Zirkuitu adiabatiko
Zirkuitu adiabatikoak energia kontserbatzeko "logika itzulgarria" erabiltzen duten potentzia elektriko txikiko zirkuituak dira. [1] Ohiko CMOS zirkuituak ez bezala (CMOS zirkuituek kommutazioetan energia xahutzen dute), zirkuitu adiabatikoek karga kontserbatzen saiatzen dira bi arau gako hauek jarraituz:
- Eremu-efektuko transistorerik ez piztea iturriaren eta hobiaren artean potentzial elektrikoa dagoen bitartean.
- Transistorerik ez itzaltzea korronte elektrikoa eroaten ari den bitartean.
Oraindik ikerketa prozesuan dabil. Gaur egun, helburu horiek lortzeko, transmisio-ateak eta erloju-seinale trapezoidalak erabiltzeko teknikaz baliatzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau elektronikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |