Wu Yi
Wikipedia(e)tik
Wu Yi Colin Powellekin bildu zeneko argazkia.
Wu Yi (txinera tradizionalez: 吳儀; txinera sinplifikatuz: 吴仪; pinyineraz: Wú Yí; (Wuhan, 1938ko azaroa - ) Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseilua osatzen zuten lau ministro-ordeetako bat izan zen 2003tik 2007ra bitartean. Txinako ekonomiaren ardura izan zuen 2008ko martxora arte. Txinako "burdinezko dama" ezizenez ezagutua, Wu Txinako gobernuko partaiderik gogorrenetakoa izan zen eta Forbes aldizkari estatubatuarrak munduko bigarren emakumerik boteretsuena izendatu zuen 2004, 2005 eta 2007 urteetan.
Karguak [aldatu]
- Kanpo merkataritza eta elkarkidetza ekonomikorako ministroa (1993tik 1998ra)
- Txinako Herri Errepublikako osasun ministroa (2003tik 2005era)
- Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseiluko ministro-ordea (2003tik 2007ra)
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Wu Yiren biografia China Vitae webgunean.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |