7ak bat, Gaiztoetan gaiztoenak
Itxura
(«7ak bat (antzezlana)» orritik birbideratua)
7ak bat, Gaiztoetan gaiztoenak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | ATX teatroa |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak ATX Teatroak 2018an sortutako antzezlana da.[1][2][3]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru elementu integratzen ditu obrak: iraultza feminista, Mary Shelleyren Frankenstein eta antzerkiaren artifizioa. Aldi berean dibertigarria eta aldarrikatzailea da.[2][4]
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Galdera horiei erantzun nahi die gidoiak, Euskal kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki barri bati bizia emanez, grotesko, basati eta gupidagabekoa da. Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin agerian uzten du denok alfonbrapean ezkutatu ohi duguna.
« | Muntaia honekin gauza asko esaten dizkigula gu guztioi, ez bereziki gure bizimoduaz, baina bai gure izaeraz, portaerez eta besteekin ditugun harremanez. Azken finean, gizaki egiten gaituenaz egiten du berba antzezlan ausart, fresko, dibertigarri eta beharrezko honek | » |
—Agus Perez (berria.eus)[5] |
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020: Donostia Saria, 2019ko Antzezlan Onena[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «XX. Donostia Antzerki Saria ATX konpainiaren “7ak bat” antzezlanarentzat» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ a b Ugarte Irizar, Itziar. ««Ardura kenduta, beti dator zerbait interesgarria»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ Naia. «7AK BAT» ATX Teatroa (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ ATX Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2017-12-09).
- ↑ Perez, Agus. «Evaren sagarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).