Vingilot

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vingilot edo Vingilótë Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den itsasontzi bat da. Eärendilek eta Elwingek Amanera Valarrei barkamena eta laguntza eskatzera nabigatzeko erabili zuten itsasontzia da. Bere izenak quenyaz tiarela esan nahi du, literalki "bitsezko lorea".

Silmaril baten argiak gidatuta, Eärendilek Vingilot Itzaletako Itsasoetan zehar Amango Erresuma Bedeinkatura gidatu zuen, hara iritsi zen lehen hilkorra izan zelarik. Ez zioten Erdialdeko Lurraldera itzultzen utzi, Valarrekin Melkorren aurkako azken Haserrearen Gerran elkartzeko izan ezik.

Haserrearen Gerraren ondoren, Eärendilek, silmarila bere bekokian zuela, Vingilot zerurantz gidatu zuen, non bitxiak betirako dizdiratzen duen goizeko argi bezala (Artizar planeta). Silmarillionek dioen bezala, Vingilot Valarrek sagaratu zuten eta Cirdan itsasontzien arotzak eraiki zuen, eta itsasontzi erabat zuria zen, eta "Ardan sekula egon ez diren eta egongo ez direnak" bezain arina.