WhatsApp

Wikipedia, Entziklopedia askea
WhatsAppen ikurra.

WhatsApp telefono mugikorretan instalatu daitekeen bat-bateko mezularitzarako aplikazio bat da.

Ezaugarriak

Norbere kontaktuekin doan txateatu daiteke, Internet konexioa baldin badago. iPhone, Android, Blackberry eta Nokia mugikorretan funtzionatzen du eta balio du testu-mezuak, argazkiak, bideoak edo audioak bidaltzeko, bakarkako txata zein taldekoa egiteko, eta baita hainbat lagunei mezu bera igortzeko[1].

Whatsapp aplikazioa doan deskargatu daitekeen aplikazioa da, eta plataforma mugikor desberdinetan dabil[1]:

Multiplataforma izatean egon daiteke arrakastaren zati handi bat, izan ere egon badaude beste aplikazio batzuk kontaktuekin txateatzeko, baina sistema bakarrean erabili daitezkeenak, eta hortaz ez dutenak uzten iPhone bat Blackberry batekin kontaktuan[1].

Whatsapp aplikazioan egonda, mezu berria idazteko agertzen da norberee mugikorreko kontaktuetatik Whatsapp aplikazioa dutenak. Kontaktu horiek argazkiarekin edukiz gero, argazkiak ere erakusten ditu[1].

Talde-txatak sortu daitezke aplikazioan, eta horrela lagun talde osoaren arteko elkarrizketak izan, adibidez. Aukera dago mezua jasotzen den bakoitzean jasotzeko abisua, edo abisuak desaktibatu eta aplikazioan sartzean ikusteko mezu horiek[1].

Internet konexioa behar da Whatsapp erabiltzeko. Konexio bat kontratatuta edo wi-fi bidez konektatuz gero, doan trukatu daitezke lagunekin mezuak, argazkiak, bideoak... Whatsapp aplikazioarekin. Oraingoz ez dago euskaratuta[1].

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: WhatsApp Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  1. a b c d e f Sustatu, CC-BY-SA lizentzia. (2011-08-29). Whatsapp: mugikor bidez txateatzeko modako aplikazioa. .