Edukira joan

Ankhu (chatya)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:36, 20 apirila 2015
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Ankhuren irudia duen hilarria

Ankhu, Sebekhotep II.a faraoia zerbitzatu zuen XIII. mendeko chaty baten izena da, eta bere semea ere, Sebekhotep III.a eta Sebekhotep IV.aren erregealdietan chatya izan zela frogatua dago.

Beste chaty baten semea, Mereritekin ezkondu zen, eta, honekin, bi seme izan zituen: Meru III.a eta Resseneb, hauek ere chatyak izan zirelarik, baita Senebhenas izeneko alaba bat ere, armadako ofizial bat zen Upuaut-Hotepekin ezkondu zena, honen familia, faraoiarenarekin senidetua zegoelarik.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kargua zenbait erregealditan bete zuela ziurtatzen duten Khendyer eta Sebekhotep II.aren zenbait monumentu ezagutzen dira. Boulaq 18 papiroan ere agertzen da, funtzionario judizialen buru. Papiroa, Sebekhotep II.aren erregealdian datatua dago eta Aya erregina aipatzen du, beste hilarri baten arabera, Ankhuren familiakoa zena.

Abidosen aurkitutako eta Khendyerren erregealdian datatutako beste hilarri batek, Ankhuk, Osirisen tenpluan zuzendu zituen lanei buruz informatzen du. Karnakeko Amonen tenpluan, bere buruaren, bere aita Zamonten eta bere ama Henutpuren estatuak altxa zituen. Azken hau, bere estatua tenplu honetan agertzen den emakume urrietako bat da.

Ankhu, chaty baten semea eta beste biren aita zen: familiak, auzitegi goreneko funtzionarioen dinastia sendo bat eratu zuen. Badago boterearen benetako jabetzat hartzen duena karguan egon zen bitartean, eta berak bere burua hartzen zuen administrazio egonkor baten eredu bezala, baina, berriki eginiko ikerketak, zuhurragoak dira adierazpen hauei buruz. Hala ere, ez dago zalantzarik bere familia boteretsuak herrialdea zuzendu zuela hiru belaunaldiz.