Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2010eko apirila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazioarteko Euskal-Aragoiar Topagunea / Trobada Internacional Euskoaragonesa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ni Willtron Aragoierazko Wikipediaren Administratzailea naiz. Badira hilabete batzuk Wiki aragoiarran Wikipedia aragoiarra eta euskaldunaren arteko nazioarteko topagune bat burutzea pentsatzen ari garela. Hizkuntza mugakide hauen bi proiektuak harremanean jarri eta euren arteko elkarlana izatea oso interesgarria iruditzen zaigu. Gure hizkuntzen egoera eta gure proiektuak azken finean antzekoak dira, baita gure interes komunak ere: hain mehatxaturik dauden gure hizkuntzen alde borrokatu. Horregatik pertsonalki ezagutu gaitezen beharrezko dela uste dugu, gure arteko elkarlanaz mintzatzeko eta denon artean gure Wikipediak bultzatuz, horrekin batera gure hizkuntzak geure herrialdeetan ezagutarazteko. Honela topagunean izena eman dezazuen Biquipedian orrialdea sortu dugu, denon artean datak eta lekuak pentsa ditzagun. Denok sartu eta iritzia emateko gonbidatuak zaudete (eta nahi izan ezkero aragoiar bertsioarekin koordinatuz hemen ere euskaraz beste orrialde bat gauzatu liteke). Pentsatu dugun balizko leku bat Iruñea izan daitekela, geure artean erdibidean baitago, baina beste lekuren bat nahiago ezkero berdin zaigu. Goraintziak! --Willtron 15:25, 2010ko martxoaren 15a (UTC)

Interesgarria izan liteke? Zer iruditzen?Josu 21:05, 16 Martxoa 2010 (UTC)
Kaixo Josu! Beno, geuk aragoiar Wikian topaketak maiz burutzen ditugu, besteak ezagutu eta "aurpegia jartzeko" modu bat baita, gisa honetan harremanak ordenagailuko pantaila hotzaren bidez baino hurbilagoak direlarik. Noski interesgarria dela! Han gure wikipediaren gaurkotasunaz mintzatu daiteke, hobetzeko dauden gauzei buruz hitz egin eta denok gauzak proposatu ditzakegu, azkenean wikitopaketa egun bat Wikipedian 200 e-posta edota 200 mezu bidaltzea baino probetxugarriagoa izan liteke. Zehazki, zer izan dezake interesgarri euskal-aragoiar topaketa batek? Ba soilik elkar ezagutzea, elkarren antzeko ditugun gauzak ikustea, geure wikien funtzionamenduaz solastatzea... guzti horrek hobetzen lagun dezake. Eta bestaldetik elkarlaneko proiektuei buruz jardutea... ez dakit... adibidez aragoiar wikian Euskal Herriari buruzko ataria eta euskal wikian Aragoiri buruzko ataria gauzatzea, bai wiki batekoek zein bestekoek beste wikian beharrezkoak eta faltan dauden artikuluak proposatuko lituzketenak (geuk jada okzitaniarrekin egin genuen, baina eurekin biltzea zailagoa da, zeuokin errazagoa da hurbilago baikaude ;-))... edo geure hizkuntzak eta kulturak sustatzeko ekitaldiak burutzeari buruz mintzatzea, ez dakit, aragoiar nahiz euskal kultura elkarteetan euskara eta aragoiera sustatzeko ekitaldiak... etab... Aragoiar wikipedialariei behinik-behin interesatzen zaigu... izan ere "I. nazioarteko topaketa" burutzea preseski zuekin burutzea hautatu dugu, okzitaniarrekin batera gure ezaugarrietatik hurbilen dagoen wikia baitzarete :-). Gero arte!
--Willtron 14:34, 2010ko martxoaren 17a (UTC)

Badirudi gaiak ez duela bereziki interesik sortzen, baina polita izan daiteke. Nire ustez data ona izan daiteke apirilaren 24a, larunbata. Eta bai, Iruñean egin daiteke, baina lekua bilatu beharko genuke horretarako. Ni larunbata horretan bada, ondo. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:47, 8 Apirila 2010 (UTC)

Jendea biltzen baldin bagara apirilaren 24an egingo genuke Iruñean. Lekurik bururatzen? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:52, 11 Apirila 2010 (UTC)
Gustura joango nintzateke, baina 24an ezin dut. Hurrengo batean izanen da!- Josu 19:47, 19 Apirila 2010 (UTC)

Aldaketatxo batzuk egin ditut eta edizio orrialdearen azpian agertzen den ikurren eta abarren kutxatxoa aldatu dut (beste wikipedietan begiratu dut...). Honela kutxatxoa sinpleagoa da eta errazagoa da erabiltzen.--An13sa 17:59, 21 Apirila 2010 (UTC)

Ba al dakizu posiblea ote den botoi bat gehitzea honakoa jartzen duena: == Erreferentziak == eta gero (azpian) {{erreferentzia zerrenda}} ? --Unai (esan) 22:21, 22 Apirila 2010 (UTC)
Ez dakit egin daiteken. Kuxkuxeatuko dut pixka bat.--An13sa 13:00, 23 Apirila 2010 (UTC)

Euskarazko Wikipediaren Azal Nagusiko irudi orokorra[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Beste Wikipedietako artikuluetan euren Azal Nagusien irudiak zintzilik daudela ikusirik (gehinbat hizkuntza nagusien Wikipediak), Euskarazko Wikipediaren Azal Nagusiko irudi orokorra dagokion artikuluan itsasteko helburuz burutu dut. Hau da emaitza:
--Euskalduna esaidak hemen 15:26, 2010ko apirilaren 26a (UTC)

Gogoeta egiteko datu batzuk[aldatu iturburu kodea]

Gabon guztioi.

Wikipediako estatistikak errepasatuz, datu arras interesgarri batzuk topatu ditut. Zuekin komentatu nahi nituzke, uste baitut lagungarriak izan litezkeela gogoeta bat egiteko, jakiteko non gauden eta nora joan nahi dugun. Beste erreferentzia batzuk ere hartu ditut, konparatzekotan. Zenbait kasutan, gurekin antza handia dutenak (galizierazko, grezierazko eta georgierazko wikipediak) eta beste batzutan gu baino askoz garatuagoak dauden wikipediarenak (gaztelaniazkoa, katalanezkoa edota danierazkoa).

Datu gehienak 2010eko martxoarenak dira, baina zenbait kasutan aurtengo datuak ez daude, eta 2009ko martxoarenak jarri ditut. Horra hor datuak:


Artikuluen kopurua[aldatu iturburu kodea]

  • spanish: 591.773
  • catalan: 238.935
  • danish: 127.875
  • galician: 58.205
  • basque: 56.175
  • greek: 50.907
  • georgian: 38.068
  • aragonese: 20.671


"Articles over 0,5 Kb (%-tan)[aldatu iturburu kodea]

  • spanish: %91 (2009ko martxoan)
  • catalan: %81 (2009ko martxoan)
  • danish: %75
  • galician: %68 (2009ko martxoan)
  • basque: %70-%80 artean ibili gara azken hilabeteotan
  • greek: %82
  • georgian: %65
  • aragonese: %83


"Active wikipedians"[aldatu iturburu kodea]

Hauek dira azken hilabetean 5 aldiz gutxienez idatzi duten kolaboratzaileak

  • spanish: 4.095 (2009ko martxoan)
  • catalan: 416 (2009ko martxoan)
  • danish: 319
  • galician: 74 (2009ko martxoan)
  • basque: 60-80 lagun ibili gara azken hilabeteotan
  • greek: 181 (2009ko martxoan)
  • georgian: 70
  • aragonese: 21

Esan behar da 2010eko martxoan guk inoizko markarik handiena lortu dugula: 160 wikipediazle aktiboak (??)


Very active wikipedians[aldatu iturburu kodea]

Hauek dira hilabete batean 100 aldiz baino gehiago idatzi dutenak

  • spanish: 504 (2009ko martxoan)
  • catalan: 87 (2009ko martxoan)
  • danish: 44
  • galician: 19 (2009ko martxoan)
  • basque: 15-20 lagun ibili dira azken hilabeteotan
  • greek: 30 (2009ko martxoan)
  • georgian: 13
  • aragonese: 7


Datu guztiak dira adierazgarriak, baina ene ustez "Active wikipedians" edo wikipediazle aktiboarena izaten da azpimagarriena. Guk 60-80 lagun arteko multzoa dugu (Galiziako edo Georgiako wikipedien antzekoa), baina oso urruti gaude katalanengandik (416). Euskarazko wikipediaren garapena, nire iritziz, kopuru hori handituz lortuko da.

Hori nola lortu beste kupelako sagardoa da... Hurrengoan ideia batzuk azalduko ditut, baina bien bitartean hor daude datuak gogoeta egiteko. -Josu 20:38, 26 Apirila 2010 (UTC)