Amon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amon jainkoa.
Artikulu hau egiptoar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ammon (argipena).

Amon edo Ammon («jainko ezkutua») Antzinako Egiptoko jainko nagusia zen. Hasiera batean airearen jainkoa zen, baina gero Rarekin bateratu zen, Amon-ra izenpean. Bere gurtzaren gunerik gorena k. a. 2000 eta 1780 artean izan zen, XII. dinastian. Ahari burua eta gizon gorputzarekin irudikatzen zen, baita bi ahari adar zituen faraoiaren aurpegiarekin ere.

Idazkera hieroglifikoan:

<
i mn
n
C12
>

Historia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Tebasko jainko soila zen, eta XII. dinastian (K. a. 2000-1800) jainko nagusiengana goratua izan zen. Haren izena eta eguzkiaren jainkoarena laster batu ziren (Ammon-Ra), eta Tebas hiri inperialean halakotzat gurtu zuten. Munduaren sortzaile eta bizitza emailea; haren ageriko gauzatzea eguzkia da, biziemaile eta, zenbaitetan, suntsitzaile ere badena.

Laster Inperio Askearen jainko goren bihurtu zen, eta Inperio Berriaren zaindari. Akenaton enperadorearen erlijiozko iraultzak Aton jainkoaren gurtza ezarri zuen Amonenaren ordez, hein handi batean Amonen apaiz gero eta aginpidetsuagoen aurka zuzendua zelarik.

Tutankamon (K. a. 1350 inguruan), Akenatonen ondorengoa, berriro itzuli zen Amonen gurtzara, lehen baino indar gehiagoz agian, eta haren ohorez Karnakeko tenplu nagusia eraikiarazi zuen. Amon jainkoaren irudikapenetan, ahari buruz, haren adarrez eta giza aurpegiz agertzen da, edota buru gainean eguzki diskoa eta gabirai luma luzeak dituela.

Jainko honen gurtza ez zen baztertu harik eta asiriarrek Tebas hiria suntsitu zuten arte (K. a. 664 inguruan), eta jainkoen arteko lehen tokia Osiris jainkoak beretu. Grekoek Zeusekin ez zen berdindu.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amon Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]