Archaea termoazidofiloak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Archaea termoazidofiloak mikroorganismo prokariotoak dira, ingurumen azido eta oso beroetan bizi direnak. Arkeobakterio hauek 60 °C baino altuagoak diren tenperaturak behar dituzte bizitzeko, eta uraren irakite-puntutik oso gertu dauden tenperaturetan hazitzen dira.

pH oso azidoak ere jasaten dituzte, ohikoa izanik pH=1 duten habitatetan aurkitzea.

Mota horretako tenperatura eta pH-etan bizitzeko archaea hauek zelula horma berezia dute, mureinarik gabekoa. Haien entzimek ere erresistentzia handia diete tenperatura altuei.

Urpeko fumarola. Toki hauetan aurkitu ohi da Pyrolobus archaea, tenperatura altuenak jasaten dituen arkeoa.

Kategoria honetako mikrobioen artean hiru dira genero aipagarrienak:

  • Sulfolobus: mikrobio hauek itxura lobulatua dute, amebaren antzekoa. Iturri termaletan bizi dira 2 eta 3ren arteko pH-an. Batzuek sufrea oxidatzen dute (SH2), eta oxidazio honi esker lortzen dute beren prozesu metabolikoetarako energia.
  • Thermoplasma: genero honetako mikrobioek ez dute zelula hormarik, eta haien mintza zelularrak lipido bereziak ditu. Sufrea duten iturri termaletan bizi dira, ingurune oso azidoetan.
  • Pyrolobus: arkeo hauek dira archaea termofiloenak, 113 °C-tan bizitzeko ez ezik, hazteko gai ere baitira. Itsaso sakoneko fumaroletan aurkitu dira mikrobio hauek, dortsal ozeanikoan.