Wikiproiektu eztabaida:Arkitektura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Agur beroa, eta zorionak:

Arkitekturari buruz nire kezka agertu nahi dut. Hemen egin den sailkapen orokorraren inguruan. Izan ere, nire ustean arkitektura bere horretan eskalen arabera sailkagarriagoa da: eskala ttikia, diseinugintza eta barnegintza; giza eskala, eraikingintza; eskala haundia, hirigintza; eta, eskala planetarioa, landagunegintza.

Aspaldi LANDAGUNE hitza sartu nuen, euskaraz ingelarazko LANDSCAPE hitzaren baliokide. Baina, arkitekturari dagokion kategorizazioan ez da onartua izan.

BARNEGINTZA (S) / ERAIKINGINTZA (M) / HIRIGINTZA (L) / LANDAGUNEGINTZA (XL)

Esker aunitz.

Arkitektura greziarra[aldatu iturburu kodea]

Iepa! hainbat artikulu ditut prestaturik. Arkitektura minoikoa, mikenikoa eta greziarra (arkaikoa+klasikoa+helenistikoa). Arazoa sailkapenean daukat: 3ak greziarrak dira (minoikoa, mikenikoa, eta greziarra). Baina ez dakit greziarra, mikenikoak eta minoikoak, zibilizazio ezberdinak zirelako, beren kapitulu bereizia behar ote duten. Kasu horretan, bi kategoria berri sortu beharko genituzke, ezta? Bi irtenbide ikusten ditut: 1) Arkitektura greziarra=minoikoa+mikenikoa+greziarra ala 2) Arkitektura Minoikoa / Mikenikoa / Greziarra. Zer uste duzue?? Zazpi (zure erantzuna hemen utzi) 14:02, 16 Apirila 2007 (UTC)

Arratsalde on denoi;

Hirigintza artikulua berriz idatzi dut, etxeko epeltasunean, lasai baina kontu handiz. Nahiko polito gelditu zaidala uste dut, nire denbora eman dut txukun jartzen. Aurretik zegoen dena hurrengo astean kenduko dut, ondo baderitzozue (Josu Goñi eta Unaik gehitutako estekak eta hasierako testuan ez zeuden gauzak salbu, jakina).

Ondo segi. --Gandi 16:52, 24 Maiatza 2010 (UTC)

Nigatik ondo, Gandi, egun daukaguna ez baita oso txukuna... Segi bixkor ;-) --Unai (esan) 17:13, 24 Maiatza 2010 (UTC)
Ederto. --josugoni (erantzun hemen) 17:30, 24 Maiatza 2010 (UTC)

Eskegi dut jada. Pisutsua da, baina tira, zer egingo diogu ba. Denborarekin, Historia ataleko zatirik nagusienak beste artikuluetan banatuko ditut. Ah, Unai! Zuk idatzitako artikulu baten aipamena egin dizut, jeje...gero endogamiari buruz arituko dira :D Hurrengo egunetan Openofficek esportatzerakoan egin dizkidan txapuzak konpontzen emango ditut, eta irudiak gehitzen ere (jada batzuk aukeratu ditut commons-etik). --Gandi 21:13, 30 Maiatza 2010 (UTC)

Kaixo, lankideok;

Beharrean pare bat ordu libre, ta CTEari buruzko sarreratxo bat egitea bururatu zait, hona hemen. Katalanez itzulita dagoela ikusi dut, baina euskaraz ez zait ageri. Zuek euskarazko bertsio hipotetiko baten berririk bai? Norbaitek egin ditudan adierei begiradatxo bat ematekotan, poztuko nintzateke, zenbait hitzekin nire zalantzak izan baititut. Eskerrik asko. --Gandi 16:55, 14 Uztaila 2010 (UTC)