Zilda Arns

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zilda Arns
Zilda Arns
Zilda Arns, 2004ko ekainaren 1ean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Zilda Arns Neumann
Jaio 1934ko abuztuaren 25a
Forquilhinha, Santa Catarina (Brasil)
Hil 2010eko urtarrilaren 12a
Port-au-Prince (Haiti)

Zilda Arns Neumann (1934ko abuztuaren 25a, Forquilhinha, Brasil - 2010eko urtarrilaren 12a, Port-au-Prince, Haiti) Bakearen Nobel Sarietarako hautagaia izandako pediatra eta giza-ekintzaile brasildarra zen.

Alemaniar jatorriko familia batean jaioa, Zilda, Gabriel Arns (1890–1965) eta Helene Arns-en (1894–1974) 13 seme-alabetako bat zen. Paulo Evaristo Arns kardinal artzapezpikuaren arreba zen, Sao Pauloko artzapezpikua izandakoa eta Brasilgo diktadura militarraren aurka egoteagatik ezaguna zena.

2010eko Haitiko lurrikaran hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zilda Arns Aldatu lotura Wikidatan