Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2009ko iraila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Koordenaturik gabeko hiriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ziur askoz gehiago direla... baina: Kategoria:Koordenaturik_gabeko_hiriak honetan zerrenda automatiko bat dugu. Hortik hasi gaitezke koordenatuak jartzen! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:04, 5 Iraila 2009 (UTC)

Walesen gutuna dela-eta[aldatu iturburu kodea]

Gutun horretan dioena ikusita, garrantzitsua deritzot euskarazko lankideetatik gutxienez batek izena eman eta bertan egotea. Administrailea bada, hobe! Joxemai

Non?--Unai (esan) 09:44, 23 Iraila 2009 (UTC)
Strategy Wikin bada, kontu bateratua dugun guztiok izena emanda daukagu automatikoki.--Unai (esan) 10:19, 23 Iraila 2009 (UTC)
Nik gutuna euskaratu dut. Ea laister argitaratzen duten.--An13sa 12:16, 23 Iraila 2009 (UTC)

Euskaraz dago jada. Oso ondo, An13sa! --Unai (esan) 08:13, 24 Iraila 2009 (UTC)

Euskal Wikipediak 100.000 orrialde[aldatu iturburu kodea]

Gabon.
Asteburu honetan (Larunbata/Igande artean) Euskal Wikipediak 100.000 orrialdeen kopurua igaro du. Noizbait 100.000 artikuluen kopurua ere igarotzeko itxaropenez.
--Euskalduna (esaidak hemen) 0:44, 2009ko irailaren 28a (UTC)

Euskarazko Wikipediako estatistikak[aldatu iturburu kodea]

Wikimediaren estatistiken orrialdean euskarazko wikipediari buruzko honako informazioa aurkitu dut:

  • Bataz beste hilean 5.000.000 bisita jasotzen ditugu.
  • Bataz beste egunean 168.000 bisita jasotzen ditugu.
  • 2008ko Azaroa izan zen orain arte bisita gehien jasotako hila, 5.700.000 bisitekin.
  • 2009ko Abuztua 2008ko Abuztuarekin alderatuz, +%84 igo dira bisitak.
  • Hil honetan (2009ko Iraila) orain arte gutxi gorabehera 4.700.000 bisita goaz.

--An13sa 19:33, 28 Iraila 2009 (UTC)