Zinauste

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zinaustea auzitegien giroan delitu nabarmena da, bereziki epaiketetan lekukoei dagokionez, hauek legalki eta derrigorrez egi osoa esateko burutzen duten zinaren haustea suposatzen baitu, eta zinauste horrek lekukoa penalki epaitua izatea eragin bailezake. Beraz, zinauste delitua lekukoak epaiketan egia esateko berme bat da.

Azpimarratzekoa da normalki lekukoekin lotzen dela zinauste delitua, eta akusatuek ez diotela horri aurre egin beharrik. Horregatik, ezberdintasun nabaria dago epailearen aurrean lekuko bezala edo akusatu bezala deklaratzearen aurrean, bigarren kasuan isilik egoteko eskubidea baita, eta gezurra bera ere ez baita delitu, defentsa eskubidearen parte izanki.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]