Violet Aitken

Wikipedia, Entziklopedia askea
Violet Aitken
Bizitza
JaiotzaBedfordshire1886ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaHerefordshire1987ko azaroa (101 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta sufragettea
Jasotako sariak

Violet Aitken (Bedfordshire, Erresuma Batua, 1886ko urtarrilaren 21a - Herefordshire, 1987ko azaroa) britainiar sufragista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marion Violet Aitken Bedforden jaio eta hazi zen. Bere aita, William Aitken, San Pablo eliza anglikanoko artzaina zen, eta, gero, Norwicheko katedraleko kanonigoa izan zen. Ahizpa bat zuen, Rose, teosofo bihurtu zena.[1]

Jarduera sufragistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bortxaz elikatua.

Pankhurstarren Women's Social and Political Union (WSPU) delakoan, emakumeen sufragismoaren mugimenduan aktiboa bilakatu zen Aitken. 1911ko azaroko WSPUren manifestazio batean, polizia-zaldi baten hedeari heldu zion, eta atxilotu, eta Hollowayko kartzelan espetxeratu zuten. The Suffragette aldizkariaren zuzendaria bihurtu zen.[2]

1912ko martxoan, Clara Giveenekin atxilotu zuten, hamabi leiho hautsi zituelako, eta 100 liberako kaltea eragin zuen, Jay arropa-dendan (245 Regent Street, Londres).[3]

1912ko ekainean askatu zuten, Winson Greeneko espetxean lau hilabeteko espetxe-zigorra amaitu baino lehen. Hara eraman zuten Hollowayko kartzelan sobera emakume zegoelako pilatuta. Atxilotuta zegoela, gose-greba bat hasi zuen, eta bortxaz elikatu zuten. Aitkeni Hunger Strike Medal bat eman zion WSPUk, "bere ausardiagatik".

Bere gurasoak penatuak ziren indarkeriazko manifestazioetan parte hartzen zuelako, haren aitak bere egunerokoan idatzi zuen bezala, nahiz eta geroago onartu zuen emakumeek botoa emateko baimena izateko deiak “justizia-egintza baten ondorio” baizik ez zirela.[2]

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitken The Suffragette aldizkaria uztea pentsatzen aritu zen, literatura-karrera bat egiteko, baina uko egin zion Emily Davison hil ondoren, zeinak hipodromoko pistara bota baitzuen bere burua, “kausaren desertzioa” izango zelakoan.

Herefordshiren hil zen 1987an, 101 urte zituela.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Londresko Museoak Violet Aitkenen argazki bat du.[4]
  • Haren sinadura, “Holloway Prison, 6th March 1912” aipamenarekin, 2012an enkantean jarritako autografo-koaderno batean ageri da.[5]
  • Bere espetxe-espedientea Britainia Handiko artxibo nazionaletan gordetzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitkenen egunerokoa Norfolk Record Office-n gordetzen da - MC 2165/1/23, 976X4. «(Marian) Violet Aitken» Norfolk Women in History 2013-03-01.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]