Zirrostratu
(«Zirrustratu» orritik birbideratua)
Zirrostratuak eta 22°-ko haloa | |
Altitudea: | 5.500 eta 10.000 m artean |
---|---|
Prezipitazioa: | Ez |
Laburdura: | Cs |
Ikurra: |
Zirrostratuak goi mailako hodei mehe eta, gehienean, uniformeak dira, izotz kristal txikiz osatutakoak eta halo izeneko gertaera meteorologikoa sortarazten ahal dutenak.
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirrostratu espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hodei genero honetan bi espezie daude [1]:
- Cirrostratus fibratus
- Cirrostratus nebulosus
Zirrostratu aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Cirrostratus duplicatus
- Cirrostratus undulatus
Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
5.500 eta 10.000 m arteko garaieran sortzen dira. Fronte sistema baten aurrean eratzen hasten dira. Hasieran nebulosus motakoak izaten dira eta ondoren fibratus motara altatzen dira. Zeruko eremu zabalak estaltzen dituzten errezel garden edo esnekarak dira baina askotan, oso finak baldin badira, hautemangaitzak izan daitezke.
Prezipitazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez dute prezipitaziorik ekartzen oso altu baitaude eta geruza finak eratzen baitituzte. Hala ere fronte sistema bat datorrela iragartzen dute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Pretor-Pinney, Gavin (2006). Guía del observador de nubes. Salamandra, ISBN 978-84-9838-130-6