Añarbeko Urak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Añarbeko mankomunitatea» orritik birbideratua)

Añarbeko Urak edo Añarbeko Uren Mankomunitatea Donostialdeko udalerrien ur-hornidura eta saneamenduaz arduratzen den erakundea da. Urak Añarbeko urtegitik hartzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an sortu zuten Donostialdea osatzen duten udalerriek, biztanleen eta zerbitzuen ur-hornidura sistema kudeatzeko asmoarekin.

1994an udalerrien saneamendu instalazioak bere gain hartu eta honenbestez hondakin-uren kudeaketari ere ekin zion.

1996an Añarbeko Urak S.A. sozietate publikoa sortu zuten mankomunitatearen jarduerak entitate berriaren bidez kudeatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]