Virginia Eubanks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Eubanks

Bizitza
Jaiotza1972 (51/52 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea
Rensselaer Polytechnic Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa, idazlea eta akademikoa
Enplegatzailea(k)State University of New York at Albany (en) Itzuli
Jasotako sariak

virginia-eubanks.com
Twitter: PopTechWorks Mastodon: VirginiaEubanks@newsie.social Edit the value on Wikidata

Virginia Eubanks (AEB, 1972) zientzialari politiko, irakasle eta autorea da. Teknologia eta justizia sozialaren gaineko ikerketak burutu ditu. SUNY - Albanyko Unibertsitateko irakaslea.

Automating Inequality: How High-Tech Tools Profile, Police, and Punish the Poor liburua idazteagatik ezaguna, algoritmo informatikoek sortzen dituzten aurreiritziak eta hauek pobreak nola kaltetzen dituen erakusten du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an kultura literarioan lizentziatu zen Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Cruz-en . Gradu ondoko ikasketak Rensselaer Institutu Politeknikoan egin zituen, baita Komunikazio eta Erretorikako Masterra ere. 2004an, Doktoretza lortu zuen Zientzia eta Teknologia Ikasketetan. [1]

Albanyko Unibertsitatean (SUNY)[2], komunitate teknologiaren, pobreziaren, emakumeen hiritartasunaren eta justizia sozialaren arteko intersekzionalitatea aztertu zuen.

2005ean, Our Knowledge, Our Power (OKOP) taldearen sortzaileetako bat izan zen, Poor's Economic Human Rights Campaign (PPEHRC) babestu zuena, 2015ean taldea desegin zen.[3] Our Data Bodies proiektuaren sortzaileetako bat da eta 2016-17 urteetan New Americako kidea izan zen.[4]

2018an, Automating Inequality: How High-Tech Tools Profile, Police, and Punish the Poor argitaratu zuenena The New York Times- ek "liluragarritzat" jo zuen, "teknologia eta politikari buruzko liburu batentzako lorpena dena". [5]

Bere lanean, datu-meatzaritzak, algoritmo politikoek eta arrisku-eredu iragarleek aztertu zituen, baita datuok pobreengan eta langile klasean dituzten ondorioak ere, batez ere sistema automatizatuek gizakiak ordeztu eta erabakiak hartzen dituztenean.[6] [7] Algoritmoen erabakiak klase, arraza eta genero estereotipo okerretan oinarritzen zirela aurkitu zuen.[8] [9]

"Pobreen etxe digitala" terminoa asmatu zuen: pobrea izatea esan nahi duenari buruzko hipotesi historiko edo kulturalak biltzen dituzten sistema teknologikoak deskribatuz. [10] [11] Sistema automatizatuen arazoak konpontzeko, Estatuaren esku hartzea eta gizarte erantzukizuna baloratzen duten arduradun politikoei botoa ematearen alde egin zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Automating Inequality: How High-Tech Tools Profile, Police, and Punish the Poor (2018).[3]
  • Digital Dead End: Fighting for Social Justice in the Information Age (2012)[3]
Beste autore batzuekin batera idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Let Nobody Turn Me Around: Forty Years of Movement Building with Barbara Smith. (2014)[3]
  • Doing Data Science: Straight Talk from the Frontline (2013)[3]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an, Shalini Kantayya-k zuzendutako Coded Bias dokumentalean agertzen da.[12]
  • 2019an, Lillian Smith Book Saria[13]
  • 2018an, McGannon Center Book Saria[14]
  • 2018an Goddard Riverside Stephan Russo Liburu Saria jasotzeko hautatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]