Wikiproiektu:Haur eta Gazte Literatura/2018

Wikipedia, Entziklopedia askea



Euskal Haur eta Gazte Literatura
2018
Wikipedia
Wikimedia Commons
Wikiturriak
Wikidata

Historia[aldatu iturburu kodea]

2015eko udazkenean, Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Euskal Idazleen Elkartearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (bereziki Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola) eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen eskutik abiarazitako proiektua da.

Helburuak[aldatu iturburu kodea]

Wikilari egoiliarra[aldatu iturburu kodea]

Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan, proiektu honetan laguntzeko eta zenbait lan aurrera ateratzeko Iurre Telleria wikilari egoiliar gisa arituko da Haur Liburuaren Dokumentaziogunean. Bere egitekorik garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Euskal haur eta gazte literaturaren arloan, hainbat egile ezagunek argitaratutako liburuei buruzko artikuluak sortzea eta osatzea. Horretarako, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean dauden iturriak baliatzen ditu, artikuluetan erreferentziak txertatzeko, etab. Aurten, berrikuntza gisa, euskal idazle ezagunen ahotsak grabatu eta Wikipedian ezagutzera emateko asmoa dugu. Besteak beste, grabaketa lan horietan dihardu, egun, 2017ko wikilari egoiliarrak.
  • Idazlezainak egitasmoan kolaboratzea: argitaletxe, idazle zein ilustratzaileekiko harremanetan, haien argazki eta irudiak lizentzia askean jartzeko kudeaketa lanak eginez.
  • Irakasle Eskolarekin garatutako egitasmoan kolaboratzea.
  • WikiLiburutegiak egitasmoaren berri emango duen bideoaren ekoizpen eta koordinazio lanetan aritzea.


Wikilari egoiliarrari buruzko xehetasun gehiago: Wikiproiektu:Haur eta Gazte Literatura/Egoiliarra/Lanak.