Wikipedia:Wikimania 2016 txostena

Wikipedia, Entziklopedia askea

WIKIMANIA 2016 TXOSTENA

Wikimania 2016 Esino Lario Italiar herrian ospatu zen ekainaren 24a eta 26a bitarte. Xabier Cañas lankidea bertaratu Wikimedia Fundazioak emandako diru laguntza batekin. Orrialde hau Wikimania 2016ko hitzaldi, topaketa eta lantegietan ikasi eta ikusitakoak biltzen dituen txostena da.

Programazioa Wikimaniako wikian bertan aurkitu daiteke eta hitzaldi eta ekitaldi guztiak dagoeneko Commonsen daude.

Wikimanian jorratu diren gaiak askotakoak eta ugariak izan dira, baina 2016ko edizioan nabarmendutako gaiak hiru multzo hauetan bildu daitezke:

  • GLAM erakundeak Wikipediaren arteko harremanak eta proiektuak
  • Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko parekatzea (Gender gap)
  • Wikidata eta Wikimedia proiektuetan izan dezakeen aplikazioa.


Wikipedia eta kulturarekin eta jakituriarekin loturako erakundeen arteko elkarlana da (Galeriak, Liburutegiak, Artxiboak eta Museoak). Alemaniako Wikimediak aurkezpen interesgarria egin du gaiaren inguruan. Lan handi egin dute lankidetza mota hau sistematizatzen, eta ondorioz, hainbat gida egin dituzte gaiaren inguruan: Glam erakundeetako arduradunentzat, wikiliari egoiliarrentzat, lizientzia askeen inguruan... Oso onarpen ona izan dute gida hauek eta beste hizkuntza handi batzuetara itzuliko dituzte gainerako kapituluek.

Gaia lau euskarrietan oinarritzen dute:

  1. Kontzientziazioa (Awareness)
  2. Boluntarioak (wikilariak) lortzea
  3. Lizentzia askeak
  4. Atal teknikoa

Eztabaidan 5. ideia-indar bat era nagusitu da, elkarlana, hau da, aurrez aurreko topaketak eta elkarren arteko irakas-ikaskuntza.

Gai honetan gugandik apur bat urrun geratzen diren gai teknikotaz aritu dira: etiketa sistema automatiko bat sortu beharraz, multimedia fitxategien igoera masiboaz.... Badago zenbait lanetan oso eraginkorra den errebota, Listeriabot.

Barbara Fischer izan da aurkezle nagusia Wikimedia Alemaniatik. Tarte batean berarekin hitz egiten aritu gara eta gomendatu digu inportantea dela erakundeek duten lehenengo erretizentzia hori gainditzea eta apurka gauza txikiak egitea, baina hala ere, erreguka ez dugula joan beharrik, guk erakunde haiei asko baitiegu eskaintzeko: teknologia berrietan trebatzea, informazioa beste modu batera lantzea eta ikusgarritasuna.

Proiektuen ezagutza partekatu[aldatu iturburu kodea]

Hitzaldien ondoren bilera bat egin zen GLAM erakundeekin lan egiten duten Wikipedia nagusien artean: Herbehereak, Ingalaterra, Espainia, Finlandia, Alemania, AEB, Frantzia, Belgika, Austria... Bilerara gonbidatu gintuzten eta puri-purian dituzten gaiak entzuteko aukera izan genuen:

  • Commons eta Wikidataren arteko lotura. Gaiaren inguruan ari direnen artean, bi talde bereizten dira: atal kulturala, informazioaren kudeaketan lan egiten dutenak, eta bestetik, atal teknikoa. Liam Wyatt-ek Wikicite aipatzen du bi atalen arteko lankidetza eredu bezala.
  • GLAM jardueren komunikazioa herrialde desberdinetako komunitatearen artean, hau da, nola ezagutu modu eraginkor batean bakoitzak zer egiten ari den proiektu mota hauetan. Badago egutegi bat horretarako. Hala ere, egin diren gauzak besteei azaltzeko adostu da hobe dela blogean sartzea.

(Abenduko newsletterrean euskaraz GLAMen inguruan egindako lehen aipamena agertzen da. Garrantzitsua litzateke 2016an zehar egiten ari diren gauzak (Haur Liburutegia, STM etab. hor bertan agertzea ere)



Wikimedia Frantzia: Wikizkegiak eta Wikiturriak[aldatu iturburu kodea]

Wikiztegia: lingua libre[aldatu iturburu kodea]

Frantsesezko Wikiztegiak gaur egun lehen postuan dago eta garapen handi izan du batez ere egile eskubide indarraldia iraungita zuten zenbait hiztegi Wikiztegietan sartzea izan dutelako. Hiztegi horiek digitalizatu dituzte eta kolpetik sarrera pila izan dute. Frantsesezko Wikiztegietan 40 lankide aritzen dira gutxi gorabehera editatzen. Noel eta Lucas Lévêque aritu dira gai honetan. Lucas uztailaren 9an Donostiara etorriko da eta nola egin duten kontatuko digu.

Horrez gain, lingua libre (lingualibre)aplikazioa garatu dute hizkuntza desberdinen ahotsak grabatzeko. Hizlariaren datu gutxi batzuk sartu behar dira (herria, hizkuntza...), eta ahotsak grabatu daitezke, hitzak, baina baita kantuak, esaldiak eta horrelakoak ere. Aplikazioaren azkeneko fasea ari dira orain, hau da, Commonsekin lotura egitea, kategorizazio automatikoki egitea (adib: euskarazko hitzak...) eta espero dute irailerako egina egotea. Lehen fase batean Frantziako hizkuntza gutxituekin egingo dute (beraz, euskaraz ere), eta ondoren, Wikimediako proiektuetan dauden gainerako hizkuntza guztietara garatuko litzateke. Hau horrela da Frantziako Kultura Ministerioko hizkuntza erregionalen atalak proiektua garatzeko dirua jarri duelako. Gaiak interesa piztu du. Behin-behinean, oso interesgarria dirudi Wikiztegietako hitzen ahoskera sartzeko. Hala ere, ikusi beharko litzateke azken hori modu masibo batean robot baten bitartez egiterik dagoen. Lehen pausoa ahotsen biltegi handia osatzea da.

Bretoiera eta Wikiturriak[aldatu iturburu kodea]

Vigneron da Bretoieraz aritzen den lankide nagusietakoa. Ezagutza tekniko aurreratua du (300 etiketa berri inguru sortu zituen Wikidatan euskaraz di-da batean). Lan asko egiten ari da orain Wikiturrien inguruan eta lortu dute Bretoierazko Wikiturriak 22. postuan egotea (euskarak oraindik ez du proiektu propiorik, liburu batzuk baino ez daude ingelesezko proiektuaren barruan).

Liburuak eskaneatzen aritu dira. Behar izanez gero, gu laguntzeko eta nola egiten den erakusteko prest daude.


WikiMooc[aldatu iturburu kodea]

Frantsesek garatu duten on line ikastaro bat da. Material guztia askea da eta itzultzeko aukera dago. Testua eta bideoez osaturik dago, eta ez dirudi oso egokia bideo horiek besterik azpititulatzea. Testuak itzuli eta egokitu egin behar dira, eta bideoak egokitu egin beharko lirateke ere. Horretarako diru jar lezake agian Wikimedia Francek edo Fundazioak berak diru laguntza eskatuko bagenu. Ikastaroa Ikusizko Editorean oinarritzen da eta oso osatua dago.

Wikidata txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Wikidataren etorkizunaz, aukeretaz eta arazoetaz hitz egin da. Bada asmo proiektua guztiak Wikidatarekin lotzeko (Commons, Wikiztegiak...) baina oraindik ez dakite oso ondo nola egin. Commonsen metadatuak lotu daitezke, eta Wikiztegietan hitzak, baina hau oso zaila dirudi, hizkuntza bakoitzeko hitz bakoitzeko item bat sortu beharko bailitzateke.

Bide batez, Albaniako Liridonek interes handia agertu du Theklanen metodoa azaldu diodanean. Saiatuko dira antzeko zerbait egiten.


Wikidatarekin lotutako hainbat txantiloiren adibideak eman dituzte, adibidez Teleskopioena.


WikiEmakumeak (Wiki Women)[aldatu iturburu kodea]

Ez nintzen hitzaldi hauetara joan, baina Gender Gap izenaren azpian bildu zituzten azpian. Hainbat ekimen proposatzen dituzte emakumeei buruzko artikulu gehiago egoteko Wikipedian eta emakumezko editore gehiago egoteko ere. Montserrat Boix eta Ester dira gai honetan bi aditu nagusi. Montserratek Berdintasunaren inguruan Euskal Herriko Unibertsitatean ematen den masterreko irakaslea da.

Gai honen ingurua bi jarrera orokor berezitu daitezke:

  • Integrazioa emakumeak emakumeen bitartez. Jarrera erradikala da eta emakumeen inguruko kontuan gai propiotzat eta berariazko proiektuak izatearen aldekoa da. Adibidez, emakumeentzat bakarrik diren bilerak antolatzen dituzte. Ideia, arloen arabera antoaltuta, emakumeek emakumeei buruz idaztea da (biografiak, ...). Iberocoopen proiektu propioa izatea eskatzen dute.
  • Zeharkako integrazioa, hau da, parekotasuna zeharkako helburu bat izango litzateke gainerako proiektu guztietan aplikatu beharko litzatekeena baina berariaz proiektu propio bat sortu gabe.

Lehenengo jarrera dirudi dela gainjartzen dena.


Wikimedia mugimenduaren barneko kontuak[aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Fundazioa[aldatu iturburu kodea]

Wikimania honetan Zuzendari exekutibo berria aukeratu dute: Katherine Maher. Badugu berarekin harremana aurretik. Uztailaren 9an bera eta Wales gonbidatu ditugu Donositiako Editatoira etortzera baina ezin izango dira berriro Europara horren azkar itzuli. Ordurako euskal wikilarientzat agur bideo bat grabatuko digutela agindu digute.

Zuzendari exekutiboaz gain, Zuzendaritza Batzordeko lehendakaritza ere aldatu da. Orain arte Patricio Llorente argentinarra egon da Batzordeko Lehendakari lanetan eta hemendik aurrera Chistof Henner frantsesa da lehendakaria. Christof Henner Wikimedia Frantziako lehendakaria izan da 10 urtez.


Kapituluen eta erabiltzaile taldeen egoera[aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Alemania: 60 langile inguru ditu eta guztien artean indartsuena da. Wikidata batez ere kapitulu honetan garatzen ari da. Oso dohaintza kopuru handia dago Alemanian, 3 milioi dolar inguru biltzen dira handik. Wikimedia Fundazioari itzala egitera iritsi omen da eta bere iritzia pisu handikoa da.

Wikimedia Frantziak 10 langile ditu eta beren burua tamaina ertaintzat hartzen dute.

Wikimedia Espainiak langile liberatu bakarra dute, Ruben Ojeda. 2016An zehar dago liberatua WMFak emandako diru laguntzaren bitartez. 2017Rako diru laguntza hori berritu beharko dute liberatua izaten jarraitu nahi badute.

Amical, Kataluniako kapitulu tematikoak, liberatu bat du ere, Alex Hinojo (l:Kippelboy). Wikimaniara joateko beren diru laguntza propioak ematen dituzte eta 2016ko edizioan 5 inguru izan dira Esino Lariora joan direnak.

Orokorrean, espainolaren inguruko kapituluak (Espainia, Venezuela, Txile, Argentina.....) ahultasun egoera batean ikusten dute beren burua anglosaxoiekiko. Indarrak biltzeko, Iberocoop sortu dute eta bertan sartu dira Amical, Frantzia eta jatorri latinoa duten zenbait hizkuntzetako kapituluak ere. Gonbidatu gintuzten, baina egia esan ez dut nire burua horretan ikusten eta ez nintzen bilerara joan.


Wikimania 2017[aldatu iturburu kodea]

2017ko edizioa Montrealen egingo da. Kanadako ordezkariek esan digutenez, garrantzi gehiago eman nahi diote Wikipediaz eta Wikidataz kanpoko proiektuei (Wikiturriak, Wikiztegia, Commons...). Han ere 8 hizkuntza gutxitu omen dituzte eta hizkuntza gutxituen inguruko zerbait egiteko ideia aipatu da ere.

2018ra eta hurrengo edizioei begira, ez dago bat ere argi zein izango den formatua. WMF hausnarketa momentu batean dago eta Wikimania urtero antolatzea garestiegia omen da. Kostua milioi dolarren ingurukoa da; horietatik 450.000 inguru beketan joaten da. Orokorrean bi formula planteatzen dira:

  1. Orain arte bezala jarraitzea
  2. Wikimania bi urterik behin egitea eta tartea erregioen araberako beste “konferentziak” antolatzea (Europa, Amerika, ....)

Euskararekiko eta Euskal Wikipediarekiko inpresioak[aldatu iturburu kodea]

Orokorrean gure Wikipediarekiko bi jarrera antzeman ditut:

  • Indiferentzia edo ezjakintasuna: batez era Wikipedia handietako editoreen artean. Estatu Batuar batentzat, adibidez, ez dirudi zentzu handia duenik hizkuntza txiki batean editatzeak. Ulertu behar da ere horrelako topaketa batean askok Bilbo non dagoen ere ez dakitela.
  • Miresmena eta errespetua, batez ere gure tamainakoak edo txikiagoak diren Wikipedietako lankideen artean. Ezagutzen dute hiztun eta artikulu kopuruaren ratioa eta miresten dute hemen egindako lana..

Uztailaren 9ko editatoiko eta topaketako programa[aldatu iturburu kodea]

Wikimanian izandako bilerak aprobetxatu ditugu, uztailaren 9an Bake Itunak erakusketaren inguruan arratsaldez egingo diren aurkezpen laburrak zehazteko. Helburua ez da hitzaldi luzeak egitea, agian astunak gertatu daitezkeenak, baizik gaiak aurkezteko aukera emango duen hitzalditxoak egitea, eta ondoren, hitzaldiak bukatu direnean, interesdunek bere artean solasaldi informalak egitea. Hau lotu dugun programa:


Hitzaldi laburrak (15 min)[aldatu iturburu kodea]

16:00-17:00

  • Haur Literatura Wikiproiektua: Liburutegia, Unibertsitatea eta Egoiliarra. Lore Agirrezabal (Euskal Wikipedia)
  • Modernismoa eta Wikidata. Kasu-atzerketa. Esther Solé (Amical)
  • GLAM, Wikiturriak eta lingua libre proiektuak Lucas Lévêque (Wikimedia Frantzia)
  • Glaming Madrid. Rubén Ojeda (Wikimedia Espainia; txostena)