Zela-tutu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zela-tutua

Zela-tutua, normalean, aluminiozko edo altzairuzko hodi bat da, bizikletaren zela eta bizikletaren koadroaren eserlekuko hodia lotzen dituena. Fabrikatzaile beraren barruan ere diametro asko daude, 21.15 mm-tik 31.8 mm-ra bitartekoak; beraz, aldatu behar izanez gero, garrantzitsua da datu hori zehatz-mehatz kontuan hartzea. Balio txikienak kalitate txarragoko bizikletei dagozkie.

Mendiko bizikletek baino lasterketako bizikletek gehiago erabiltzen dituzte karbono-zuntzezko zela-tutuak, eta arinagoak izan arren, ez dira gomendagarriak mendiko bizikletarako, errazago hausten baitira kolpekatzen baditugu.

Bizikletako zela-tutu gehienek marka bat izaten dute: lerro txiki batzuk, irits daitekeen altuera-muga adierazten dutenak. Muga hori gaindituz gero, heldulekua eskasa izateko arriskua dago, eta, ondorioz, bizikletatik erori edo bizikleta hauts daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]