen. Gero eta epelago egiten zuen eta haragia usteltzen hasi zitzaien. Hurrengo eguneko egunsentian, gizon bat ikusi zuten errekaren beste aldean. Nola edo ahala, idatzitako mezu bat bidaltzea lortu zuten eta istripuaren berri eman zioten. Horrela zioen mezuak:

  • Mendian erori zen hegazkin batetik nator. Uruguaitarra naiz. Orain dela hamar egun hasi ginen ibiltzen. Zauriturik dagoen lagun bat dut goran. Hegazkinean beste hamalau pertsona geratzen dira zauriturik. Bizkor atera beharrean gara hemendik, baina ez dakigu nola. Ez daukagu janaririk. Oso ahul gaude. Noiz etorriko dira gure bila? Mesedez, ezin gara mugitu. Non gaude?

Eta atzealdean, berriz,

  • Noiz etorriko da?

Sergio Catalán mandazainak mezua ulertu zuen eta gainean zeraman ogi apurra bota zien. Puente Negron zeuden Txileko karabineroengana joan zen. Courbis kapitainak zuen agintea eta hurbilena zegoena zen, 10 bat ordu beharko bazituen ere hara iristeko. Aurkitu zuenaren berri eman eta gero, karabineroek berehala prestatu zuten laguntza. FACHek 66 misio egin zituen bila, dena bertan behera utzi baino lehen. Abenduaren 22an, Carlos Garcia, Jorge Massa eta Mario Avila pilotu txilletarrak DC-6 batean Punta Arenasera hegazkinez joateko antolatzen ari zirenean, ezin sinetsirik entzun zuten bi hilabete lehenago galdutako hegazkineko bidaiari batzuk bizirik agertu zirela.

Carlos Garciak hiru helikoptero Bell UH-1 eskatu zituen eta ziztu bizian joan ziren Los Maitenes de Curicóra erreskatea antolatzeko. Arazo handi bat zegoen, behe lainoa itxia baitzegoen; erreskatea bertan behera uztea komeni zen, baina, egoera hartan, aurrera jarraitzea erabaki zuten.

Los Maitenesera iritsi zirenean, Parrado eta Canessa elkarrizketatu zituzten. 12:00etarako, behe lainoa altxatu zen eta Parrado izan zen helikopteroen gidari. García buru zen UH-89an igo zen eta SAR (Erreskaterako Aire Zerbitzua) ekipo bat zeraman Massaren UH-91 zetorren atzetik. Hirugarren aparailua erreserban geratu zen zain. Inguru guztia kazetariz betetzen hasi zen.

UH-89 eta UH-91 zailtasunez iritsi ziren korronte beroak zeuden garaierara, baina istripua izan zen lekua bistaratu zuten azkenean. Aurkitu berriek salto egin zuten pozez, baina pilotuek garbi ikusi zuten erreskatea oso zaila izango zela, malkar batean baitzeuden.

Skid bakar batekin hartu zuten lur, elurretan ziurrago geratzeko. Erreskatatzera etorri zirenak jaitsi ziren eta biziraun zutenan helikopteroetara igo ziren. Zama gehiegi zen eta batzuk beheran geratu behar izan zuten beste istripuren bati ekiditeko. 7 erreskatatu zituzten egun hartan eta beste 7k gau bat gehiago egin behar izan zuten mendian, oraingo honetan, SAReko kideen laguntzarekin.

SAReko kide batek horrela kontatu zuen esperientzia:

  • ... el avión estaba partido y sin alas, el piloto aun estaba en su puesto, pero su cabeza había desaparecido y solo quedaba el muñón de la columna asomándose por la ventanilla, había escenas de canibalismo evidente, ya que alrededor y debido al deshielo, dejaba entrever restos humanos...

Erreskate guztiak egin ondoren, Santiagoraino eraman zituzten. 11 gorpu aurkitu zituzten partituta eta beste batzuk erreserban zeudela ziruditen.

Hemen dugu Roberto Canessaren kontaketa:

  • Recuerdo un poco el impacto...Me golpeé la cabeza y además me quedó un ojo hinchado, el impacto no fue tan fuerte como debiera haber sido...el avión empezó a deslizarse y se fue frenando, así el golpe no fue tan intenso... Iturria: Roberto Canessa Jorge Abasolo kazerariari-El Mercurio (2007ko abendua).

Hasierako kezkak baztertuz, biziraun zutenak berehala onartu eta justifikatu zuten kanibalismoa erabili beharrean izan zirela bizitza mantentzeko. Hasieran ez ziren atrebitu, Mendozan erositako txokolateak, kontserbak, gaztak... aipatu zituzten. Baina El Mercurio edo La Tercera de la Hora egunkari txiletarrak argazkiak eman zituzten eta gorpuak garbi agertzen ziren fuselajearen ondoan.

Biziraun zutenek hitzaldi bat eman beharrean izan ziren dena argituz. Eskerrak eman zien hildakoen familiei eta hauek beraien ondoan egon ziren uneoro.

  • Ellos (familiarrak) dijeron que menos mal que había 45 para que podamos tener 16 hijos de vuelta. Nos quieren como hijos. Supongo que en su yo más íntimo cuando nos ven piensan por qué sobrevivimos nosotros y no sus hijos. Es un sentimiento humano lógico.

Biktimen hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilabete geroago, lurrez eta airez egindako espedizio bat iritsi zen istripua gertatu zen tokira. Gorpuetatik geratzen zena hantxe bertan sartu zuten, hegazkinetik 800 bat metrora, elur jauzietatik salbu. Hilobiaren gainean burdinazko gurutzea jarri zuten eta zera zioen: Más cerca, oh Dios, de ti.

Fuselajetik geratu zena erre egin zuten, kuriosoen arreta ez erakartzeko. Hala ere, udan ehundaka pertsona inguratzen dira hara.

Biziraun zutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 izan ziren, tripulanterik ez eta Old Christianseko 5 jokalari bakarrik:

  • Pedro Algorta, 21 urte zituen erreskatatu zutenean.
  • Roberto Jorge Canessa Urta, 19 urte.
  • Alfredo Daniel "Pancho" Delgado Salaberri. Mendian bete zituen 25 urte.
  • Daniel Fernández Strauch, 26 urte.
  • Roberto Fernando Jorge "Bobby" François Álvarez. Mendian bete zituen 21 urte.
  • Roy Alex Harley Sánchez, 20 urte.
  • José Luis Nicolas "Coche" Inciarte Vázquez, 24 urte.
  • Álvaro Mangino Schmid, 19 urte.
  • Javier Alfredo Methol Abal, 38 urte.
  • Carlos Miguel "Carlitos" Páez Rodríguez. Mendian bete zituen 19 urte.
  • Fernando Seler "Nando" Parrado Dolgay. Mendian bete zituen 23 urte.
  • Ramón Mario "Moncho" Sabella Barreiro, 21 urte.
  • Adolfo Luis "Fito" Strauch Urioste, 24 urte.
  • Eduardo José Strauch Urioste, 25 urte.
  • Antonio José "Tintin" Vizíntin Brandi, 19 urte.
  • Gustavo Zerbino Stajano, 19 urte.

Hildakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

29 izan ziren, 5 tripulanteak barne.

  • Francisco Domingo Abal Guerault, 21 urte.
  • Gaston Costemalle Jardi, 23 urte.
  • Rafael Echavarren Vázquez, 22 urte.
  • Coronel Julio César Ferradás Benítez pilotua, 39 urte.
  • Guido José Magri Gelsi, 23 urte.
  • Jorge Alexis Hounié Sere, 20 urte.
  • Teniente Coronel Dante Hector Lagurara Guiado kopilotua, 41 urte.
  • Felipe Horacio Maquirriain Ibarburu, 22 urte.
  • Graciela Obdulia Augusto Gumila de Mariani, 43 urte.
  • Julio Martínez Lamas, 24 urte.
  • Teniente Ramon Martínez Rezende nabigatzailea, 30 urte.
  • Daniel Agustín Maspons Rosso, 20 urte.
  • Juan Carlos Menéndez Villaseca, 22 urte.
  • Liliana Beatriz Navarro Petraglia de Methol, 34 urte.
  • Esther Horta Pérez de Nicola, 40 urte.
  • Dr. Francisco Nicola Brusco, 40 urte.
  • Gustavo Diego Nicolich Arocena, 20 urte.
  • Arturo Eduardo Nogueira Paullier, 21 urte.
  • Eugenia Dolgay Diedug de Parrado, 50 urte.
  • Susana Elena Alicia Parrado Dolgay, 20 urte.
  • Marcelo Pérez Ferreira, 25 urte.
  • Enrique Platero Riet, 22 urte.
  • Sargento Ovidio Joaquín Ramírez Barreto, hegaldi laguntzailea, 26 urte.
  • Sargento Carlos Roque González mekanikoa, 24 urte.
  • Daniel Gonzalo Shaw Urioste, 24 urte.
  • Diego Storm Cornah, 20 urte.
  • Numa Turcatti Pesquera, 24 urte.
  • Carlos Alberto Valeta Vallendor, 18 urte.
  • Fernando Vásquez Nebel, 20 urte.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008: PABLO VIERCI, La sociedad de la nieve. Editorial Sudamericana
  • 2007: CARLITOS PÁEZ eta MIGUEL ANGEL CAMPODÓNICO, Después del día diez. Alienta Editorial
  • 2006: FERNANDO PARRADO ETA VINCE RAUSE, Milagro en los Andes, 72 días en las montañas y mi largo viaje a casa.
  • 1974: PIERS PAUL READ, Alive: The Story of the Andes Survivors (1993 eta 2005ean berreditatu zuten)

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007: Stranded: I've Come from a Plane That Crashed on the Mountains (La Sociedad de la Nieve)
  • 2006: Alive: Back to the Andes
  • 1993: Alive: The Miracle of the Andes.
  • 1993: Alive: 20 Years Later
  • 1976: Survive!


Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, telebista txiletarrak Sergio Catalán mandazain txiletarra entrebistatu zuen. Aldakan zuen gaitzak baliaezin utziko zuen, baina prentsan argitaratu zenean, Canessa doktoreak eta Andeetan biziraun zutenak laguntzera etorri zitzaizkion, hari zor ziotena handia baitzen oso.

Roberto Canessa kardiologo ezaguna da gaur.

Malkoen Bailadan oraindik aurki daiteke desastre haren arrastoren bat, fuselajearen hondarrak, hego zatiak, gurutzea...

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldia Aldatu lotura Wikidatan