Vladimir Maiakovski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fitxategi:Vladimir Mayakovsky 1924.jpg
Vladimir Maiakovski 1924an.

Vladimir Vladimirovitx Maiakovski, errusieraz Владимир Владимирович Маяковский, (Bagdadi, Georgia, 1893 uztailaren 19a - Mosku, 1930eko apirilaren 14a) poeta eta dramaturgo iraultzailea izan zen, XX. mendeko errusierazko literaturako poetarik garrantzitsuena. Errusiako futurismoaren sortzaileetariko bat, kubo-futurismoa hain zuzen ere.

Biografia

Maiakovskiren familia

1893an familia xume baten baitan jaio zen. 1906an Moskura doa bizitzera bere aita hil eta gero. Alderdi sozial demokrataren (boltxebikea) afiliatu zen. 1905ko manifestaziotan espetxeratua izan zen bitan. Hamazortzi urterekin idazten hasten da. Laster bihurtzen da mugimendu futuristaren partaide garratzitsuenetarikoa 1911n ezagutu zuen David Bourliouk margolari eta poetarekin batera.

Errusiako Iraultzaren ondoren, iraultzaren defendatzaile sutsuenetarikoa bihurtu zen.

Bere buruaz beste egin zuen 1930ko apirilaren 14an, zergatia inoiz argitu ez bazen ere.

Bibliografia

  • Poema antologia, Susa, 1993 (Koldo Izagirreren itzulpena)
  • Viktor Shklovskii, Maiakovski, Anagrama, 1972
  • Ángel Fernández-Santos, Maiakovski y el cine, Tusquets, 1974


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Maiakovski