Abiada (halterofilia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrankada (halterofilia)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Abiada
Abiada

Abiada, halterofilian, kirol honetako bi probatako bat da,kargatze eta jasotze eta altzatxe probarekin batera.

Abiada egiteko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiada, mugimendurik zailena da halterofilian.. Abiadura handian egiten da, eta zehaztasun maila handia behar du. Funtsezkoa da hanketan eta enborrean indar handia izatea, sorbaldetan, ukondoetan, orkatilatan eta aldaketan malgutasun handia izateaz gain. Gainera, erreakzioak bat-batekoa izan behar du: segundo bat baino gutxiagoan, barra lurretik kirolariaren buru gainera igo behar da.

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barra, horizontalki jarria egon behar du jasotzailearen hanken aurrean. Eskuak pronazioan, barra heldu eta buru gainera jaso behar da mugimendu bakarrean, besoak, buru gainean erabat bertikalki luzatuta egon arte, hankak lurrean mugitu edo makurtzen diren bitartean. Barrak, etengabeko mugimendu batekin igaro behar du gorputzaren luzera osoa, hankak kenduta, gorputzeko beste atal bakar batek ere lurrik ukitu ezin duelarik altxaketak irauten duen bitartean.

Eskumuturra ezin da atzerantz luzatu barrak, jasotzailearen burua gainditu arte.

Jasotzailea, behar duen denbora har dezake Split edo Squatetik altxatzeko eta oinak lerro berean jartzeko, bere enborra eta barraren plano berarekiko paraleloan. Epaileak, seinalea emango du jasotzailea, erabat geldi dagoen unean. Altxatutako pisua, geldikako azken posizioan mantendu behar da, hankak eta besoak luzatuta daudelarik, oinak lerro berean, barra eta enborraren plano berarekiko paraleloan, epaileak "lurrera" seinalea eman arte.

"Lurrera" seinale hau, ondo entzun eta ikusteko modukoa izan behar da, erdiko epailearen ondoan egongo dena (jasotzailearen aurrean).

Barraren heltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barra, altxatzearen arrankean eusteko, jasotzaileek, "kako heltzea" deritzon heltze berezi bat erabiltzen dute, non, ohiko heltzean ez bezala, erpuruak lehenik barra inguratzen duen, ondoren, hatz erakusleak eta erdikoak heltzen dutelarik. Heltze honek, xede bezala, barrak, jasotzailearen eskuetan ez biratzea du, pisu handiak jasotzean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abiada (halterofilia) Aldatu lotura Wikidatan