Veleda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Veleda, brukteo tribu germaniarreko völva edo profeta andere sakratu bat izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau enperadoretako urtean, Erromatar Inperioa 69. urtean astindu zuen krisialdi dinastikoa izan zena, Rhineko muga, zaintzarik gabe geratu zen Gaius Julius Civilis erromatartua buru zuen Bataviar Matxinada sorraraziz. Dirudienez, Veledak, matxinada eta germaniarren hasierako garaipenak bultzatu edo iragarri zituen.

Veledak, bere izena testuetan mantendu den germaniar apaiz andere urrietako bat, jainkosa bizi tratua jasotzen zuen, eta, Rhin ibaiaren ibaiadarra den Lupia ibaitik gertu zegoen dorre baten tontorrean ezkutatuta, bere iragarpenak igortzen zituen kontsultak igortzen zizkioten eta bere iragarpenak adierazten zituzten gizonezko senideen partehartzearekin. 77an, bataviarren altxamenduak huts egin eta urte batzutara, Veleda, Rutilius Gallicusen erromatar tropek harrapatu zuten, eta, 98an, Tazitok denbora luzea hilda zeramala idatzi zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Veleda Aldatu lotura Wikidatan