< Atari:Hezkuntza‎ | Arbela‎ | Galderak

Hezkuntza/Arbela/Galderak/Ikasleen lana ikusi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Ikasle bakoitzak zer egin duen ikusteko aukera ezberdinak ditugu, artikuluetan lan egin badute edo proba orriak erabili badituzte. Lehendabizi, artikuluen aukera erakutsiko dugu eta, ondoren, proba orriena:

Artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Sartu lehendabizi zure ikastarora, eta hor interfaze urdin bat ikusiko duzu: arbela. Ikasleek zuzenean artikuluen gainean lan egin badute (eta artikuluaren izenburua zuzen idatzi badute, hori garrantzitsua baita artikulu zerrendan agertzeko), aukera izango dugu artikuluan egindako aldaketak ikusteko. Nahikoa duzu arbeleko goiko menuan Artikuluak aukeratzea:



Ikusiko duzuna landutako artikulu guztiak dira, edizioan gehitutako byte kopuruaren arabera antolatuta:



Zutabe bakoitzean, ondorengoa aurkituko duzu:

  • Klasea: Euskarazko Wikipedian eremu hau ez dago oraindik erabilgarri.
  • Izenburua: Artikuluaren izenburua agertzen da, Izenburuaren gainean klik egiten badugu, alfabetikoki ordenatuko dira. Azpian dauden bi botoiak garrantzitsuak dira:
    • Historia: Hor klik egiten badugu, artikuluaren historia ikus dezakegu Wikipedian. Zer gehitu den eta noiz ikusteko aukera dugu, eta ikaslearen azken ediziora ere joan gaitezke (Ikus nola)
    • Artikuluaren garapena: Hor klik eginda artikuluaren gainean noiz lan egin den ikusiko dugu, baita data horretan egindakoa edukia gehitzea edo kentzea izan ote den.
  • Gehitutako karaktereak: Hemen artikuluari zenbat karaktere gehitu dizkioten ikus dezakegu. Neurri gisa ona da, jakiteko zer egin den, baina ez da neurri absolutua; izan ere, edukiak kentzea ere lan Entziklopediko garrantzitsua izan daiteke, helburua laburpen on bat egitea bada.
  • Ikustaldiak: Proiektua hasi zenetik artikulu horrek zenbat ikustaldi izan dituen. Neurria ematen digu egiten ari garen lanaren inpaktoari buruz. Ikustaldi kopuruaren arabera ere antolatu daiteke.
  • Balorazio tresnak: Hemen bi botoi ditugu, lehenengoa "Azken bertsioa egile koloreztatuekin" deitzen da, eta orrialde idatzi baten ikonoa du. Horrekin ikus dezakegu talde lan batean nork egin duen zer, kolorez adierazita; lana bakarka izan bada, ikasleak zer egin duen ikusiko dugu, artikuluaren gainean. Bigarren botoia "Erakutsi aldaketa metagarriak" da. Botoi horrekin ikus dezakegu artikuluan aldatu dena zer izan den, baina ez da aurrekoa bezain ikusgarria.

Proba orriak[aldatu iturburu kodea]

Ikasleek "Proba orrian" lan egin badute, ezingo duzu ikusi artikuluen zerrendan egindakoa, oraindik ez delako artikuluan egindako lana, baina euren proba orriak ikus ditzakezu. Horretarako, Editoreak menura joan beharko gara:



Azpian izango dituzu ikasle guztiak, eta bertatik ere baduzu aukera egin dituzten ekarpenak ikusteko. Izen bakoitzaren azpian "(sandboxes)" jartzen duen botoi bat dago (= proba orria).



Botoi horretan klik eginez, sarbide bat izango dugu Wikipedian erabiltzaile horrek sortu dituen Proba orri eta orri pertsonal guztietara joateko. Adibidez:



"Proba orria" jartzen duen loturan klik eginda bere proba orria ikus daiteke, eta zuek ere baduzue aukera zuzenketak egiteko (Ikus nola) zein proposamenak egiteko (Ikus nola).


Itzuli maiz egindako galderetara