Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Dokumentazio gutxi dagoen gertakari bati buruz esan daitekeen gehiena biltzen du artikulu honek. Testuingurua, gertakariak, ondorioak, jatorrizko testuak eta erreferentzia ugari ditu. --Theklan · · 23:27, 4 abendua 2018 (UTC)
Neutrala. Oharren atalean zenbait aipu ez daude euskaraz, Euskarazko Wikipediako artikuluek, gutxienez, aipu hauei dagokienean, bertsio bat itzulita eduki beharko luketela uste dut. Bestela, artikulua nabarmentzeko modukoa da. Xabi22 (eztabaida) 15:09, 18 abendua 2018 (UTC)
Neutrala Ohar batzuk ez daude euskarara itzulita, gaztelaniaz daude. Eta artikulua irakurriko duten euskaldun askok (Iparraldeko gehienek, behintzat) ez dituzte ulertuko. Bestela, artikulu bikaina. -Josu (eztabaida) 15:15, 2 urtarrila 2019 (UTC)
Bat nator Josu zure gogoetarekin, niri ere bururatu zait, baina oharretan jarri du, eta zilegi iruditzen zait ez badu testu nagusian jartzen, informazio gehigarria/osagarria delako. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 10:04, 3 urtarrila 2019 (UTC)
Nik ere uste dut oharretan egonda beste hizkuntza batean egotea posible dela. Berez, horrela egiten dugu testuan bertan itzulitako testuen originala jartzeko. Kasu honetan informazio gehigarria dela uste dut, artikuluari eragiten ez diona. -Theklan · · 10:19, 3 urtarrila 2019 (UTC)
1766ko matxinada artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 7 boto alde, 0 boto aurka, 2 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua Artikulu Nabarmendu gisa onartzea erabaki da.