Bidaxune

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidaxune
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Purguko ikuspegia Agaramonteko gaztelutik

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Bidache
Auzapeza
(2020-2026)
Jean-François Lasserre
(independente)
Posta kodea64520
INSEE kodea64123
Herritarrabidaxundar
Kokapena
Azalera30,43 km2
Garaiera0-162 metro
Distantzia52,9 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria1.364 (2018:  −6)
Dentsitatea43,61 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,02
Ugalkortasuna[1]‰ 63,86
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,41 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,02 (2011)
Langabezia[1]% 4,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 15,25 (2010)
Erabilera% 1,36 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneawww.bidache.fr


Bidaxune[a] (amikuzeraz: Bidaxüne[b]; goi-nafarreraz: Bidaitzun[c]) Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 52,9 kilometrora. Altuera 0 eta 162 metro artekoa da, eta 30,43 km²-ko azalera hartzen du. 2021eko urtarrilaren 1a egunean 1347 biztanle zituen.

Bidaxune Nafarroako Erresumaren iparraldeko herri garrantzitsuenetako bat izan zen, Ingalaterrako Erresumarekiko mugaren defentsan funtsezkoa lehenik, eta Frantziako Erresumarekiko mugaren defentsan ondoren. Garrantzi handia hartu zuen Agaramont familiaren instalazioarekin, Erreititik zetozenak. Hauek herriaren eta Biduze ibaiaren artean eraiki zuten gaztelua, herria ohiko bizileku bihurtuz. Aro Modernoan, eskualdeko lurrak Bidaxuneko Printzerri Subiranoa izan ziren, Frantziako eta Nafarroako erresumetatik independentea, nahiz eta azken erresuma horri oso lotua egon. Frantziako Iraultzaren ondoren, Nafarroa Beherearen zati da, Pirinioez bestaldean zeuden Nafarroako Erresumako gainerako lurraldeak bezala.

Bertako biztanleak bidaxundarrak dira. Agaramonteko eskualdeburua da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxune beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Bidezon (1142)
  • Bidassun (1292)
  • Bidaxen (1293)
  • Bidayssun (1304)
  • Bidaxe (1305)
  • Vidaxen (1312)
  • Bidaxun (1316)
  • Vidayxon (1329)
  • Bidasun (1341)
  • Bidaxen (1489)
  • Bidaxuin (1712)
  • Bidaxune (1853)
  • Bidachune (1863)
  • Bidaxune (1926)
  • Bidaxune (1966)
  • Bidaxune (1974)
  • Bidaxune (2003)

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxune edo Bidaitzun toponimoak hiru elementu ditu: bid(e) + (h)aitz + un(e). Beraz, "bide harritsuaren lekua" esan nahi du. Euskara jatorri argia duen toponimoa da, Lohitzüne edo Gixune toponimoen antzekoa. Gainera, azken honek bezala, baxenabartar euskalkiaren berezitasunek, non soinuak afrikarragoak diren, tzun > xune aldatzea eragiten dute.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Aturriren ibaiadarra den Biduze eta bere ibaiadarrek zeharkatua da[4], hau da Lihurri (eta bere ibaiadarrak diren Patarena, Gelous, Oihantxuri eta Ménine) eta Lagrabe. Biduze ibaiean, historikoki oso garrantzitsua izan den ibai-portua du.

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barta
  • Hiri
  • Le Mèche
  • Bourdettes
  • Amikuze

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxune RD-936 (antzinako RN-636) errepideak zeharkatua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bidaxuneko printzerria»
Bidaxuneko Agramondarren gaztelua

XVI. mendeko bukaeratik Frantziako Iraultzara arte, Bidaxune Agramondarrek zuzendutako printzerri txiki bihurtu zen. Bere burujabetza adierazteko bertako epaitegien epaiak ezin ziren Frantzia edo Nafarroako Parlamentuetara apelatu. Bestetik Bidaxune iheslarientzako badia bihurtu zen, batez ere juduentzat baina baita gaizkileentzat ere[5][6].

XVII. mendeko hasieran Agramondar jaunak aurreko mendearen bukaeran Baionan errefuxiatutako judu sefardiak hartu zituen.

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Era horretan, Donapaleuko barrutian zegoen Bidaxuneko Kantonamendua sortu zuten, hasieran Bidaxunek baino ez osatua.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxuneko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Alkatea Alderdia
1995-2001 Jean-Jacques Lasserre UDF-MoDem
2001-2008 Michel Dallemane
2008-2014 Michel Dallemane

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta[5]. Hala ere, herrian harrobi famatua dago[7], bere harriak Aturriren bitartez eramanak, Angeluko Notre-Dame du Refuge komenturako erabiliak izan zirenak.

Hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, kale nagusia den Donejakue karrikaren inguruan dago antolaturik. Kale honek aldetik aldera gurutzatzen du herria, gaur egun Haramboure etxea dagoen lekuan zeuden ateetatik elizaraino. Bertan daude kokaturik herriko eraikin garrantzitsu gehienak, Tanneur eta Haramboure etxeak, sinagoga zaharra...

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian, Gaskonia gertu duelako, gaskoieraz aritu ez ezik herriko eskolan ere ikasten da. Euskaraz ere aritzen da, baina euskaldunek gutxiengo bat besterik ez dute osatzen.

Gaskoierazko esaera zahar batek honela esaten du:

« Que vas entà Bidàishen ? Pòt de graish. Que vas entà Bardòs ? Shuca aqueth òs. »

Euskaraz, literalki:

« Bidaxunera zoazela? Gurin-potea. Bardozera zoazela? Xurgatu hezur hau. »

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidache metal metal eta hard rock festibala da, 2003tik aurrera herrian antolatuta.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak eskola publikoa eta haur-eskola ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxundar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /biðáʃunè/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa azken silaban
  2. /biðáʃʉnè/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa azken silaban
  3. /biðáit͡s̻un/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Bidaxune - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque: noms des pays, vallées, communes et hameaux de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Press. Univ. de Bordeaux ISBN 978-2-86781-396-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  4. Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]
  5. a b Auñamendi Entziklopedia: Bidaxune
  6. Principauté de Bidache
  7. Bidaxuneko historia
  8. Hiru.com: Bidaxuneko gaztelua
  9. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  10. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  11. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  12. Mérimée datu-basea: judu hilerria
  13. Mérimée datu-basea: Agramondarren zubia
  14. Mérimée datu-basea: Erromatar zubia
  15. Mérimée datu-basea: XVII. mendeko gazteluaren hondarrak
  16. Mérimée datu-basea: Txanpina Etxea
  17. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  18. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  19. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  20. Mérimée datu-basea: Tanneur jauregia
  21. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  22. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  23. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  24. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  25. Mérimée datu-basea: hôtel restaurant basque
  26. Mérimée datu-basea: Kongresu Etxea
  27. Mérimée datu-basea: Agramondarren eihera
  28. Mérimée datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  29. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  30. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  31. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  32. Mérimée datu-basea: Capdevielle Etxea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]