Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia
Hasiera: 2011ko abuztuaren 4a
Helburua: Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin euskal wikipedia aberastea.
Partaideak:

Lantegiko parte hartzaileak, 2011n, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordaindurik:

Geroztik, hainbat wikilarik dihardute Lur hiztegietako edukia euskal wikipedian txertatzen (baina, ohi bezala, ordainik gabeko boluntario lanean).

Wikiproiektu honen helburua da Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin euskal wikipedia aberastea. Lan hori Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako lizitazioaren ondorio da. Lizitazio hori Elhuyar Fundazioak irabazi zuen, euskal wikipediako sei wikilariren laguntzaz, eta lanak 2011. urtean egin ziren. Geroztik, hainbat wikilarik dihardute Lur hiztegietako edukia euskal wikipedian txertatzen (baina, ohi bezala, ordainik gabeko boluntario lanean).

Lizitazioaren xedea, hitzez hitz, hau izan zen:

« Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea. »

Lantegiaren zereginak, 2011. urtean[aldatu iturburu kodea]

Elhuyar Fundazioak aurkeztu zuen eta lizitazioa irabazteko balio izan zion proiektuaren arabera, euskal wikipedian 11.000 artikulu sortu edo osatuko ziren.

11.000 artikulu horietatik, Euskal Herrikoak izango ziren % 30.

11.000 artikulu horietatik, irudiz edo ikus-entzunezko baliabidez hornitu beharko ziren % 35 (hau da, 3.950 artikulu).

Lanen mugak[aldatu iturburu kodea]

Orokorrak[aldatu iturburu kodea]

  • Lan guztiak aurrera eramateko epea oso laburra zen: uztailaren bukaeratik abenduaren bukaeraraino, bost hilabete besterik ez.

Lur entziklopedien edukiaren aldetik[aldatu iturburu kodea]

  • Lur hiztegi entziklopedikoak 20 urte zituen une horretan. Informazio zaharkitua zuen, eta hizkuntza zuzenketa ugari egin behar izan ziren (Enrike → Henrike, Ienisei → Jenisei, aluzinazio → haluzinazio, bainila → banilla...).
  • Lur entziklopedia tematikoa, berriz, proiektu hau abiatu baino 12 urte lehenagoko lana da. Sarrera antolaketa ez da estandarra. Askotariko estiloak ditu barnean. Eguneratzea eta hizkuntza zuzenketak egin behar izan ziren. Arlo bakoitzean nagusitu den terminologiara moldatu behar izan zen (lastertasun → abiadura, handien-txikien orokorrak → maximo eta minimo absolutuak, quantum-mekanika → mekanika kuantiko...).

Euskal Wikipediaren edukien aldetik[aldatu iturburu kodea]

  • Oreka falta: artikulu bikainekin batera, badira oraindik aski kaskarrak direnak.

Lanak aurrera eramateko urratsak[aldatu iturburu kodea]

Uztailaren bukaera aldean lizitazioaren irabazlea Elhuyar Fundazioa izan zela erabaki zenetik, bost hilabeteko epea izango zen zeregin horiek guztiak aurrera eramateko. Elhuyarrek (wikilari laguntzaileen iritziak ere aintzat hartuta) prestaturiko plangintzari jarraituz, hauek izan ziren egindako urrats nagusiak, Euskal Wikipediari dagokionez:

  1. Hautatzea: Elhuyarko langileak arduratu ziren Lur entziklopedien edukiekin sor edo osa daitezkeen Euskal Wikipediako artikuluak hautatzeaz. Horretan jardun zuten abuztuan.
  2. Markatzea: Igor Leturiak prestaturiko bot-a erabiliz, osatuko ziren Euskal Wikipediako artikuluak markatu ziren, txantiloi berezi bat jarrita. Horrela markatutako artikuluak kategoria honetan ageri ziren.
  3. Sortu edota osatzea: Wikipediaz kanpoko Elhuyarko zerbitzari batean, langileek Wikipediako artikuluak sortu edo osatu zituzten.
  4. Wikitzea: wikilari laguntzaileek artikulu horiek wikitu zituzten.
  5. Zuzentzea: Elhuyarko hizkuntza zuzentzaileek artikulu horiei azken ukituak eman zizkieten.
  6. Wikipediaratzea: artikuluak Euskal Wikipediara ekarri ziren, epearen azkenean —abenduan—, guztiak batera, arestian aipatutako bot-aren bidez. Egin ahala Wikipediara ekartzea Wikipediarako egokiagoa zela garbi dagoen arren (horrela, ahalik eta lasterren hobetuta ikusiko genukeen Euskal Wikipediako edukia), Eusko Jaurlaritzak lan hauetarako emandako epea oso estua zenez, wikilari laguntzaileok uste izan genuen Elhuyarri askatasuna eman behar geniola horretan, arretarik handiena lanak albait txukunen egitean jarri ahal izan zezaten, eta ez lanak albait lasterren Wikipediaratzean.

Epea oso laburra zenez eta —espero izatekoa zenez— lanak egin ahala hainbat arazori aurre egin behar izan zitzaienez, artikuluetako batzuk wiki bilakatu eta zuzentzeko lanak ezin izan ziren bukatu artikulu horiek Wikipedian sartu aurretik. Beraz, egiteke geratu ziren azken lan horiek Wikipedian bertan egin ziren hainbat egunez.

Proiektuaren amaierako datuak[aldatu iturburu kodea]

  • 11.015 sarrera landu ziren (helburua 11.000 sarrera lantzea zen). Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik euskal wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik wikipedia horretan sarrera ziren. Sarrera bakoitzak bere izena du, baina, erabiltzaileei sarrera horretara iristen laguntzeko, 3.000 birbideratze erantsi ziren (adibidez, rococo zein rokoko eskatuta, sarrera bera eskuratzen da; edo Sebastião José de Carvalho e Melo edo Pombalgo markesa eskatuta, beste hainbeste).
  • Landutako sarreren % 80,8 (8.899 sarrera) eduki unibertsalak izan ziren, Euskal Herriarekin zuzeneko lotura ez zutenak; eta % 19,2 (2.115 sarrera) Euskal Herriari zuzenean dagozkion edukiak izan ziren. Hasierako helburu teorikoa, Eusko Jaurlaritzak deialdiaren oinarrietan ezarria, Euskal Herrikoak % 30 inguru izatea eta unibertsalak % 70 inguru izatea zen. Hala ere, hautaketa-fasea amaitu ondoren, banaketa hori betetzea proiektuaren kalterako izango zela ikusi zen, eta banaketa berria, hautaketa-fasearen emaitza zena, hobestea adostu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ordezkariekin.
  • Masa idatzia: 2.159.282 hitz erantsi zitzaizkion euskal wikipediari, 15.114.977 testu-karaktere; konparazio baterako, euskarazko lehenengo entziklopediak (Elhuyar hiztegi entziklopedikoa, 1993an argitaratua) 13.500.000 testu-karaktere zituen. Sarrerako, batez beste, 1.372 testu-karaktere idatzi ziren, hau da, 196 hitz (helburua, deialdiaren oinarrietan ezarria, gutxienez 100 eta gehienez 200 hitz izatea zen).
  • Sarrera-motaka, ez zen alde handirik izan Euskal Herriko sarreretan eta sarrera unibertsalen artean, masa idatziari zegokionez: Euskal Herriari lotutako sarreretan, batez beste, 190 hitz idatzi dira sarrerako; eduki unibertsaletako sarreretan, berriz, batez beste 197 hitz idatzi ziren sarrerako.
  • Sarrera berrien eta lehendik zeuden sarreren artean, berriz, alde handia izan zen masa idatziari zegokionez. Sarrera berriek, batez beste, 140 hitz zituzten. Zabaltzeko hautatu ziren sarreretan, berriz, batez beste 417 hitz erantsi ziren sarrera bakoitzeko (lehen, sarrera horiek, batez beste, 106 hitz zituzten Wikipedian; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordaindutako lanak bukatzean, berriz, 523 hitz zituzten batez beste). Idatzitako masa berriaren % 57 (1.228.496 hitz) sarrera berrietara joan zen, eta % 43 (930.786 hitz) lehendik sarrera zirenetan erantsi zen.
  • Landu ziren 11.015 sarrera horietatik, 2011. urtea bukatzean, 5.860 sarrerak (landutako sarreren % 53,2) zuten baliabide grafiko edo multimediatikoren bat: argazkia, mapa, diagrama, taula, eskema, audioa... (Helburua, deialdiaren oinarrietan ezarria, sarreren % 30 baliabide grafikodunak izatea zen; kontuan izan behar da, dena den, berriak ez ziren sarreretako batzuek bazituztela irudiak lehendik). Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordaindutako lanak bukatzean, sarrera gehienek baliabide grafiko bakarra zuten, baina beste batzuek asko zituzten (adibidez, «Vincent Van Gogh» sarrerak 15 argazki zituen; eta «aditz laguntzaile sarrerak, 10 taula). Irudi gehien-gehienak erdal wikipedietatik hartu ziren. Lur entziklopedia tematikotik 196 irudi baino ez ziren hartu (haietako gutxi batzuk berregin egin behar izan ziren).
  • Euskarazko wikipediak 103.696 sarrera eta 191.143.798 testu-karaktere zituen elikatzeko proiektuari ekin aurretik. Elikatze-proiektuaren ondorioz, euskal wikipediak 103.696 + 8.785 = 112.481 sarrera (% 8,47 gehiago) eta 191.143.798 + 15.114.977 = 206.258.775 testu-karaktere (% 7,91 gehiago) zituen.

Abiapuntua[aldatu iturburu kodea]

Hautaketa-fasearen amaieran, hau izan zen langaia (Lur hiztegi entziklopedikoaren karaktere- eta hitz-kopurua lantzeko hautatutako sarreretan):

Artikulu-mota Kopurua Lur luzera
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 2.022.779 956 288.968 137

Unibertsalak 8.899 9.689.618 1.089 1.384.231 156
Wikipediarekiko Berriak 8.785 7.047.762 802 1.006.823 115

Aurretik zeudenak 2.230 4.664.682 2.092 666.383 299
Guztira 11.015 11.712.444 1.063 1.673.206 152

Eta hau zen Wikipediaren egoera (karaktere- eta hitz-kopuruak) lantzeko hautatutako sarreretan, sarrera horiek elikatzen hasi aurretik:

Artikulu-mota Kopurua Wikipedia luzera
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 503.338 238 71.905 34

Unibertsalak 8.899 1.146.487 129 163.784 18
Wikipediarekiko Berriak 8.785 0 0 0 0

Aurretik zeudenak 2.230 1.649.825 740 235.689 106
Guztira 11.015 1.649.825 150 235.689 21

Emaitza[aldatu iturburu kodea]

Hau zen euskal wikipediaren egoera (karaktere- eta hitz-kopuruak), lantzeko hautatutako sarrerak elikatu ondoren:

Artikulu-mota Kopurua Azken luzera
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 3.317.097 1.568 473.871 224

Unibertsalak 8.899 13.446.258 1.511 1.920.894 216
Wikipediarekiko Berriak 8.785 8.599.475 979 1.228.496 140

Aurretik zeudenak 2.230 8.165.327 3.662 1.166.475 523
Guztira 11.015 16.764.802 1.522 2.394.972 217

Proiektuaren ekarpena, zenbakitan[aldatu iturburu kodea]

Beraz, hauek dira proiektuak euskal wikipediari egindako ekarpenaren zenbakiak (zenbat sarrera landu ziren, eta zenbat testu-karaktere eta -hitz gehitu ziren):

Artikulu-mota Kopurua Gehitutakoa
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 2.813.759 1.330 401.966 190

Unibertsalak 8.899 12.299.771 1.382 1.757.110 197
Wikipediarekiko Berriak 8.785 8.599.475 979 1.228.496 140

Aurretik zeudenak 2.230 6.515.502 2.922 930.786 417
Guztira 11.015 15.114.977 1.372 2.159.282 196

Lur hiztegien edukia erabiltzeko baimena[aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Lur hiztegien testua Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin du argitaratua eduki horren jabeak, Eusko Jaurlaritzak, eta horrenbestez euskal wikipedia aberasteko erabil daiteke (eta erabiltzen da) testu hori, betiere iturria zein den adierazita.

Eusko Jaurlaritzak hasiera batean ez zuen Lur hiztegien edukia lizentzia librearekin argitaratu; eduki hori artikulu honen gaia den proiektuaren barruan Wikipedia osatzeko erabiltzeko baimena eman zuen, ez beste ezertarako. Beraz, proiektu honetatik kanpora, ezin zen Lur hiztegietako edukia Wikipedia osatzeko erabili. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen dagoeneko erabakia zuela eduki hori Wikipedian erabiltzeko moduko lizentzia librearekin Open Data webgunean argitaratzea, eta 2012ko ekainaren hasieran halaxe egin zuen.

Lantegiko wikilanabesak[aldatu iturburu kodea]

Lantegiko txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu bat geroago Lur entziklopedietako edukiarekin osatuko dela jakinarazteko txantiloia: {{Lurlanean}}. Artikuluaren hasiera-hasieran jartzekoa da.
  • Artikulu bat dagoeneko Lur entziklopedietako edukiarekin osatu dela jakinarazteko txantiloia: {{Lur}}. Artikuluaren Erreferentziak atalaren hasieran jartzekoa da, osatze lan hori egin den data zehaztuta (adibidez, osatze lana 2014ko abenduaren 3an egin badugu, kode hau txertatuko dugu: {{Lur|data=2014-12-03}}.
  • Artikulu batean esaldi edo paragrafo zehatzen baten iturria Lur entziklopediak direla jakinarazteko txantiloia: {{Lur erref}}. Esaldi edo paragrafo horren bukaeran jartzekoa da.
  • Sortuko diren artikuluek erabiliko dituztelako sortzen ditugun kategoria hutsak markatzeko txantiloia: {{Lur wikipediara kategoria}}.

Lantegiko artikulu kategoriak[aldatu iturburu kodea]

Lur hiztegien edukia, Open Data Euskadi webgunean[aldatu iturburu kodea]

Helbide hauetan dago eskuragarri (eta euskal wikipediarako erabilgarri) Lur hiztegien edukia: