Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
  • Maila: DBH 1-2
  • Gaiak: kultur-artekotasuna  • migrazioak  • geografia  • ekonomia  • hizkuntzak  • ahozkotasuna

Argudiaketa kurrikularra

[aldatu iturburu kodea]

Eskolan, gero eta gehiago, mundu osotik etorritako pertsonak ditugu. Horietako batzuk gure herrian jaio dira, baina euren gurasoak dira kanpotik etorri direnak. Aniztasun hau aberastasuna da, geografia, kultura, hizkuntzak, historia... lantzeko aukera ematen digulako. Hala ere, zaila izaten da ikasleekin hori lantzea. Ikas-egoera honen bidez, ikasleekin gelan dugun aniztasuna landuko dugu eta, gainera, Wikipedian lekua emango diogu ikasi dugunari.

Konpetentziak

[aldatu iturburu kodea]
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK EBALUAZIO IRIZPIDEAK OINARRIZKO JAKINTZAK
Geografia eta Historia
4. Denboran zehar gizarte desberdinek izan dituzten erronka nagusiak ezagutzea, gertatutako aldaketen kausak eta ondorioak eta gaur egun konpondu behar dituzten arazoak identifikatuz, ikerketa-proiektuak garatuz eta informazio-iturri fidagarriak erabiliz, errealitatea ulertzeko eta egungo erronken aurrean proposamen alternatiboak aintzat hartzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
KD 1  • KD 3  • KPSII 5  • HK 3  • HK 4  • KAKK 1

4.1 Historiaurretik Aro Modernora arteko aldaketa historiko garrantzitsuen prozesuak azaltzea, baita gizarte horiek izan zituzten erronka nagusiak ere, kausak eta ondorioak identifikatuz, hainbat lekutako gertaerak eta aldiak sekuentzia kronologikoen bidez erlazionatuz eta jakintzagaiaren berezko termino eta kontzeptu teknikoak erabiliz. A. Egungo munduaren erronkak:
  • Informazioaren bilaketa esparru digital eta analogikoetan, informazio horren irakurketa eta balorazio kritikoa eta hainbat formatutan produktu anitzen sorrera, ezagutza lantzeko bide gisa.
    2. jarduera
    6. jarduera
    7. jarduera
  • Gailuen, informatika-aplikazioen eta plataforma digitalen erabilera, Geografia eta Historia aztertzeko. Komunikazio-sareen erabilera segurua.
    1. jarduera
    5. jarduera
    6. jarduera
7. Talde-identitateen jatorri eta kausa historikoak, eta horiek munduaren konfigurazio eta herentzia sozial, politiko eta kulturalerako elementu gisa duten eginkizuna ezagutzea, euren eboluzioa kritikoki aztertuz, gaur egun duten esanahia ulertzeko, gizatalde baten kide izatearen sentimenduak errespetatzeko, eta sortu eta sortzen duten ondare-aberastasuna eta legatu historiko eta kulturala baloratzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HK 1  • HK 3 • KAKK 1

7.1 Antzinaroan, erdi aroan eta aro modernoan garatu ziren kulturen eta zibilizazioen elementuak gaur egun arte eraiki diren talde-identitateekin lotzea, horiek zeintzuk diren identifikatuz eta kultura unibertsalari egiten dizkioten ekarpenei buruz hausnartuz. C. Konpromiso zibikoa:
  • Toki-ingurunean eta ingurune globalean gaur egun dauden erronken eta arazoen aurrean interesa.
    3. jarduera
  • Bizikidetza zibikoa eta kultura demokratikoa. Gizarte zibileraren kide izatea eta inplikatzea. Komunitate-proiektuetan parte-hartzea.
    3. jarduera
8. Egungo kultura anitzeko errealitatea osatu duten prozesu geografikoak, historikoak eta kulturalak ezagutzea eta ulertzea, aniztasunaren aberastasuna aintzatetsiz eta berdintasunaren, inklusioaren eta gutxiengoekiko errespetuaren aldeko mugimenduen ekarpena baloratuz, diskriminazio mota oro saihesteko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
KPSII 3  • HK 1  • HK 3  • KAKK 1

8.1 Antzinaroko, Erdi Aroko eta Aro Modernoko zibilizazioak osatu zituzten elementu sozial, historiko, kultural, instituzional eta erlijiosoak deskribatzea, haien sorrera eta garapena espazioan eta denboran kokatuz, eta kultura unibertsalari egindako ekarpen garrantzitsuenak identifikatuz.

8.2 Jarrera ez-diskriminatzaileak erakustea eta aniztasun soziala eta multikulturala aintzat hartzea, inklusioa, gutxiengo etniko-kulturalen onarpena eta kolaborazioa baloratuz, gizarte-kohesioa bultzatzen duten balio gisa.

B. Gizarteak eta lurraldeak:
  • Hiria eta landa-mundua Erdi Aroko eta Aro Modernoko Historian zehar: landa-mundutik —hiribilduak eta herrixkak—hirietara itzultzea.
    2. jarduera

C. Konpromiso zibikoa:

  • Bizi-zikloak, aisialdiaren erabilera eta kontsumo-ohiturak: egungo eta iraganeko gizarteetako bizimoduetan dauden desberdintasunak eta aldaketak.
Euskara eta literatura
3. Ahozko testuak eta testu multimodalak jariakortasunez, koherentziaz, kohesioz eta erregistro egokiz sortzea, diskurtso-generoen berezko konbentzioei jarraituz, eta ahozko elkarreraginetan jarrera kooperatiboz eta errespetuz parte hartzea, bai ezagutzak eraikitzeko eta lotura pertsonalak ezartzeko, bai gizarte-testuinguruetan modu aktiboan eta informatuta parte hartzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 1  • HKK 3  • HKK 5  • KE 2  • KD 2  • KD 3  • HK 2

3.1. Zenbait plangintza-mailatako interes pertsonaleko eta gizarte- eta hezkuntza-intereseko gaiei buruzko ahozko narrazio eta azalpen errazak sortzea, diskurtso-generoen berezko konbentzioei jarraikiz, jariakortasunez, koherentziaz, kohesioz eta erregistro egokiz, zenbait euskarritan, eta hitzezko baliabideak eta hitzik gabekoak eraginkortasunez erabiliz. 3. Produkzioa:
  • Informazioa bilatzearekin, testuinguruan kokatzearekin eta berrikustearekin lotzen diren ahozko produkzio formalerako eta sormenezko produkziorako estrategiak. Audientziaren eta esposizio-denboraren araberako egokitzapena. Hitzezkoak ez diren elementuak. Ahozkotasun formalaren diskurtso- eta hizkuntza-ezaugarriak.
  • Testuen idatzizko produkziorako estrategiak, plangintzarekin, idazketarekin, berrikuspenarekin, edizioarekin eta hainbat euskarritan hedatzearekin lotzen direnak.
    6. jarduera
    8. jarduera
Testu idatziak ulertzea, interpretatzea eta baloratzea, zentzu kritikoan eta irakurtzeko zenbait xedez, zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutuz, igorlearen asmoa identifikatuz, edukiari eta formari buruzko gogoeta eginez eta kalitatea eta fidagarritasuna ebaluatuz, ezagutza eraikitzeko eta askotariko komunikazio-premiei eta -interesei erantzuteko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 2  • HKK 5  • KE 2  • KD 1  • HK 3

4.1. Zenbait irakurketa-asmori erantzuten dioten hainbat esparrutako testu idatzi eta multimodal errazen zentzu orokorra, egitura, informaziorik garrantzitsuena eta igorlearen asmoa ulertzea eta interpretatzea, irakurriaren ulermenaren arazoak ebazteko estrategia eta trebetasun emozional eta kognitibo egokiak gidatuta erabiliz eta behar diren inferentziak eginez

4.2. Esparru publiko edo sozialeko zein esparru pertsonaleko eta/edo etxeko esparruko testu errazen forma eta edukia baloratzea, horien kalitatea, erabilitako kanalaren fidagarritasuna eta egokitasuna eta erabilitako komunikazio-prozeduren eraginkortasuna ebaluatuz.

2. Ulermena:

Ahozko eta irakurriaren ulermenerako estrategiak. Testuaren zentzu globala eta zatien arteko erlazioa, informazio garrantzitsuaren aukeraketa eta atxikipena. Igorlearen asmoa, testuinguru-elementu esplizituetatik abiatuta.
5. jarduera

5. Testu idatzi eta multimodal koherenteak, kohesionatuak, egokiak eta zuzenak sortzea, hautatutako diskurtso-generoaren berezko konbentzioei jarraituz, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio-eskaera zehatzei modu informatuan, eraginkortasunez eta sormenez erantzuteko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 1  • HKK 3  • HKK 5  • KE 2  • KD 2  • KD 3  • HK 2

5.1. Testu idatzi eta multimodal errazen idazketa planifikatzea, komunikazio-egoera, hartzailea, helburua eta kanala kontuan hartuz; zirriborroak idaztea eta berrikustea, berdinen arteko elkarrizketaren eta kontsulta-tresnen laguntzaz; eta azken testu koherente eta kohesionatua aurkeztea, erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabeko erregistro egokiz.

5.2. Testuak aberasteko oinarrizko prozedurak txertatzea, diskurtso-, hizkuntza- eta estilo-alderdiak kontuan hartuz, zehaztasun lexikoz, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez, eta erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabeko hizkuntza librez, bai ingurune analogikoetan bai digitaletan.

3. Produkzioa:
  • Informazioa bilatzearekin, testuinguruan kokatzearekin eta berrikustearekin lotzen diren ahozko produkzio formalerako eta sormenezko produkziorako estrategiak. Audientziaren eta esposizio-denboraren araberako egokitzapena. Hitzezkoak ez diren elementuak. Ahozkotasun formalaren diskurtso- eta hizkuntza-ezaugarriak.
    9. jarduera
  • Testuen idatzizko produkziorako estrategiak, plangintzarekin, idazketarekin, berrikuspenarekin, edizioarekin eta hainbat euskarritan hedatzearekin lotzen direnak.
    6. jarduera
    8. jarduera
6. Hainbat iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera ebaluatuz eta manipulazio-eta desinformazio-arriskuak saihestuz; eta informazio hori ezagutza bihurtzea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa eta pertsonala hartuz eta, aldi berean, jabetza intelektuala errespetatuz.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 3  • KD 1  • KD 2  • KD 3  • KPSII 4  • KPSII 5  • HK 2  • HK 3

6.1. Zenbait iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan aurkitzea, hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera kalibratuz; eta informazio hori antolatzea eta norberaren eskemetan integratzea, eta modu sortzailean berregitea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa hartuz eta jabetza intelektualaren printzipioak errespetatuz.

6.3. Teknologia digitalen erabilera kritiko, seguru, iraunkor eta osasungarriko ohiturak gero eta autonomia handiagoz erakustea, informazioaren bilaketari, egile-eskubideen errespetuari eta komunikazioari dagokienez.

5. Informazio-alfabetatzea:
  • Informazioa bilatu eta hautatzeko estrategiak, fidagarritasun-, kalitate- eta egokitasun-irizpideak erabiliz; informazioaren azterketa, balorazioa, berrantolaketa eta sintesia —norberaren eskemetan— eta informazioa ezagutza bihurtzeko estrategiak; sormenezko komunikazioa eta hedapena, jabetza intelektuala errespetatzen duena.
    2. jarduera
  • Eskola-proiektuak egiteko plataforma birtualak modu seguruan eta sormenez erabiltzeko jarraibideak, horien erabilera baztertzailea eta sexista identifikatuz.
    7. jarduera
9. Hizkuntzaren egiturari eta haren erabilerei buruzko ezagutza mobilizatzea eta hizkuntza- eta diskurtso aukeraketei buruz gero eta autonomia handiagoz eta terminologia egokiarekin gogoeta egitea, hizkuntza-kontzientzia garatzeko, komunikazio-errepertorioa handitzeko eta ahozko eta idatzizko produkzio-trebetasunak nahiz ulermen eta interpretazio kritikoko trebetasunak hobetzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 1  • HKK 2  • KE 2  • KPSII 4  • KPSII 5

9.1. Norberaren testuak modu gidatuan berrikustea eta hobetzeko proposamenak egitea, aldaketak metahizkuntza espezifiko batekin eta gogoeta metalinguistikotik eta interlinguistikotik abiatuta argudiatuz; eta irakurriaren ulermenerako arazo batzuk identifikatzea eta zuzentzea, hizkuntzari eta haren erabilerari buruzko ezagutza esplizituak erabiliz. 6. Hizkuntza elementuen onarpena eta diskurtso-erabilera:
  • Testuen hizkuntza-zuzentasuna eta berrikuspen ortografikoa eta gramatikala. Euskarri analogikoko edo digitaleko hiztegien, kontsulta-eskuliburuen eta zuzentzaile ortografikoen erabilera.
    7. jarduera
Balio zibiko eta etikoetako heziketa
2. Ingurune analogiko eta digitaletan jardutea eta elkarreragitea, errespetuzko elkarrizketa baterako beharrezkoak diren arau eta balioekin bat etorriz, bizikidetza baketsua, errespetuzkoa, demokratikoa eta guztion onerako modu aktiboan konprometitua sustatzeko duten garrantziaren aitorpen oinarritutik abiatuz, arau eta balio zibiko eta etikoei buruz hausnartzeko, bizitza komunitarioa arautzeko eta hainbat testuingurutan modu eraginkorrean eta justifikatuan aplikatzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
KD 3  • HK 3  • KAKK 1

2.1 Ingurune analogiko eta digitaletan herritartasun aktiboa eta demokratikoa sustatzea, sormenezko prozedurak eta printzipio zibiko, etiko eta demokratiko esplizituak aplikatuz erabaki kolektiboak hartzean, ekintza koordinatuak planifikatzea eta arazoak konpontzea eskatzen duten talde- jardueretan errespetuz, elkarrizketa bidez eta modu eraikitzailean parte hartuta.

2.4 Gizarte-ongizateari aktiboki laguntzea, jarrera propioa, esplizitua, informatua eta etikoki oinarritua hartuz eskubideen eta betebeharren balioari eta egokitasunari buruz, aniztasun etnokulturalarekiko errespetuari buruz eta tokiko eta munduko ondasun publikoak aintzat hartzeari buruz.

B. Gizartea, justizia eta demokrazia
  • Kultura eta kulturak. Multikulturalismoa*. Gizarteratzea eta aniztasunarekiko eta identitate etniko-kulturalekiko errespetua.


1. jarduera

  • Gizartearen izaera eta jatorria: lehia eta kooperazioa, berekoikeria eta altruismoa. Gizarte-egiturak eta kide diren taldeak
    2. jarduera
4. Norberaren eta ingurunearen estimu egokia erakustea, norberaren eta besteen sentimenduak eta emozioak aitortuz eta baloratuz, besteekiko eta naturarekiko jarrera enpatikoa, asertiboa, erresilientea eta arduratsua lortzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
KPSII 3  • HK 1

4.1 Emozioak, estimua eta norberaren eta besteen zaintza modu orekatuan kudeatzeko jarrera garatzea, norberaren emozioak modu asertiboan identifikatuz, aztertuz eta adieraziz, eta ingurukoen emozioak hainbat testuingurutan aitortuz eta baloratuz, sormenezko jardueren eta gai etiko eta zibikoei buruz banaka edo elkarrizketa bidez hausnartzeko jardueren inguruan A. Autoezagutza eta autonomia morala
  • Ikerketa etikoa eta arazo konplexuen ebazpena. Planteamendu kritikoa eta filosofikoa.
    5. jarduera

Helburu didaktikoak

[aldatu iturburu kodea]

Gida didaktikoa

[aldatu iturburu kodea]

Testuingurua

[aldatu iturburu kodea]

Wikipedian, lurralde eta herrialde desberdin askotako informazioa topa dezakegu eta, bertatik, guk behar dugun informazioa eskuratu. Gure inguruan, gainera, jatorri desberdinak dituzten pertsonak ere baditugu eta, beraiek, sareek eskaintzen ez dizkiguten informazio zein bizipenak ematen dizkigute. Wikipedian horiek guztiak biltzea ez da lan erraza, eta informazio asko galtzeko arriskua ere badago.

Ikasleek dituzten bizipenak eta ezagutzak kontutan izanda, informazio guzti hori baliatu nahi da Wikipediako edukia osatu eta elikatu eta, bestetik, ikasleek euren ikaskideen jatorriaren inguruan gehiago ezagutu dezaten. Lan hau aprobetxatuko da ikasleek Wikipedian nola parte hartu dezaketen ezagutu dezaten.

Jarduerak Azalpena Ebidentziak
1. Norberaren jaioterriaren kokapena
Saio 1
Jarduera honen asmoa da ikas-egoerari sarrera ematea eta ikasle bakoitzaren jatorriari buruzko lanketan hastea. Horretarako, ikasleen arteko hartu-emana sustatu nahi da, ikasleek euren artean hitz egin dezaten beraien jatorriaren inguruan. Ariketa hau offline egingo daiteke, inprimatutako mapekin (baliabideetan eskuragarri).
  • Ikasleak 4ko taldetan banatuko dira eta euren jatorriari buruz hausnartuko dute. Horretarako, ikasleek 3 mapa izango dituzte aurrean: Euskal Herrikoa, Europakoa eta Mundukoa (kokapena errazteko).
  • Mapa horietan adierazi beharko dute euren jaioterria, gurasoena edo/eta aiton-amonena (ezagutzen baldin badute). Orri-birakariaren teknika erabiliz, lehenik, ikasle batek azalduko die beste ikaskideei bere jaioterria, ondoren, bata bestearen segidan, ikasle guztiek hartuko dute parte. Norbaitek ez badaki, etxean galdetu dezake eta hurrengo klasean osatuko dugu.
  • Irakaslearentzako galdera proposamenak:
    • Non dago zuen jatorria?
    • Zuek eta zuen aiton-amonak leku berean jaio al ziren?
    • Zer dakizue zuen familiaren jatorriko lekuei buruz?
    • Beste herrialde batean jaio bazineten, nolako ezaugarriak ditu leku horrek? Zerbait kontatu dizute horri buruz? Egon al zara inoiz? Eta bertan jaio direnentzat: egon al zarete inoiz zuen aiton-amonen jaioterrian?
  • Munduko mapa handiago bat inprimatuko dugu gelarako (edo marraztu). Talde bakoitzeko jaioterriak jarriko ditugu bertan (kolore bateko gometxekin), eta guraso eta aiton-amonena desberdinak baldin badira (beste kolore batzuekin).
  • Bukatzeko, talde berriak osatuko dira proiektuan lan egiteko. Bakoitzean herrian edo gertu jaiotako bat egongo da eta kanpoan jaiotako bat, gutxienez. Saiatuko gara talde orekatuak egiten, batez ere hizkuntzaren aldetik, gerora idazteko ariketa bat delako.

Kontutan hartzekoak:

  • Jatorri desberdinetako herrialdeen inguruko errespetua sustatzea. Herrialde/jatorri desberdinak baliatu aniztasuna sustatzeko. Gehienon aiton-amonak ez ziren jaio gu jaio garen herrian.
Ikasleek kokapenekin osatutako mapa
Ebaluazio tresnak
Checklist bat
Ikusi  • PDF
Baliabideak
2. Informazio bilaketa
Saio 1
Jarduera honen bitartez, taldeek herrialde baten inguruko informazio bilaketan hasiko dira. Proiektuko lana herrialde bati buruzko lanketa egitea izango denez, lehen begirada batean, egin ditzaketen ekarpenen hausnarketa egingo dute jarduera honetan. Azken ekoizpena, Wikipedian hobekuntzak egin edo Txikipediako artikulua osatzea izango dela kontua hartu.
  • Ikasleak euren taldetan elkartuko dira lehenik. Taldekidetako baten herrialdea aukeratuko dute (posible den kasuetan, Euskal Herritik kanpokoa izan dadila. Hala ezin bada, herri edo lurralde desberdin batekoa izatea) eta horri buruzko informazioa bilatzeko eskatuko diegu, Wikipedian. Bilaketa hau, hasieran, banaka egingo dute. Ikasleei Wikipedian nola bilatu azalduko diegu:
  • Galdera: Nola iristen dira ikasleak Wikipediako informaziora?
    • Ohiko bilatzailean (Google erabiliko dute ziurrenik) herrialdearen izena jartzen badugu, zein izango da lehen emaitza? Guztiek berbera izango al dute? Hizkuntzaren arabera aldatzen al da? (Adibidez, Senegal edo Bolivia berdin idazten dira euskaraz edo gaztelaniaz; beste herrialde batzuetan izena aldatzen da).
    • Jasotako emaitza eurek nahi duten hizkuntzan topatzeko gai dira? Ba al dago modurik emaitzak euskaraz izateko? Ordenagailua edo telefonoa euskaraz konfiguratu dezaketela azaldu (ikus Baliabideak), baina gailu asko defektuz gaztelaniaz edo ingelesez datozela azaldu.
    • Bilaketan "herrialdea + Wikipedia" idazten badute, Wikipediako emaitza izango da lehenengoa, baina ez du zertan euskarazkoa izan behar, beste hizkuntza bateko Wikipedia ere izan daitekeelako.
    • Wikipedia 350 hizkuntza baino gehiagotan dago (ikus Baliabideak), eta bakoitza independentea da. Horregatik gaztelaniaz, euskaraz edo wolofez dagoen emaitza ez da berbera izango. Ireki "Wikipedien zerrenda" (baliabideetan dago) eta aztertu zein hizkuntza dauden goian. Euskararen posizioa ere azal daiteke.
    • Gehigarria: Wikipedien zerrenda funtsezko artikuluen sakoneraren arabera (Baliabideak). Euskarak zer posizio duela uste dute ikasleek? Eta zein leku du benetan?
    • Wikipedian zuzenean sar daitezke, nahi izanez gero. "Wikipedien zerrendan" kode bat dago, hizkuntza bakoitzarena. Ingelesarena en da, gaztelaniarena es... eta euskararena eu. Animatu ikasleak ezagutzen duten beste hizkuntza bat aipatzera (adibidez, euren jatorrizko herrialdean hitz egiten den bat), eta bilatu hizkuntzak ea Wikipedia duen, zenbat artikulu, eta zein den bere kodea.
    • Kode hori URLaren erabili dezakegu zuzenean. URLa goian jartzen da nabigatzailean, ez dute zertan Googletik pasa behar webgune bat irekitzeko, euren URLa ezagutzen badute. Gure kasuan, hizkuntza kodea + wikipedia.org da URL. Adibidez, euskarazkoa eu.wikipedia.org. Animatu ikasleei zuzenean eu.wikipedia.org idaztera euren nabigatzaileko URL barran.
  • Behin euskarazko Wikipedian (edo beste batean) lurralde edo herrialde baten bilaketa egiteko goiko bilatzailea erabil dezakete. Bilatzaile horrek euren hizkuntzako Wikipedian bilatzen du zuzenean, Googletik eta bere emaitzetatik pasa behar gabe.

Behin azalpena eginda, ikasleei 10 minutu emango dizkiegu informazioa bilatzeko.

Bilatutako informazioa bateratzeko, 1-2-4 teknika burutuko dute. Horrela, lehenengo banaka egingo dute informazioa bilatzea eta jasotze. Ondoren, binaka jarriko dira eta topatutako informazioa elkarrekin partekatuko dute. Azkenik, beste taldekideekin partekatuko dute. Informazio hori jarduera honi lotutako taulan jasoko dute. Materialetan topatuko dute bete beharreko orrialdea.

Galdera lagungarriak jarduera aurrera eramateko:

  • Zer dakigu kanpotik etorritakoaren herrialdeari buruz?
  • Ba al dago zerbait kanpotik etorritakoak dakiena eta Wikipedian ez dagoena edo osatu daitekeena? Bere herrialdeaz gain, herriari buruzko informazioa ba al dago euskaraz? Eta beste hizkuntza batean?
Ebidentziak
Taldean osatutako dokumentu osatua
Ebaluazio tresnak
Checklist bat
Ikusi  • PDF
Baliabideak
3. Zuzeneko iturriak
Saio 1
Jarduera honen bitartez, herrialde desberdinen inguruko lanketan sakondu nahi da, gertuko testigantzen bitartez. Horretarako, saiatuko gara gurasoak gonbidatzen. Ariketa zaila izan daiteke, gurasoen eskuragarritasunaren araberakoa delako. Agian bat edo birekin egin daiteke. Bestela ere, aukerazko ariketa izan daiteke.
  • Saioren aurretik, ikasleekin batera galderak prestatu daitezke gonbidatuari egiteko. Ikasleak euren taldetan elkartuko dira eta galderak prestatuko dituzte.

Kontutan hartzekoak:

  • Ikasleek prestatzen dituzten galderak, gonbidatutako pertsonaren jatorriarekin lotutako egotea. Ahal bada, herrialdearen inguruko informazio gehigarria jasotzeko baliagarria izatea.
Ebidentziak
Ikasleek botatako galderak
Ebaluazio tresnak
Behaketa zuzena
Ikusi  • PDF
Baliabideak
4. Hobetu edo sortu ditzakegun gaiak bilatzeko eguna
Saio 1
Jarduera honen asmoa da hausnartzea landu behar duten herrialdearen beharren inguruan.
  • Ikasleak taldeka bilduko dira eta eurek landuko duten herrialdearen beharren inguruan hausnartuko dute, Wikipedian ikusi duten informazioa oinarri harturik. Galdera gidariak: Zer informazio falta da Wikipedian? Zein gai landu nahi dira? Txikipedian informazioa sartzeko aukerarik dugu? Zein gai landu behar dira? Zer bilatu behar da Wikipediatik kanpo?
  • Ikasleek 2/3 arlori buruzko lanketa egin beharko dute (politika, kultura eta kirola, adibidez) eta horien inguruko lanketa ondorengo zereginetan. Taldekide bakoitzak gai edo arlo bat lantzeko ardura izango du.
Ebidentziak
Landu nahi dutena zer den bidali beharko dute.
Ebaluazio tresnak
Baliabideak
5. Iturrien bilaketa
2 saio
Jarduera honen asmoa da bilatutako informazioa eta iturriak biltzea eta antolatzea. Hau izango da idazten hasi aurretik egin beharko duten lanik garrantzitsuena. Ikasle bakoitzak bere zatiaren inguruko lanketa egiteko ardura izango du. Landuko ditugun gakoak: zer da iturri bat? zer da iturri fidagarri bat? nola bilatu iturri fidagarriak?

Aurreko zereginetan, ikasleek, Wikipedian falta den informazioa zein den begiratzeko aukera izan dute, baita zein gaietan sakondu nahi duten erabakitzeko tartea ere. Oraingo honetan, ikasleak, dagokien gaiari buruzko informazioa topatu eta bildu beharko dute. Informazio hori zein iturritatik jaso duten ere adierazi beharko dute.

1- Zer da iturri bat? Lehen mailako iturriak, bigarren mailakoak eta hirugarren mailakoak existitzen dira. Galderak_

  • bururatzen al zaizue lehen mailako iturrien adibiderik? (Lehen mailako iturrien adibideak: gutunak, adierazpenak, egunerokoak, elkarrizketak, iritzi artikuluak...)
  • eta bigarren mailako iturriena? (bigarren mailakoak dira lehen mailakoak jaso eta aztertzen dituztenak: liburuak, ikerketak, aldizkariak...)
  • eta hirugarren mailako iturriena? (lehen zein bigarren mailako iturriak sintetizatzen dituzte, baina ikerketa berririk proposatu gabe: entziklopediak, hiztegiak...)

2- Zer da iturri fidagarri bat?

  • Galdera: aurreko iturrietatik, zein da fidagarriagoa gure lanerako? Eta zergatik? (gurasoen testigantza lehen mailakoa zen, liburuak eta ikerketak bigarren mailakoak, Wikipediak dioena hirugarren mailakoa).
  • Nola topatzen dute informazioa sarean? Zein iturri erabiltzen dituzte? Begiratzen al dute iturrien fidagarritasuna? Zer hartu behar da kontutan? Wikipediak gako hauek eskaintzen ditu informazio fidagarria topatzeko: Interneteko informazioa ebaluatzeko hamar giltzarriak. Ikasleek bertan esaten dena kontuan har dezakete euren informazioaren kalitatea ebaluatzeko.

3- Nola bilatu iturri fidagarriak?

  • Bilaketak egiteko, bilatzaile mota desberdinak daude eta emaitzak desberdinak izan daitezke (Google, DuckDuckGo, Ecosia, Searxng...).
  • Bilatzaile espezializatuak daude, adibidez, Google Scholar edo Archive.org. Bertan liburuak eta ikerketa lanak aurki ditzakegu, blogak edo AAk sortutako eduki gutxiagorekin.
  • Bilaketa egiteko, hitz zehatzak erabiltzen al ditugu? Zehaztasun horrek aldatzen al du emaitzen ordena?
  • Bilaketa aurreratuko teknikak erabiltzeko gomendioak eman. "Kakotxak erabili" hitz zehatzak bilatzeko, - zeinua hitzak baztertzeko, site: aukera webgune zehatz bateko informazioa topatzeko, filetype: dokumentu formatu bat bilatzeko... Google Scholarren bilatuz gero, argitalpen garaiaren arabera iragazi daitekeela erakutsi.
  • Non dago argitaratuta? Zer da, liburu bat, blog bat, iritzi artikulu bat? Sinatuta al dago? Iritziak sartzen ditu, edo datuak eskaintzen ditu? Horren arabera jakin dezakegu ea iturria hobea edo okerragoa den.


  • Informazioa bilatu ondoren, hori guztia dagokion dokumentuan jasoko dute, informazio guztia adieraziz (non topatu duten, norena den...).
    • Taldekide bakoitzak bere zatiari dagokion informazioa bildu ostean, taldean elkartuko dira. Jasotako informazioa elkarren artean partekatuko dute eta elkarrekin aurkeztu eta eztabaidatuko informazioa.
    • Ikasle bakoitzak besteei azaldu beharko die jarraitu duten prozesua informazioa jasotzeko: zer jaso duten, nola, nondik topatu duten...
    • Ondoren, ikasle bakoitzak berea azaldu ondoren, tarte bat hartuko dute guztion informazioa egokia ikusten duten edo ez erabakitzeko. Koherentea da informazioa? Baliagarria da? Jada dagoen informazioa osatzeko balio du?
Ebidentziak
* Ariketa egiteko txantiloia
Ebaluazio tresnak
Checklist (autoebaluaketa)
Ikusi  • PDF
Baliabideak
6. Idazten hasiko gara
1-2 saio
Jarduera honen asmoa da ikasleek Wikipedian egingo duten ekarpenaren edo Txikipedian osatuko duten artikuluaren lehen zirriborroa idaztea. Kontuan hartu beharreko gaiak: nola ekidin plagioa eta nola aipatu iturriak.
  • Ikasle bakoitzak, dagokion gaiari buruzko ekoizpen idatzia egingo du, aurreko jardueretan topatutako iturriak oinarri hartuta. Dokumentu bat osatu beharko dute aukeratutako gaiaren inguruan.
  • Idazketa egoki bat burutzeko, garrantzitsua da esaldi sinpleak osatzea.
  • Lan hau pare bat egunez luzatu daiteke.

1. nola ekidin plagioa?

  • Plagioa ez da onargarria esparru akademikoan. Ikasleek aurkitutako informazioa ezin dute zuzenean plagiatu, eta beste Wikipedia batetik hartu badute, bertan dauden iturriak ere aipatu beharko dituzte itzulpena egiten dutenean. Plagioaren gaia lantzeko baliabideak dituzu eskuman.

2. nola aipatu iturriak?

  • Informazioa nondik lortu dugun esatea funtsezkoa da Wikipedian, baita edozein lan akademikotan ere. Erreferentzien garrantzia Wikipedian aipatuko diegu ikasleei. Artikuluen dituzten [zenbakia] moduko horiek dira erreferentziak, eta esaten digute nondik hartu den informazioa.
  • Beste edozein Wikipediako artikulu begiratzen badaude, hor informazio gehiago dutela esaten die. Era berean, informazio iturri horretan ziurtatu dezakete Wikipedian esaten dena hala jasota dagoela.
  • Iturria aipatzeak ez du esan nahi egia denik. Wikipediak ez du esaten egia dioenik, soilik esaten du iturri fidagarriek hori diotela. Fidagarritasuna ≠ Egia.
  • Iturriak aipatzeko gida bat duzu baliabideetan.
Ebidentziak
Ekoizpen idatzia
Ebaluazio tresnak
Baliabideak
7a. Ikasleen lanaren zuzenketa
Saio 1
Jarduera honen asmoa ikasleek euren kideen lanak errebisatzea izango da. Modu honetan, pareen arteko errebisioan sakontzen dugu, egilearen antzeko gaitasuna dutenek burutzen dute ebaluazioa.
  • Ikasleek euren lan idatzia amaitu ostean, zuzenketa lana egin beharko dutela azalduko zaie. Horretarako, errubrika bat erabiliko da.
  • Ikasleak beste ikaskideen lanen errepasoa egingo dute. Horretarako, ikasleei zuzendutako errubrika baliatuko dute ebaluazioa egiteko. Hobetze proposamenak egitea izango da asmoa, horrela behar den kasuetan.
  • Ikasleek beste ikaskideen feedbacka jaso ondoren, egin beharreko zuzenketak egiteko tartea emango zaie, hobetu beharrekoa edo zuzendu beharrekoak errebisatzeko.
  • Lanak zuzendu ondoren eta testuak egokitu ondoren, talde bakoitzak bere lanaren ekarpena jasoko du Wikipedian edo Txikipedian. Baliabideak atalean dituzue gidak.


Kontutan hartzekoak:

  • Saio honen iraupena 2-3 egun luzekoa izan daiteke.
Ebidentziak
Ekoizpen idatzia
Ebaluazio tresnak
Errubrika
Ikusi  • PDF
Baliabideak
7b. Egindakoa argitaratu
1-2 saio
Zuzendutako testua igoko dugu Wikipediara edo Txikipediara, aurreko atalean dauden material berberak baliatuko ditugu. Ebidentziak
Ekoizpen idatzia
Ebaluazio tresnak
Baliabideak
8. Idatzitakoa audioz grabatu
Saio 1
Jarduera honen asmoa, Wikipedian eta Txikipedian gehitu daitekeen audio bat sortzea izango da. Ikasleek idatzitako testuan egongo da oinarrituta audio hori eta ikasleek grabatua izango da.
  • Ikasleak euren taldetan bilduko dira eta grabaketa egiteko prestatuko dira. Erabaki beharko dute nola egingo duten grabaketa:
    • Nork irakurriko du? Nola banatuko dute testuaren irakurketa? Zein tresna erabiliko da grabatzeko? Aparatu berezirik erabiliko da grabaziorako? Zein programaren bitartez grabatuko da? Ze aukera daude? Ikus Baliabideak atala.
  • Grabaketa egiteko, ikasleek garbi izan behar dute nola burutuko duten hori. Zein ahoskera erabili, tonua... erabaki beharko dute. Grabaketa egiteko, leku aproposa topatu beharko dute. Isila izan beharko du lekuak.
  • Grabaketa egin ondoren, grabatzeko erabili duten programan bertan moldaketak egin beharko dituzte, hala behar badute. Mozketak egin edota isiluneak sartu, adibidez.
  • Behin grabaketa egina dagoela, audio fitxategia deskargatu beharko dute ikasleek. Fitxategia igotzeko onena .ogg formatuan jaistea izango da (argibideak Baliabideetan)
  • Fitxategia deskargatu ondoren, Wikimedia Commonsen igo eta euren artikuluan publikatuko dute. (Baliabideetan bideoa)

Kontutan hartzekoak: Testuaren ahozko grabaketa egiteko garrantzitsua da espazio isolatu batean egitea eta ahotsa modu garbian entzutea. Ezinbestekoa da ondoren baliagarria izan dadin audioa. Audioak ezin du librea ez den musikarik izan atzean, beraz ekidin musika jartzea, errazagoa izango baita.

Ebidentziak
Grabaketa
Ebaluazio tresnak
Checklist
Ikusi  • PDF
Baliabideak
9. Aurkezpenak gelaren aurrean
Saio 1
Jarduera honen asmoa, talde bakoitzak egindako lana beste ikaskideei azaltzea izango da.
  • Talde bakoitzak, eurek sortutako artikuluan oinarritutako aurkezpena burutuko dute beste ikaskideen aurrean.
  • Zein herrialde edo lurralderi buruzko lana egin dute? Zein behar topatu dituzte hasieran? Zein gaien inguruko lanketa egitea erabaki dute? Nola bilatu dute informazioa? Non topatu dute informazioa? Nolakoa izan da idazketa prozesua? Zein zailtasun edo erronka topatu dituzte? Zer izan da gehien gustatu zaiena lan-prozesuari buruz?

Bonus:

  • Wikipediako artikulu bakoitzean aukera dugu QR kode bat jaisteko. Horretarako eskumako menuan (edo Tresnak jartzen duenean) klik egingo dugu, eta bilatuko dugu QR kodea jaitsi jartzen duen botoia. QR kode horiek inprimatu eta lehen egunean egin genuen mapamundian itsasi ditzakegu, nahi duenak herrialde horietako informazio gehiago izan dezan.
Ebidentziak
Ahozko aurkezpena
Ebaluazio tresnak
Errubrika
Ikusi  • PDF
Baliabideak


  1. Txikipediako artikulua osatzea ere aukera bat da.

Ebaluazio eta erreferentzia curricularrak

[aldatu iturburu kodea]

Ebaluazioa hezigarria, jarraitua eta gaitasunetan oinarritua izango da. Hezkuntza-prozesua baloratzeko eta egokitzeko, hobekuntza-neurriak hartzeko eta gertatzen diren ikaskuntzen ebidentziak jasotzeko balioko du. Ikasleen gaitasunetara egokituko da, eta hasieratik adostuko dira ebaluazio eta kalifikazio irizpideak.

Ikas egoeraren hasiera fasean, ikasleek gaiaren aurrean duten aurre-ezagutza beatuko da. Prozesuan zehar, garapen fasean, ikasleek lanean izaten ari diren lanaren aurrerapena ikusteko, parekoen arteko zuzenketa eta ebaluazioa egingo dute. Bukaeran, ikasleek azken lanaren aurkezpena eta argitalpena burutuko dute.

1: Norberaren jaioterriaren kokapena

[aldatu iturburu kodea]

PDF formatuan jaitsi

BAI EZ ERDIZKA
Hizkuntza eta komunikazioa Ikasle guztiek modu parekoan hartu dute parte.
Ikasleak modu eraginkorrean komunikatu dira besteekin.
Aktiboki entzuten diote elkarri.
Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa Tolerantzia, errespetu eta tratu ona dute elkarren artean.
Ikasleak bere ikaskuntza kudeatzeko trebetasunak erakusten ditu
Digitala Badaki informazioa non bilatu.
Ekintzailetza Ikasleak ideiak proposatu eta iniziatiba hartzen du.
Adierazpen kulturala Ikasleak ikaskideen jatorria errespetatzen du.
Ikasleak ikaskideen jatorriari buruzko interesa erakusten du.

2: Informazio bilaketa

[aldatu iturburu kodea]

PDF formatuan jaitsi

BAI EZ ERDIZKA
Komunikazioa Ikasle guztiek modu parekoan hartu dute parte.
Aktiboki entzuten diote elkarri.
Tolerantzia, errespetu eta tratu ona dute elkarren artean.
Hizkuntza egokia erabiltzen dute.
Digitala Kontuan hartzen ditu bilaketa emaitzak.
Badaki informazioaren iturria nola topatu eta aztertu.
Antolaketa Informazioa modu koherentean antolatzen dute.
Ekintzailetza Informazioa modu autonomoan bilatzen dute.

3: Zuzeneko iturriak

[aldatu iturburu kodea]

PDF formatuan jaitsi

BAI IA BETI BATZUETAN EZ
Ikasle guztiek hartu dute parte galderak edo ekarpenak eginez.
Arretaz entzun dute hitzaldia.
Hizlaria errespetatu dute.
Ikaskideak errespetatu dituzte.
Jarrera proaktiboa erakutsi dute.
Gaiarekiko interesa erakutsi dute.

5: Iturri bilaketaren lehenengo eguna. (Autoebaluaketa)

[aldatu iturburu kodea]

PDF formatuan jaitsi

BAI EZ
Informazioa bilatzeko bilatzaile desberdinak erabili ditut.
Bilaketa aurreratua erabili dut nik nahi nuena topatzeko.
Informazioaren iturria zein den aztertu dut.
Informazioa iturri fidagarrietatik hartu dut.
Hartutako informazioa koherentea da lanaren asmoekin.
Topatutako informazioa baliagarria da lanerako.

7: Ikasleen lanaren zuzenketa

[aldatu iturburu kodea]

PDF formatuan jaitsi

0 puntu 1 puntu 2 puntu
Herrialdearen kokatzea Herrialdearen inguruko azaleko azalpenak eskaintzen ditu. Bere historia kokatzen laguntzeko ez du erreferentziarik ematen. Herrialdeari buruzko hainbat datu historiko ematen ditu, baina horietan sakondu gabe. Herrialdearen gaur egungo egoera ulertzeko hainbat datu edo gertaerari buruzko azalpen garatuak eskaintzen ditu, iturriak ongi aipatuz.
Testuinguru historikoa Herrialdearen bizitza kokatzen laguntzeko ez du egoera sozial eta historikoaren datu edo gertakizunik aipatzen. Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta baina ez du lotura nabarmenik egiten herrialdearekin. Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta lotura egiten du aurkeztutako herrialdearekin.
Wikipediaren estiloa Iturriak Idatzitako informazioa ez du iturri fidagarri batetik eskuratu. Ez du iturririk erabili. Iturri gutxi erabili ditu eta iturrien fidagarritasuna ez da bermatzen. Iturri fidagarri ugari erabili ditu eta testua loturez osatuta dago.
Egitura Testua ez dago egituratuta edo informazio guztia jarraian azaltzen da. Testua egituratuta dago baina ez da koherentzia bat ematen. Atal gehiago bereizi litezke. Hainbat atalburu eta azpiatal daude, toki egokietan jarritako irudi eta diagramak, eta iturriak eta oin oharrak bukaeran.
Atalak Testua ez dago atalka banatuta eta ez dira gaiak bereizten. Hainbat atal bereizten dira baina emandako informazioa ez dago xehetasunez osatua. Atalak ingi bereiziak daude eta bakoitzean emandako informazioa egokia da.
Neutrala Iritzi iturrigabeak eta balorazioak jasotzen dira. Iritzi iturrigabe edo balorazio batzuk egiten dira. Hizkuntza neutrala darabilte, eta

datu objektiboei ematen diete garrantzia.

Zuzentasun gramatikala Ez du zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez idatzi, eta ez du erabilera sexista eta diskriminatzailea kontutan hartu. Zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez idatzita dago orokorrean, baina erabilera sexista eta diskriminatzailea ez du kontutan hartu. Zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez, eta erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabe idatzi du.

8: Idatzizkoa audioz grabatu

[aldatu iturburu kodea]

PDF formatuan jaitsi

BAI EZ ERDIZKA
Antolaketa Lan idatzian azaldutakoak biltzen dira.
Gidoiaren atalak ongi bereizten dira.
Komunikazioa Ikasle guztiek modu parekoan hartu dute parte.
Ahozkotasuna garbia da.
Alderdi teknikoa Kanpoko zaratak zaindu dira.
Audio-edizioa modu aproposean burutu da.
Grabaketaren soinua kalitatezkoa da.

9: Aurkezpena gelaren aurrean

[aldatu iturburu kodea]

PDF formatuan jaitsi

0 puntu 1 puntu 2 puntu
Testuinguru historikoa Herrialdearen bizitza kokatzen laguntzeko ez du egoera sozial eta historikoaren datu edo gertakizunik aipatzen. Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta baina ez du lotura nabarmenik egiten herrialdearekin. Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta lotura egiten du aurkeztutako herrialdearekin.
Erabilitako iturriak Eskainitako informazioa ez du iturri fidagarrietatik topatu edo ez du iturrien aipamenik egin. Iturrien aipamena egin du baina ez ditu asko erabili. Iturriak ez dira guztiz fidagarriak. Edukia justifikatzeko iturriak erabili ditu eta horiek aipatu ditu. Informazioa iturri fidagarrietatik topatu du.
Wikipediaren estiloa Iturriak Idatzitako informazioa ez du iturri fidagarri batetik eskuratu. Ez du iturririk erabili. Iturri gutxi erabili ditu eta iturrien fidagarritasuna ez da bermatzen. Iturri fidagarri ugari erabili ditu eta testua loturez osatuta dago.
Egitura Testua ez dago egituratuta edo informazio guztia jarraian azaltzen da. Testua egituratuta dago baina ez da koherentzia bat ematen. Atal gehiago bereizi litezke. Hainbat atalburu eta azpiatal daude, toki egokietan jarritako irudi eta diagramak, eta iturriak eta oin oharrak bukaeran.
Atalak Testua ez dago atalka banatuta eta ez dira gaiak bereizten. Hainbat atal bereizten dira baina emandako informazioa ez dago xehetasunez osatua. Atalak ingi bereiziak daude eta bakoitzean emandako informazioa egokia da.
Neutrala Iritzi iturrigabeak eta balorazioak jasotzen dira. Iritzi iturrigabe edo balorazio batzuk egiten dira. Hizkuntza neutrala darabilte, eta

datu objektiboei ematen diete garrantzia.

Egindako zuzenketak Ikaskideek proposatutako zuzenketak ez ditu berrikusi eta ez ditu kontutan izan hobetzeko proposamenak. Lanaren oinarrizko berrikusketa egin du, ikaskideek egindako hobetze proposamen batzuk bakarrik kontutan hartuz. Lanaren berrikuspen sakona eta ikaskideek egindako hobetze proposamenak bere lanean txertatu ditu.