Anker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anker
Anker 2023
Datuak
JatorriaLegazpi (Gipuzkoa  Euskal Herria)
Musika motaHeavy Metal
Power Metal
Metalcore
InstrumentuakAhotsa, Gitarra, Baxua, Bateria
Urteak2019 - Gaur egun
Erlazionatutako artistakElbereth Taldea, Katez, Meliora, Latzen, Su ta Gar, Asgarth, Mendeku Itxua
Produkzioa
Diskoetxea(k)Ilun Produkzioak
Taldekideak
Joanes Legarda-Ereño: Ahotsa eta gitarra bakarlaria
Jon Unzurrunzaga: Bateria eta ahotsa
Unax Antza: Baxua
Eneko Altzelai: Gitarra erritmikoa
Lehengo taldekideak
Jon Ander Arnaiz: Gitarra (2019tik 2020ra)
Urko Ventureira: Baxua (2019tik 2023ra)
Informazio gehigarria
[1]

Anker 2019an Brinkolan (Gipuzkoa) sorturiko heavy metal estiloko musika talde bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anker taldearen sorrera 2019ko udan izan zen, Legazpiko Brinkola auzoan. Eneko Altzelai eta Joanes Legarda-Ereño garaje batean elkartu ziren lehen kantuak sortzeko eta ikasteko. Handik gutxira, Jon Ander Arnaiz batu zen taldera. Hilabete batzuk beranduago, Urko Ventureira sartu zen baxujole gisa. Azkenik, boskotea Jon Unzurrunzaga baterijoleak osatuko zuen, eta Subeltza musika elkarteko lokaletan sartzea lortu zuten "Death Rituals" gisara.

Elbereth taldearen babesarekin lehen laneko abestiak konposatzen aritu ziren pandemia iritsi zen arte. 2020 urtea bukatzear zela Jon Anderrek taldea utzi zuen, eta laukote gisa jarraitu zuten aurrera. Era berean, Anker izena hartzea erabaki zuten.

2021eko Urriaren 10ean Gizagaitza diska kaleratu zuten Aimar Ibarzabalek Ilunprodukzioetan grabatua, eta ondorengo bi urteak haren gira egiten jardun zuten. Bira amaitu ostean Urkok taldea uztea erabaki zuen eta ordutik aurrera Unax Antzak hartu zuen baxujole izatearen ardura.

Ordutik, bi urte eman zituzten haren lehen lanaren bira egiten. 2023ko Urriaren 10ean, Gizagaitza diska atera eta bi urte beranduago, zehazki, haien bigarren lan luzea Lurperatutako Istorioak kaleratu zuten.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur Egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joanes Legarda-Ereño: Gitarra eta abeslaria.
  • Jon Unzurrunzaga: Bateria eta abeslaria.
  • Eneko Altzelai: Gitarra
  • Unax Antza: Baxua

Lehenagokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jon Ander Arnaiz: Gitarra (2019-2020)
  • Urko Ventureira: Baxua eta koro guturalak (2019-2023)

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]