Edukira joan

Amparo Castiella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amparo Castiella
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea

Amparo Castiella Rodríguez (Iruñea, 1946)[1] nafar arkeologoa da. Batez ere Nafarroako eta Errioxako Burdin Aroan ikertu du. Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta letren fakultatean irakaslea izan da erretiroa hartu arte[2].

Filosofia eta Letretako lizentziaduna eta Historiako doktorea da Nafarroako Unibertsitatean. Bere doktoretza tesia Nafarroako eta Errioxako Burdin Aroaren ikuspegi orokorra eman zuen, ordura arte egindako arkeologia lanak bilduz[3].Bere zuzendaritzapean egindako indusketa arkeologiko ugarik aberastu dute Nafarroako Protohistoriari buruzko ezagutza, eta horien emaitzak biltzar, bilera zientifiko eta bestelako argitalpenetan ezagutarazi dira[2].

Ikerketa-proiektuak ere zuzendu ditu, hala nola ‘A la búsqueda de las claves para resolver el problema de la Protohistoria navarra' (Nafarroako Protohistoriaren arazoa konpontzeko gakoak bilatzen) edo ‘Poblamiento, territorialidad y actividad humana en la Cuenca de Pamplona. Una visión arqueológica' (‘Biztanleria, lurraldetasuna eta giza jarduera Iruñerrian. Ikuspegi arkeologikoa).

Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, beti ere une protohistoriari buruzkoak, azken argitalpena izan ezik, 2003an argitaratutako "Por los caminos romanos de Navarra", Nafarroako erromatar galtzadei buruzkoa[2].

1993az geroztik, bere ekimenez eta bere zuzendaritzapean, Nafarroako Unibertsitateko Cuadernos de Arqueología argitalpenari ekin zion. eta aldizkari zientifikoko zuzendaria izan zen 1993. urtean argitaratu zen lehenengo zenbakitik, eta jubilatu ostean, aholkularia izan da.

Hauek dira bere argitalpen batzuk:

  • Castiella Rodríguez, Amparo. (2003). Nafarroako erromatar bideetatik. Fundación Caja Navarra ISBN 84-95746-68-9. PMC 432927658. (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  • 1977. La edad del hierro en Navarra y Rioja. Iruña: Nafarroako Foru Diputazioa, Vianako Printzea Erakundea, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC). ISBN:84-235-0122-1
  • 2003. Por los caminos romanos de Navarra. Iruña: Fundación Caja Navarra. ISBN: 84-95746-68-9
  • Marcos, Alejandro; Molestina Zaldumbide, M. C. eta Castiella Rodríguez, Amparo, (1979). Trabajos arqueológicos en la Libia de los Berones: (Herramélluri, Logroño). Logroño: Servicio de Cultura de la Excma. Diputación Provincial. ISBN:84-7359-068-6.

Artikuluak eta parte-hartzea talde lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1986. "Nuevos yacimientos protohistóricos en Navarra" Trabajos de arqueología Navarra, 5. ISSN: 0211-5174, 1986, 133-173 or.
  • 1993. De la Protohistoria navarra: La Edad del Hierro. Cuadernos de Arqueología, 1. ISSN: 1133-1542. 121-175 or
  • 2001. Tajadura Tejada, Javier eta Castiella Rodríguez, Amparo (2001). "Campos de urnas en Navarra" Cuadernos de arqueología de la Universidad de Navarra, 9. ISSN: 1133-1542, 197-222 or.
  • 2000. "Sobre la red viaria romana en Navarra". Cuadernos de arqueología de la Universidad de Navarra, 8. ISSN: 1133-1542, 181-196 or.
  • 2004. "Peculiaridades del poblamiento prerromano en territorio vascón: Navarra". Cuadernos de arqueología de la Universidad de Navarra, 12. ISSN: 1133-1542, 177-230 or.
  • 2005. Sobre los ajuares de la necrópolis de La Atalaya. Cortes. Navarra Cuadernos de arqueología de la Universidad de Navarra, 13. ISSN: 1133-1542, 115-210 or.
  • 2007-8. "Torques femeninos en la Protohistoria navarra". Veleia: Revista de prehistoria, historia antigua, arqueología y filología clásicas, 24-25, 2. ISSN: 0213-2095, 2007-2008 (Ejemplar dedicado a: Homenaje a Ignacio Barandiarán Maestu / coord. por Javier Fernández Eraso, Juan Santos Yanguas; Ignacio Barandiarán Maestu (hom.)), 895-908 or.
  • 2009. Armendáriz Martija, Javier; Castiella Rodríguez, Amparo; Peñalver Iribarren, Xabier; Sáenz de Urturi Rodríguez, Francisca eta Unzueta Portilla, Miguel. (2009) "La Edad del Hierro en el Cantábrico Oriental y su entorno". In: Llanos Ortiz de Landaluze, Armando (koord). Arkeologiako mende erdi ekialdeko kantaurialdean eta haren ingurunean. ISBN: 9788478217397, 201-344 or.
  • 2011. "Elementos de adorno en la protohistoria navarra". in: Fernández Gracia, Ricardo (koord) (2011). Pvlchrvm: Scripta varia in honorem Mª Concepción García Gainza. ISBN: 9788423532742, 196-202 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) DÍAZ, BEATRIZ. (2017-03-25). «Entrevista a Amparo Castiella, voluntaria en Manos Unidas» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Homenaje en la Universidad de Navarra a la profesora Amparo Castiella» Nafarroak oUnibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  3. Castiella Rodriguez, Amparo. (1977). La Edad del Hierro en Navarra y Rioja. Vianako Printzea eta Nafarroako Diputazioa ISBN 84-235-0122-1..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]