Zenbakizko kontrol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zenbakizko kontrola dezimala makina-erreminten automatizazio sistema bat da, eta garai bateko eskuzko aginteen aldean(zeinak palaken eta bolanteen bidez eragiten ziren), biltegiratze-ingurune batean programatzen diren komandoek eragiten dute.

Lehenengo zenbakizko kontroleko makinak 1940 eta 1950 urteetan egin zituzten. Eraldatutako motorrak zituzten makinetan oinarritzen ziren eta beraien manduak automatikoki lan egiten zuten, txartel zulagailu baten argibideak jarraituz. Hasierako erregulazio-mekanismo hauek oso azkar garatu ziren ekipo analogiko eta digitalekin. Mikroprozesadoreak merkatzeak eta txikitzeak elektronika digitala orokortu du makina-erremintan, eta honekin, honako terminoak etorri dira: zenbakizko kontrol dezimala, ordenagailu bitartezko zenbakizko kontrola, ordenagailuko zenbakizko kontrola edo zenbakizko kontrol informatizatua, ordenagailurik ez zuten makinetatik desberdintzeko.Gaur egun, zenbakizko kontrola terminoa erabiltzen da sistema mota hauei buruz hitz egiteko, ordenagailuarekin nahiz ordenagailu gabe.

Sistema honek industria irauli du mikroprozesadoreen merkatzearen eta CNC makinen programazioaren sinplifikazioaren eraginez.


Funtzionamendu-printzipioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pieza bat mekanizatzeko koordenada-sistema bat erabiltzen da eta sistema horrek mozte-erremintaren mugimendua espezifikatzen du.

Sistema datza lan-erremintak makinaren koordenaden ardatzekiko duen mugimendua kontrolatzean, eta horretarako, ordenagailu batek exekutatzen duen programa informatiko bat erabiltzen da.

Tornu baten kasuan, erremintaren mugimenduak koordenaden bi ardatzetan kontrolatu behar dira: X ardatza orgaren luzetarako desplazamenduarentzat eta Z ardatza torretaren zeharkako desplazamenduentzat.

Fresatzeko makinen kasuan, Y ardatzari dagozkion desplazamendu bertikalak ere kontrolatzen dira.Horretarako, tornuen kasuan, eta, mahaian fresatzeko makinen kasuan, serbomotorrak sartzen dira torreta eta orgaren desplazamendu mekanismoetan; eta makinaren edukiaren arabera, ez du zertan 3 ardatzetarako bakarrik balio.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hurbildua.

   Makina tradizionalak.

   Zenbakizko kontroleko makinak.

   Makina bereziak edo transferentziakoak.

Makina-erremintan metalen modelaketarako erabiltzeaz gain, zenbakizko kontrola beste produktu asko fabrikatzeko ere erabiltzen da zurgintzan, etab. Zenbakizko kontrolaren aplikazio-sistemek makina-erremintan produkzioa izugarri igotzea ekarri dute; era berean, makina konbentzionalekin zailak ziren operazioak egiteko aukera du; esaterako, gainazal esferikoak egitea, zehaztasun dimentsional handia lortuta. Amaitzeko, zenbakizko kontrolaren erabilerak produkzio-kostuetan onura dakar makina askoren fabrikazio kostua jaisten duelako, beraien kalitatea mantenduta edota hobetuta.

Zenbakizko kontroleko programazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi metodo erabil daitezke: eskuzko programazioa eta programazio automatikoa.

Eskuzko programazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, piezaren programa langilearen arrazonamendu eta kalkuluen araberakoa izaten da. Pieza egin ahal izateko kontrolak behar dituen datu multzo guztiak ulertzen ditu mekanizazio-programak. Mekanizatu-zati bakoitzari dagokion informazio-multzoari, bloke edo sekuentzia deritzo, eta berau zenbakiturik doa bere bilaketa erraztu ahal izateko. Informazio multzo hau orden interpretatzaile baten bidez adierazirik dago.Horrela programako sekuentzia edo blokeek funtzio guztiak barneratuak izan behar dituzte,esaterako eginkizun makinarioak, geometrikoak eta teknologiko-mekanikoak. Hala programaren bloke bat agindu batzuez osaturik dago. Zenbakizko kontrolaren hasierak programazioaren digituen garapen anarkiko bat izan ziren. Eraikitzaile bakoitzak berea erabiltzen zuen. Gerora konturatu ziren programazioaren digituak finkatu egin behar direla, horrela programa berdinekin makina ezberdinetan erabili ahal izateko, betiere makinak mota berekoak badira. Gehien erabilitako karaktereak, DIN 66024 y 66025 arauen arabera, honakoak izan dira:

  • N: bloke edo sekuentziaren zenbakiaren norabidea da. Normalean norabide hau hiru edo lau zenbakiz jarraiki doa. Esaterako N03 formatu kasuan, programatu daitekeen zenbaki maximoa 1000 izango litzateke. (N000-tik N999)
  • X,Y,Z: makina-erremintan ematen diren neurriei dagozkien norabideak izango dira (plano kartesiarrak). Neurri hauek forma absolutu eta erlatiboetan programatu daitezke, hau da, hasierako piezaren arabera edo programatu dugun azken kotaren arabera.
  • G: prestaturik dauden programen norabidea ematen digu. Hau erabiltzen da kontrolari gure funtzioaren ezaugarrien berri emateko, hau da, ibilbidearen forma, erremintaren zuzentasun mota, geldialdi neurtua, ziklo automatikoa, eskuzko programazioa edo programazio automatikoa… G funtzio hau bi zenbakiz jarraiki doa eta horrela prestaturiko 100 funtzio ezberdin baimentzen ditu.

Adibidez:

  • G00: Programatutako ibilbidea abiadura maximo posiblean egitea adierazten du, hau da, desplazamendu-abiadura handia erabiz.
  • G01: marra zuzen batean erreminta higitzen den heinean, honen arabera aldatzen dira ardatzak.
  • G02: erlojuaren norantza duen interpolazio zirkularra.
  • G03: erlojuaren aurkako norantza duen interpolazio zirkularra.
  • G33: hari baten ziklo automatikoa adierazten du.
  • G40: konpentsazioa deuseztatzen du.
  • G41: ezkerrerantz doan konpentsazio-ebaketa.
  • G42: eskuinalderantz doan konpentsazio-ebaketa.
  • G77: ziklo automatikoa da, bloke batekin zilindro baten torneaketa programatzeko gai dena.