Wikiproiektu eztabaida:XVIII. mendean Euskal Herrian inprimatu idazkiak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Edizioak, liburukiak eta Wikidata elementuak[aldatu iturburu kodea]

(Txokotik dator) ...nabarmenen. Annales del Reyno de Navarra / compuestos por el P. Joseph de Moret, de la Compañia de Jesus ; tomo I liburukiak 1766. urteko data izateak esan nahi du urte horretan agertu zela, beste edizio bat, noski, baina ondo dago katalogazioaren ikuspegitik. Hain zuzen, hori da goian azaldu dudan problematika: edizio askotarako estekak egon daitezke, baina Wikipediako artikulu bakar bat, eta hori aztertu beharko litzateke nola konpondu. Bestalde, ikusi dut Annalesen artikulua sortu duzula, eta alde horretatik, bikain eta eskerrik asko, hutsune handia zen. -Iñaki LL (eztabaida) 22:32, 7 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]

Ikusi dudanez, Ernestobanpiroa, liburuki bakoitzerako artikulu bana sortu duzu, wow! Zoragarri. Horrek zenbait kontu erraztuko ditu Wikiproiektuko estekei begira, baina ezingo da edizio bakoitzerako artikulu bat sortu, ez baitago informazio multzo nahikorik. Liburukien inguruko artikuluek adieraziko dute informazio hori, hasiera batean bederen. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 22:47, 7 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Aupa, Iñaki: Agian ez dauka hainbeste garrantzirik baina 1766an agertzen diren Annales del Reyno de Navarraren liburukiak, bigarren edizioak dira. Lehenengoek data hauek dituzte (165-166-167):
I.liburukia: 1684
II.a: 1695
III.a: 1704
IV.a: 1709
V.a:1715
Agian, proiektuan hainbeste garrantzirik ez dauka baina, ene ustez, 1766koak bigarren edizioak direla azaldu beharko litzateke. Agian despistea erabilitato ilustrazioetatik dator zeren horiek bigarren ediziokoak baitira.
Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik! —Aurreko iruzkin sinatugabea Ernestobanpiroa (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
Bai, zuzen zabiltza lehendabiziko edizioak aipatzean, baina hau XVIII. mendeko inprimatze-lanen zerrenda da, horietako batzuk bigarren edizioak, tartean 1766koak. Gehienez, Wikiproiektuaren sarreran ohar bat gehitzea ikusten dut. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 10:47, 8 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]

Barkatu Iñaki hain pelma izateagatik baina orain konturatu naiz aurkezpen orrian egiten diren aldaketak automatikoki kentzen dituela bot batek. Adibidez, Q112959156 Pedro Ugartek argitaratu zuen eta Q112959147, bestetik, Pedro Ugarte agertzen da baina esteka gaur egungo idazlearengana doa. Ez dakit zerbait egin daitekeen.

Barkatu eta besarkada bat!

-Ernestobanpiroa (eztabaida) 21:11, 15 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]

@Ernestobanpiroa, ongi etorri beti beste norbaitek ardura erakustea; beraz, eskerrik asko horregatik. Hori du, bai, ListeriaBot pasatzen da tarteka eguneratzeko, baina orrian bertan egin aldaketak kentzen ditu. Gehiago aztertu beharko nuke, baina esango nuke Wikidatan egin behar direla aldaketak. Begiratuko dut. Goraintzi! Iñaki LL (eztabaida) 23:04, 16 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Hain zuzen, hori dirudi bidea. Wikidatan, Pedro Ugarte inprimatzailerik ez dago oraindik. Fitxa edo elementu/item bat sortu beharko litzateke Wikidatan, hura definitzeko. Gero, dagokion elementu bibliografikoaren elementura joan, eta hor Inprimatzailea jartzen duen tokian (gogoan dudala hala deitzen da), jarri hori, eta ez orain dagoen Pedro Ugarte hori. Segi ondo Iñaki LL (eztabaida) 23:10, 16 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Mila esker! Ernestobanpiroa (eztabaida) 09:34, 17 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko, Ernestobanpiroa, Pedro Ugarte elementua eta artikulua sortzearren. Wikidatako fitxan eguneratu dut: orain Doktrina kristianaren explikazioak badu inprimatzailea. Hala ere, ListeriaBotek orri honetako Pedro Ugarteak desagerrarazi zituen, zuk argipena (inprimatzailea) Wikipediako orri honetan sartu ondoren. Kasu! ListeriaBotek Wikidatakoari egiten dio kasu. 214. lerrokoa Doktrina kristinaren hori zen, baina 54. lerrokoa gogoan duzu zein zen? Wikidatan nik ez nuen besterik ukitu (Ekarpenak), eta hemen ez dut lerroka ikusten. -Iñaki LL (eztabaida) 12:35, 22 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Ba horrela bapatean ideiarik ez, Iñaki. Begiratuko dut ea neurona pizten zaidan! Ernestobanpiroa (eztabaida) 20:01, 22 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]