Wikiproiektu:Antroponimia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Wikiproiektu honetan antroponimia inguruko arau, baliabide eta eztabaidak biltzen dira.

Arauak[aldatu iturburu kodea]

Baliabideak[aldatu iturburu kodea]

Nafarroako errege-erreginen izenak[aldatu iturburu kodea]

Irizpideak[aldatu iturburu kodea]

  1. Pertsona Euskaltzaindiaren 192. arauan aipatzen bada, bere hartan erabili.?
  2. Ponte-izena santutegiko izenen arauan badago (66. araua), hori erabili.1
  3. Bestela, Euskal izendegiko ponte-izen hobetsia erabili.1


  • Urtarren proposamena. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideetan oinarrituta:
  1. Ponte-izena santutegiko izenen arauan badago (66. araua), hori erabili.1
  2. Bestela, Euskal Izendegiko ponte-izen hobetsia erabili.1
  3. Patronimikoa aitaren ponte-izenari -itz amaiera gehituta sortu zen.1
  4. Patronimiko hori ez bada tradizioan dokumentatu, (Patxi Salaberriren Euskal deiturategia: patronimia lana), tradizioan ugari den -itz amaierako euskal forma erabili.1
  5. Tradizioan -itz amaierako euskal formarik ez bada dokumentatu, ugari den beste forma erabili.?
  6. Pertsona Euskaltzaindiaren 192. arauan aipatzen bada, bere hartan erabili.?
  7. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideen eta zerrendaren artean kontraesanak badaude, artikuluan forma biak erabili.2
  8. Artikuluaren izenburua erabakitzeko orduan, irizpideek lehentasuna dute, zerrendak gomendio hauen osagarri eta erakusgarri baino ez baitira.3

Hona hemen Erdi Aroko ponte-izen eta patronimikoen adibide batzuk Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpide hauen arabera:

Albaretik Albaritz, Antsotik Sanoitz (jatorriz Sansotik Sansoitz), Auria, Auribita, Azearitik Azearitz, Beilatik Beilaitz, Beraskotik Beraskoitz, Diegotik Diaz, Domingotik Domingitz, Enekotik Enekoitz, Ermesenda, Errameletik Erramelitz, Fernandotik Fernandez, Ferranetik Ferranditz, Garindotik Garindoitz, Gartziatik Gartzeitz, Genduletik Genduleitz, Henriketik Henrikitz, Joanetik Joanitz, Lopetik Lopeitz, Maiora, Martinetik Martinitz, Mikeletik Mikelitz, Petritik Peritz, Ontzalutik Ontzaluitz, Ortitik Ortitz, Otsoatik Otsoitz, Ramirotik Ramiritz, Remiritik Remiritz, Errodrigotik Rodrigitz, Semena, Semenotik Semenoitz.


  • Proposamen alternatiboa. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak proposatutako Euskal Deituren Izendegiko irizpideetan oinarritzen da:
  1. Ponte-izena santutegiko izenen arauan badago (66. araua), hori erabili.1
  2. Bestela, gaur egun gaztelaniaz erabiltzen diren bataio izen eta abizenak aukeratuko dira oinarritzat, adibidez, Aznar, Iñigo, Jimeno; Erdi Aroko dokumentuetan idatzi ziren formak hartu beharrean, adibidez, latinezko Asnari, Enneco, Semeno edo euskarazko Azeari, Eneko, Semeno. Gaztelaniazko izenak gaur egungo abizenen euskal idazkerara egokituko dira Euskaltzaindiak proposatu duen Euskal Deituren Izendegia jarraituz. Euskarazko tradizioa eta Euskaltzaindiaren Euskal Izendegia ez dira kontuan hartuko.?
  3. Patronimikoen kasuan, -itz bukaera dutenak hobetsiko dira.1
  4. Pertsona Euskaltzaindiaren 192. arauan aipatzen bada, bere hartan erabili.?
  5. Euskaltzaindiaren 192. arauko zerrenda eta proposamen honetako irizpideen artean kontraesanak badaude, Wikipediako artikuluan forma biak erabili.2
  6. Artikuluaren izenburua erabakitzeko orduan, 192. arauko zerrendako izenek lehentasuna dute.?

Hona hemen Erdi Aroko bataio izen eta patronimikoen adibide batzuk Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegiko irizpide hauen arabera:

Bataio izenak: ÁlvaroAlbaro (eta ez euskal Albar), AznarAznar (eta ez euskal Azeari), CéntuloZentulo (eta ez euskal Gendule), FortúnFortun (eta ez euskal Orti), GalindoGalindo (eta ez euskal Garindo), HermesindaHermesinda (eta ez euskal Ermesenda), ÍñigoIñigo (eta ez euskal Eneko), JimenaXimena (eta ez euskal Semena), JimenoXimeno (eta ez euskal Semeno), MayorMaior (eta ez euskal Maiora), OrbitaOrbita (eta ez euskal Auribita), OriaOria (eta ez euskal Auria), OchoaOtxoa (eta ez euskal Otsoa), VelaBela (eta ez euskal Beila), VelascoBelasko (eta ez euskal Berasko). Hala ere, GonzaloOntzalu, Jaime eta SantiagoJakue, JuanJoan, MiguelMikel, PedroPetri eta SanchoAntso, lehen irizpidearen arabera.
Patronimikoak: ÁlvarezAlbaritz, DíazDiaitz, DíezDieitz, DomínguezDomingitz, FernándezFernanditz, FerrándezFerranditz, GarcíaGartzia, GonzálezGontzalitz, IbáñezIbañitz, ÍñiguezIñigitz, JiménezXimenitz, LópezLopitz, MartínezMartinitz, MiguélezMigelitz, OrtizOrtitz, PérezPeritz, RamírezRamiritz, RemírezRemiritz, RodríguezRodrigitz, RuizRuitz, SánchezSantxitz, VélezBelitz eta AznárezAznaritz. Kasu honetan, ondorengo gaztelaniazko patronimiko hauek euskaraz nola eman behar diren ez dakigu: Céntulez, Enríquez, Galíndez, Herraméllez, Ochoiz, Velázquez.


1 Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpidea.

2 Wikipediako politika (ikuspegi neutrala).

3 Euskaltzaindiaren 186. arauko irizpidea.

? Erreferentziarik gabe.

Eztabaidak[aldatu iturburu kodea]

Galderak[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, galderak egin baino lehen, orri honetan aipatzen diren arau eta baliabideak kontsulta itzazu.

1. Zer da euskal deitura bat?

  • Erantzuna: Euskal deituratzat, edozein hizkuntz jatorritakoa izanda ere, Euskal Herrian sustraitu dena jo da, nahiz esku artean duzuen lehen liburuki honetan euskal jatorrikoak ez diren gehienak agertzen ez diren. (Euskal Deituren Izendegia, irizpideak, 2. or.)

2. Erdi Aroko patronimikoen paradigma noiz arte irauten duen (Lope(i)tz > Lopez). Nafarroaren konkista? Trentoko Kontzilioa? (...)

  • Erantzuna: 1400. (EIMAko irizpideak, 55. or.)

3. Gazt. "García de Arce" (XVI. mende amaiera) > Gartzia de Artze? Gartzia Artzekoa? Kasu honetan abizen elkartuei buruzko duda da, ez "(Martin) Arrada(koa)" motakoak.

  • Erantzuna: Gartzia Artziko edo Gartzia de Artzi. (EIMAko irizpideak, 57. or.)

4. Garai/gertaera jakin bat dago "Petri" Pedro edo Piarres bihurtzen hasteko beste erreferentzia argirik ez dagoenean? "Petri" diot, baina euskaraz erabili ohi diren beste izen batzuk izan daitezke. Ez dirudi hori oso argi dagoenik artean, beharbada ez dago jarraibide edo araurik.

Erantzuna:

  • XV. eta XX. mendeen arteko euskal literaturgileak eta bertsolariak. Ponte-izena egokitzeak nabarmen aldatzen duenean izenaren itxura (Petri, Josef, Filipe, Resurrekzion...), beren hartan utzi dira (Pedro, Jose, Felipe, Resurreccion,...). Arrazoi beragatik onartu da sail honetan Joakin idaztea, eta ez Joakim.
  • Euskal literaturarekin eta euskalgintzarekin harreman estua izan ez duten XV. eta XX. mendeen arteko euskal herritarrak. Ponte-izenak ez dira euskarazko grafiaz idatziko, haiek egokitu ez badituzte.

(EIMAko Onomastika irizpideak, 56. or.).

5. Zer grafia erabili kanpotarrek euskal edo euskal jatorriko abizenak dituztenean?

  • Erantzuna:

Bere horretan utziko dira, ikur diakritikoak eta guzti: "Euskal herritar ez direnen euskal deiturak ez dira egokituko", hala nola Bryce Echenique, Julio Cortázar, etab. (EIMAko Onomastika irizpideak, 56. or.).

Kasu partikularrak[aldatu iturburu kodea]

Ybarra leinua[aldatu iturburu kodea]

Martin Arrada Kruzat[aldatu iturburu kodea]

Jean Haritschelhar[aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonaparte[aldatu iturburu kodea]

Koldo Mitxelena[aldatu iturburu kodea]

Sabin Arana[aldatu iturburu kodea]