Edukira joan

Añarbeko urtegia

Koordenatuak: 43°13′55″N 1°52′31″W / 43.2319°N 1.8753°W / 43.2319; -1.8753
Wikipedia, Entziklopedia askea
Añarbeko urtegia
Datu orokorrak
Motaurtegi
Luzera10,5 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°13′55″N 1°52′31″W / 43.2319°N 1.8753°W / 43.2319; -1.8753
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaArano
Hidrografia
Arro hidrografikoaCantabrian Sea basin (en) Itzuli

Añarbe Nafarroa eta Gipuzkoa arteko urtegia da, Aranoko lurraldeetan, Errenteria, Donostia eta Oiartzungo udalerriek kudeatzen duten arren. 1976an martxan jarri zuten.

201 hektareako azalera du eta 43.500.000 m3-ko edukiera. 10,5 km luze da baina ibilbidea ia zirkularra denez eta sigi-saga doanez, azkenean hasierako puntutik bukaeraraino bi kilometro baino ez dago, lerro zuzen batean. Hormigoiko hesia Añarbe ibaian dago, Urumearekin batu baino 450 metro lehenago. 80 metroko altuera du eta oinarria 60 metro zabal da, Goialdea 225 metro luze da.[1]

Urumeako Añarbe ibai-adarra da. Iparraldeko basoak Gipuzkoan daude, naturgune babestu batean (Urdaburu mendia urtegiaren inguruan dago):[2] hor, pagoa eta haritza zuhaitz nagusiak dira. Nafarroakoa den hegoaldeko basoa ez dago babestuta eta hor pinua nagusia da.


1964ko abuztuaren 18an Donostiako udalean José Zuazola eta Luis Garate bide-ingeniariek egindako aurreproiektua onartu zen.[1] 1968ko ekainaren 26an Añarbeko Mankomunitatea eratu zen, zortzi udalerrirekin: Donostia, Hernani, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta eta Usurbil. Donostiako Mankomunitatean duen partaidetza % 66koa da. 1976ko bukaeran martxan jarri zuten.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Muñoz Echabeguren, Fermín. (2003). El agua potable en la historia de San Sebastián. Edateko ura Donostiako historian. Aguas del Añarbe = Añarbeko Urak ISBN 8460779009. PMC 433440762. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  2. (Gaztelaniaz) Sierra, Marko. (2014). «Añarbe 1000, Reserva Forestal» ERRIMAIA Nº 79 (Club Vasco de Camping Elkartea) ISBN SS 198/90. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]