Argazkiak | |
---|---|
Egileari buruz | |
Izena | Jiří Reif |
Hezkuntza zentroa | Pragako Charles Unibertsitatea |
Ikastaroari buruz | |
Izena | Natur kontserbazioa |
Maila | Graduatu aurreratuko ikasleak |
Jakintzagaia | Ingurumen ikasketak |
Klasearen tamaina | 30 |
Bakarka edo taldean | Bakarkakoa |
Iraupena | 8 aste |
Helburuak | |
Idazteko trebetasunak | |
Alfabetatze-digitala | |
Pentsamendu kritikoa eta ikerketa | |
Lankidetza | |
Teknika eta komunikazio trebetasunak |
Ikasleek Txekiar Errepublikako eremu babestu bat aukeratu zuten, eta eremu hari buruzko Wikipediako artikulua hobetu zuten, eremu horretako argazkiak ere tartean.
Eremura norbanakoek egindako bisita bat, hari buruzko argazki dokumentazioa, uneko idaz-materialetatik aipamenak egitea eta ikaskideen aurrean egindako mintzaldi bat eskatu zitzaizkien lana behar bezala betetzeko.
« | Oro har, oso ondo sentitzen naiz lanari buruz. Ikasleak jokoan sartu ziren gehienetan, eta gogotsuago aritu ziren bestelako ikastaroetan baino. Oso pozik nago ohartzen direlako Wikipedian idazlanak argitaratzeak duen balioaz: haien eskolako lanek ez zuten amaitu tiradera batean sartuta. Bukatzeko (baina ez gutxiago), artikulua Interneten eskuragarri dagoenez, wikilari independenteek kritikoki ebaluatu ahal izan zuten, eta ikasleek iturriekin lan egiten ikasi behar izan zuten. Trebetasun hori baliagarri izango zaie beste ikasketa gehiagotan ere. | » |
—Irakasle batek. |