Lactarius citriolens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius citriolens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius citriolens
Pouzar, 1968

Lactarius citriolens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kolikoak eta digestio arazoak eragin ditzake.

Sinonimoa: Lactarius cilicioides.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zuri-okre-horixka kolorekoa, kolore bereko irtengune ezkatatsu batekin apaindua ertzerantz, baina gero okre ilungora, okrera edo gorri-okre kolorera pasatzen da, zabaldua, erdian hondoratua, ertza beherantz biribildua, batzuetan eremu zirkularrekin.

Orriak: Zurixka-horixkak, itsatsita, pixka bat dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, labur samarra, zurixka, ia betik zulotxoekin, Lactarius scrobiculatus delakoak izaten dituen bezalakoekin.

Haragia: Zurixka, limoi-azalaren usaina izaten du. [2]

Latexa: pixka bat krema itxurakoa, zuria, nahiko azkar herdoiltzen da eta kolore horia hartzen du. Akre samarreko zaporea

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Citriolens epitetoa latinetik dator, zedro, esan nahi duen "citreus" hitzetik eta usaintsua, esan nahi duen "olens" hitzetik. Bere usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius resimus delakoarekin nahas daiteke, honek, azala, orban horixkekin zuri kolore bakarrekoa du, eta latexak portaera bera du. Lactarius pubescens txikiagoa da. Lactarius intermedius, ile gutxiagokoa da, ez du eremu zirkularrik, azala laranja-horixka kolorekoa, orri adnatuak ditu eta hanka eskrobikulatua, izeien azpian ateratzen da. Lactarius scrobiculatus espezieak zulo gehiago ditu oinean.[4]

Lactarius cilicioides eta Lactarius citriolens[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius cilicioides eta Lactarius citriolens perretxikoak biak Lactarius generokoak dira, baina desberdintasun nabarmenak dituzte. Lactarius cilicioides bere txapela marroi-gorrixkatik laranjara artekoa da, sarritan likatsua eta latex zuria askatzen duten orri zurixkak eta krema kolorekoak. Perretxiko hau koniferoen azpian hazten da batez ere eta usain gozo eta fruitutsua du.

Bestalde, Lactarius citriolens txapel moretik moreagatik, latex zuritik limoi horixka ugarigatik eta limoi usain bereizgarriagatik bereizten da. Normalean zuhaitz gogorren azpian hazten da, batez ere haritzen azpian. Garrantzitsua da perretxiko hauek perretxiko zaleek nahastu ditzaketela.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Pinuen azpian. Lurzoru karedunetan. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Txile, Islandia, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 82 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 310 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Lactarius citriolens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]