Opalina
Opalina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Filuma | Opalozoa |
Klasea | Opalinea |
Ordena | Opalinida |
Familia | Opalinidae |
Generoa | Opalina [[|]] |
Opalina igel eta apoen hestean sinbionte moduan bizi den protistoen genero bat da. Genero honen protozooek flagelo motzak dituzte haien azalera osoan, zilioen oso antzekoak. Hori dela eta, duela gutxi arte ziliatuen taldean sailkatzen ziren, flagelo motz horiek ziliotzat jotzen baitziren.
Genero honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- nukleo ugari dituzte, eta denak berdinak dira (ziliatuen taldean, aldiz, makronukleo bat eta mikronukleo bat daude)
- luzetara erdibiditzen dira, eta ez zeharka
- ez dute ahorik
Antza, Opalinea klasean sailkatzen diren generoak (Opalina tartean), eboluzioari dagokionez, protozoo ziliatu eta flagelatuen artean kokatzen dira.