Zirrokumulu
Wikipedia(e)tik
Zirrokumuluak |
|
| Altitudea: | 6.000 mtik gora |
|---|---|
| Prezipitazioa: | Ez |
| Laburdura: | Cc |
| Ikurra: | |
Zirrokumuluak goi mailako hodei zuri kotoikarak dira, orbanak edo geruzak osatuz hedatzen direnak. 6 eta 14 kilometro arteko garaieran egoten baitira, hodei hauetako elementu bakoitza nimiño ageri da, gatz edo arroz aleen itxurakoa. Altokumuluak ez bezala, zuri-zuriak dira, gune ilunik gabe. Askotan tarte erregularretan antolaturik egoten dira, uhinak eratuz (undulatus aldaera). Jeneralean zirru eta zirrostratuekin batera agertzen dira.
Eduki-taula |
Zirrokumulu espezieak [aldatu]
Hodei genero honetan lau espezie daude [1]:
- Cirrocumulus stratiformis. Hodei geruza zabala denean.
- Cirrocumulus lenticularis. Leiar edo almendra formako eta azal homogeneoko hodeia.
- Cirrocumulus castellanus. Hodeitxoek gainalde almenaduna dutenean.
- Cirrocumulus floccus. Hodeitxoak azpialde irregularrekoak eta kumulu formakoak direnean.
Zirrokumulu aldaerak [aldatu]
- Cirrocumulus lacunosus. Hodei geruza abaraska baten antzera saretua dagoenean.
- Cirrocumulus undulatus. Hodeitxoak uhinen moduan antolatzen direnean.
Iruditegia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Pretor-Pinney, Gavin (2006). Guía del observador de nubes. Salamandra, ISBN 978-84-9838-130-6
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) The Cloud Appreciation Society: Cirrocumulus
|
|||||||||||