Edukira joan

Joanes Etxeberri saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aosbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:16, 24 azaroa 2019
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Joanes Etxeberri saria Donostia Unibertsitate Ospitalearen saria da, helburua duena Ospitalean bertan eta Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskara erabiltzearen, zabaltzearen eta sustatzearen aldeko ekimen eta lanak aitortzea, eta ospitaleko Euskara Batzordearen proposamenez zuzendari gerenteak izendaturiko epaimahaiaren iritziz onena saritzea. Joanes Etxeberri saria 2006an jarri zen abian eta izena Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan mediku aritutako Sarako Joanes Etxeberriren ohorez jarri zitzaion.

Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan eta OSATEKen lan egiten duen edozein pertsonak eta Donostiako Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Irakasguneko eta Erizaintzako Eskolako irakasle, ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileek har dezakete parte. Saria Donostia Ospitaleko zuzendari gerenteak ordezkarien Euskara Batzordeak proposatutako kideen artean izendatutako epaimahaiak erabakitzen du. Sari irabazleak 1.000 euro jaso ohi ditu eta oroitarria. 2013ko edizioko epaimahaia Jose Ramon Furundarenak (buru), Iñaki Villosladak (epaimahaikide) eta Irene Gil Legarrak (epaimahaikide) osatu zuten. 2014ko edizioaren berrikuntzen artean jaso zen sariak balio dezakeela ere aintzatespena erakusteko euskara era sistematikoan erabiltzen duten eta eguneroko eginkizunetan erabiltzea eta normalizatzea sustatzen nabarmentzen ari diren Osakidetzako Gipuzkoako langile, zentro edo zerbitzu-erakundeei. 2014ko abenduaren 3an, Donostia Unibertsitate Ospitaleko liburutegiko Eukene Ansuategik eta Mari Mar Úbedak TestingTreatments. Nola probatzen diren tratamenduak  egitasmoaren sustatzaileek jaso zuten VII. edizioko saria lehiaketako epaimahaikide izan zen Marta Goikoetxea Donostia Ospitaleko administrariaren eskutik. Finalistak Donostia Unibertsitate Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologiako Nerea Marin eta Maialen Olazabal izan ziren “Listeria, zuk uste baino gertuago” lanagatik. Edizio berean Iñaki Peña medikuak Aipamen Berezia jaso zuen heriotzaren doluaren inguruko Aulki Hutsak dokumentalagatik. VIII. Joanes Etxeberri sariaren edizioaren izena-emateko epeak 2016ko apirilaren 14ko data du eta edizioaren berrikuntza da dotazioa gehiagotu dela 1.500 eurora.

  • 2015-2016 (VIII. edizioa): “Diabetesaren talde heziketa”. Egiako Osasun Zentroak egina.
  • 2014 (VII edizioa): Testing Treatments. Nola probatzen diren tratamenduak egitasmoa, Eukene Ansuategik eta Mari Mar Úbedak egina.
  • 2013 (VI. edizioa): Medikuntzako Ikasleen Batzarreko “Euskalosasuna.eu” lana osasungintzako euskararen ataria sortzeko proiektua, Adrian Hugo Llorente, Gillen Oarbeaskoa eta Javier Arzuagaren eskutik.
  • 2011-2012 (V. edizioa) : Iban Basabe medikuak koordinatutako "Alta-txostena euskaraz idazteko gidaliburuaren proiektua".
  • 2009-2010 (IV. edizioa) : Amaia Balza Lizarza eta Miren Nekane Fernández Azpeitia erizainek idatzitako “Haurtxo goiztiarra Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neonatologian”.
  • 2008 (III. edizioa): Elena Zubillagak, Barne Medikuntza Zerbitzuko medikuak, aurkeztutako "Aukeratutako hizkuntza".
  • 2007 (II. edizioa) Jose R. Aginagak aurkezturiko "Osasun Lingua Larrialdietako osasun-laguntzarako sistema eleanitza" lanak eskuratu zuen.
  • 2006 (I. edizioa) : Ospitaleko Pneumologia Pediatrikoko atalak aurkezturiko" Asma haurtzaroan" gida.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]