Errusiera

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errusiera
русский язык ( Russkiy yazyk )
Non mintzatzen den: Errusia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Tadjikistan
Eskualdea: RussianLanguageMap.png Europako Mendebaldean eta Asian
Guztira hiztunak: 285 milioi 
Rankina: 8
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Eslaviarra
  Errusiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofiziala: Errusia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Tadjikistan
Araugilea: Errusiar Akademiako Zientziak
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ru
ISO 639-2: rus
ISO 639-3: — 

Errusiera hizkuntza Indo-Europarra da, Errusian eta beste hainbat estatutan ofizila dena eta mundu osoan 285 milioi hiztun dituena. Idatzizko adibideak X. mendetik ageri dira.

Bere inflexio-sintetikoaren forma gordetzen zuen bitartean eta Eslavo komunaren hitz baseak, errusiera modernoak gelditu zen politika internazionalaren arloan, zientzia arloan eta baita teknologian ere. Esaten da, politika arloaren hizkuntzarik garrantzitsuena XX. mendean errusiera izan zela eta, beraz, errusiera hizkuntza ofiziala da Nazio Batuetan.

NOTA. Errusiera ez-latin grafia batekin idatzita dago. Azpiko adibide guztiak Alfabeto Zirilikoaz idatziak daude eta transkribatutan IPAra.

Nota: Orrialde honek IPAren fonetika sinboloak ditu unikodeatuta. Ikusi IPA unicode-n.

Eduki-taula

[aldatu] Estatus ofiziala

Errusiera Errusiako hizkuntza ofiziala da, eta baita: Bielorrusia, Kazakhstan, Tadjikistan eta Kirgizistan estatuetan. Hau da Nazio Batuak erabiltzen duen sei hizkuntzatariko bat.

%97 eskola publikoko ikasle errusiarrak, %75 ikasle Bielorrusian, %41 Kazakhstanen, %24 Ukrainan, %23 Kirgizistanen, %21 Moldavian, %7 Azerbaijanen, %5 Georgian ematen dizkiete euren ikasketak soilik edo ia guztia errusieraz, baina bat eginez etnia errusiar asko daudenez, hori %80a ematen du, %10 Bielorrusian, %27 Kazakhstanen, %17 Ukrainian, %9 Kirgizistanen, %10 Moldavian, %1 Azerbaijanen, %1 Georgian.

[aldatu] Idazteko sistema

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Alfabeto ziriliko

Errusiera alfabeto ziriliko berri eta moderno bat erabiliz (кириллица) idazten da, 33 letra erabiltzen baititu.

Ondorengoak letra larriz daude idatzita: А /a/ Б /b/ В /v/ Г /g/ Д /d/ Е /je/ Ё /jo/ Ж /ʒ/ З /z/ И /i/ Й /j/ /К/ /k/ Л /l/ М /m/ Н /n/ О /o/ П /p/ Р /r/ С /s/ Т /t/ У /u/ Ф /f/ Х /x/ Ц /ʦ/ Ч /tʲʆ/ Ш /ʃ/ Щ /ʆ/ Ъ // Ы /ɪ/ Ь / ʲ/ Э /ɛ/ Ю /ju/ Я /ja/

[aldatu] Transkripzio-sistema

Euskaltzaindiak 156. arauan[1] alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema arautua ematen du.

[aldatu] Ortografia

Errusiera idazten da ahoskatzen den bezala. Hau da, soinu fonetikoak, morfologikoak, etimologikoak eta gramatikoak, eta, adibidez, bizirik dauden hizkuntza gehien antzera, bere logikak eta kontradikzioak ditu barne.

Idazteko arauen azken berrikuntza eta aldaketak 1918. urtean izan ziren, eta arau guztiak amaitu ziren 1956. urtean. Oraindik esaten da, ez dela guztiz barneratu jendearengan aldaketa hauek 90eko hamarkadan arazoak dituzte batzuetan.

Puntuazioa, izatez hartuta zegoen bizantziar grezieratik, 1700 eta 1800an guztiz aldatu zena frantziar eta alemaniar ereduak hartuz.

[aldatu] Gramatika

Euskararekin pareka genezake, duen deklinabide-sistema konplexua dela eta. Errusieraz, zazpi kasu gramatikal daude:

  • Nominatiboa: subjetua kasu honetan doa.
    • ATIETS tiebia liubit (AITAK maite zaitu)
  • Akusatiboa: osagarri zuzenarekin erabiltzen da.
    • Ja liubiu SABAKU (Nik ZAKURRA maite dut)
  • Datiboa: aditzaren ekintza nori zuzenduta dagoen adierazteko.
    • Esmatrie MINIA (Begira iezadazu NIRI)
  • Genitiboa: NOREN kasuarekin parekatu genezake, esaldi negatiboetan erruz erabiltzen bada ere.
    • Maxina SESTRUI (ARREBAREN/AHIZPAREN kotxea)
    • Ja ni dastigau OBIETA (Nik ez dut JANARIRIK lortzen)
  • Instrumentala: ZEREZ adierazten du, etorkizunean gertatzen diren esaldietan erabiltzen da baita
    • Ja budu BRATSOM (Ni sendegile izango naiz)
  • Ablatiboa: lekuzko ezaugarriak ematen dizkio hitzari.
    • B SADU yagoda malinka maia (LORATEGIAN daude ene franbuesak)

Alemanieran gertatzen den antzera, preposizioek ondoren datorren hitzaren kasu gramatikala zehazten du.

    • Naprotif doma jest moi maxina (Nire kotxea etxearen aurrealdean dago)

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Bibliografia

Ingelesez

  • B. Comrie, G. Stone, M. Polinsky, The Russian Language in the Twentieth Century, 2nd. ed. Oxford, Clarendon Press, 1996
  • W.K. Matthews, Russian Historical Grammar, London, University of London, Athlone Press, 1960
  • T.R. Carleton, Introduction to the Phonological History of the Slavic Languages, Columbus, Ohio : Slavica Publishers, 1991
  • A. Stender-Petersen, Anthology of old Russian literature, New York, Columbia University Press, 1954

Errusieraz

  • Иванов В.В. Историческая грамматика русского языка. "Просвещение", М., 1990.
  • Цыганенко Г. П. Этимологический словарь русского языка. Киев, 1970.
  • Т. Н. Михельсон, Рассказы русских летописей XV–XVII веков. М., 1978
  • Н.М. Шанский, В.В. Иванов, Т.В. Шанская. Краткий этимологический словарь русского языка. М. 1961.
  • А. Шицгал, Русский гражданский шрифт, "Исскуство", Москва, 1958, 2-e изд. 1983.
  • Л. П. Жуковская, отв. ред. Древнерусский литературный язык и его отношение к старославянскому.

М., «Наука», 1987.

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ikus, gainera

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Beste hizkuntzak