Vexillarius

Wikipedia, Entziklopedia askea
vexillifer gisa mozorrotua dagoen eta vexillum bat eusten duen berregite historiko bateko parte-hartzailea

Vexillarius-a edo vexillifer-a signifer mota bat izan zen, Antzinako Erroman, armadaren legioetan erabiltzen zena. Vexillarius-aren betebeharra vexillum-a eramatea zen, hau da: zerbitzatzen zuten legioaren, kohortearen, edo beste unitate mota baten izena eta ikurra erakusten zuen estandarte militarra. Vexilluma makila edo lantza batetik zintzilik zegoen oihalezko pankarta zen. Bai infanteriako bai zalditeriako unitateetan erabiltzen zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • LE BOHEC, Yann, 2002. L'armée romaine sous le Haut-Empire, Paris, Picard, 2002, 3. Ed., 292 or. (ISBN 978-2-7084-0744-2).