Wikipedia:Txokoa/Politikak/2009ko iraila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garaia eta Beherea[aldatu iturburu kodea]

Basse Navarre --> Nafarroa Beherea
Alto Alentejo --> Alentejo Garaia
Niedersachsen, Lower Saxony --> Saxonia Beherea

Hauek betetzen badira, zergatik kataluniako eskualdeen alt (garaia) eta baixo (beherea) mantentzen dira? Alta Ribagorça ez al litzeke Ribagorça Garaia izan behar eta Baix Llobregat, Llobregat Beherea? Norbaitek zalantza hau argitzea gustatuko litzaidake. --An13sa 11:46, 4 Iraila 2009 (UTC)

Euskaltzaindiak bere webgunean horri buruz zer aipatzen duen ikusi behar.
Halere nere iritziz: adibide baterako, Eskoziako Lur Garaiak artikulua euskarazko izenburuarekin sortu nuen (entziklopedia honen hizkuntza euskara baita), eta ondoren Highlands berbideratzea egin nuen. Beharbada Behe Llobregat edo Llobregat Beherea artikulua sortu eta ondoren Baix Llobregat berbideratzea sortu beharko litateke. Laburtzeko, nere ustez artikulu nagusia euskarazko bere izendapenarekin sortu beharko litzateke, eta gero ondoren bere berezko hizkuntzako izenburuarekin berbideratze bat sortu. Salbuespen batzuekin: adibidez, New York hiria euskaraz York Berria bezala idaztea ohikotik kanpo baitago eta euskaldunen artean erabiltzen ez den izendapena delako, bai ordea New York.
--Euskalduna 18:12, 2009ko irailaren 9a (UTC)

Espainiar banderatxoa[aldatu iturburu kodea]

Bakarrik niri egiten dit min Galiziako eta Kataluniako udalerrietako infotaulako espainiar banderatxoak? --Unai (esan) 17:39, 9 Iraila 2009 (UTC)

Zuri bakarrik ez, baita niri ere. Ezin da ezer egin? Josu 20:39, 11 Iraila 2009 (UTC)
Beno, kendu daiteke, noski. Hego EHkoetan ez da banderatxoa agertzen. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:44, 11 Iraila 2009 (UTC)
Kendu dut banderatxoa. --An13sa 10:49, 12 Iraila 2009 (UTC)

Roma Locuta, Causa Finita. --Euskalduna 22:47, 2009ko irailaren 28a (UTC)

Musika talde gazteak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Azken boladan musika talde gazte askok euren biografia idazten dute Wikipedian. Tanga Opilak, Indarrap, Ostikada Ta Barrura... Oro har, ezabatu ditut, baina ez dakit zein den zuon iritzia. Nire ustez, musika talde batek Euskal Wikipedian artikulu bat merezi izateko, gutxienez diska bat —ez maketa bat— argitaratua beharko luke. Ados? Iritzirik?--Unai (esan) 09:57, 18 Iraila 2009 (UTC)

Ados.--Assar; (erantzun hemen) 10:41, 18 Iraila 2009 (UTC)
Nik ez daukat hain garbi. Egun, sarearen bidezko banaketa askea bultzatzen ari den honetan, musika talde askok beren musika internet bitartez agertzen dutenean, baliteke diskarena hain irizpide zorrotza ez izatea. Artikulua nola dagoen idatzita eta kasuz kasu begiratu beharko litzateke. 11:34, 18 Iraila 2009 (UTC)Joxemai
Unaik disko bat esaten duenean suposatzen dut berdin diola disketxe batekin argitaratutakoa edo sarean argitaratutakoa. Ados nago kasuz kasu begiratu beharko litzatekeela. Ez dut begiratu Unaik aipatzen dituen horiek zerbait argitaratu ote duten, baina ezezkoan nago...--Assar; (erantzun hemen) 14:28, 18 Iraila 2009 (UTC)

Nire ustez hasten ari diren taldeak eres hemen sartzeko aukera izan beharku lukete. Ala ta guztiz ere, tanga opilak ez da hasten hari den talde bat, durangaldean nahiko ezagunak dira, bi maketa dauzkate. Diska, maketa.... talde askok autoproduzio egiten dute orain musika, disketxe baten sartu ordez... nun dago muga, nor da ezaguna ta nor ez??.... nire ustez tanta opilak wikipedian barruan egoteko eskubidea izan beharko lukete. 85.85.149.160 IP helbidetik emandako erantzuna--Assar; (erantzun hemen) 14:28, 18 Iraila 2009 (UTC)

Sarean bilatu dut Tanga Opilak eta hara, hau aurkitu dut. Beraz, Tanga Opilak 2006an sortu zen eta 2008an desagertu omen zen. Mezu horretan hau dio: "Tocabamos en las txosnas en jaias de durango...". Nik ez dut uste curriculum hori nahikoa denik talde hau Wikipedian agertzeko. Kontuan izan Wikipedia ez dela promozioa egiteko leku bat, esanguratsua den informazioa idazteko baizik.--Assar; (erantzun hemen) 14:28, 18 Iraila 2009 (UTC)

Nik uste dut kasu bakoitza banaka aztertu behar dela, eta horren arabera zer egin erabaki. Baina ez ditugu taldeak ezabatu behar maketa edo disko bakar bat izateagatik. Taldeak musikarentzat ekarritakoa edo egindako musikaren kalitatea disko kopurua baino garrantzitsuagoa da. Ondo izan. Tximist Zer berri? 14:59, 18 Iraila 2009 (UTC)

Indarrapek abesti bikain hau atera zuen, eta horregatik ez nuen zuzenean ezabatu. Hala ere, nahikoa da hori Wikipedian artikulu bat edukitzeko? Nire ustez musika-taldeek zer edo zer argitaratua izan behar dute hemen agertzeko, eta disketxe batekin bada, hobeto. Baina egia da azken boladan badirela interneten zuzenean argitaratzen dutenak. Agian horiek ere onartu beharko lirateke, Joxemaik eta Assarrek esan bezala. Zaila da muga jartzea. Gogoratzen dut beste musika-talde baten biografia ezabatu genuela aspaldi; Youtube-n bazeuzkaten bideo batzuk bertsioak eta egiten. Hori nahikoa da? --Unai (esan) 16:38, 20 Iraila 2009 (UTC)