Artikulu bat idatzi | |
---|---|
Egileari buruz | |
Izenak | Juliana Bastos Marques |
Hezkuntza zentroa | Rio de Janeiro Estatuko Unibertsitate Federala (UNIRIO) |
Ikastaroari buruz | |
Izena | Antzinaroko historiako gai bereziak — Erromako historia Wikipedian |
Maila | Graduatu aurreko ikasleak |
Klasearen tamaina | 20 |
Bakarka edo taldeka | Bakarkakoa |
Iraupena | 13 aste |
Helburuak | |
Idazteko trebetasunak | |
Alfabetatze-digitala | |
Pentsamendu kritikoa eta ikerketa | |
Lankidetza | |
Teknika eta komunikazio trebetasunak |
Lehendabiziko lau asteetan, nire ikasleei galdetu nien 3 orrialdeko txosten bat idazteko eta, bertan, aztertzeko berrikusiak izateko aukeratutako artikuluen une horretako egoera zein zen, kritikoki edukiari zein formari erreparatuz. Horren ondoren, zazpi aste eman nien aukeratutako artikuluak beren proba orrietan aldatzeko, nire zein Enbaxadoreen iruzkinak jasotzen zituzten bitartean. Bukatzeko, eskatu nien 3 orrialdeko ebaluazio eta iruzkin bana egiteko ikastaroari buruz.
Alde handiaz, ekintzaren alde onena izan zen testuak nola interpretatu eta, erreferentziak baliatuz, argi eta labur haien hitzak erabiliz nola idatzi ikastea. Hori zaila da, beharrezkoa, eta praktikaz etortzen da. Ikasleek gogo gutxi agertu zuten hasieran, eta irakasleak proposatutako ekintza oso berriari gogor ere egin zioten beharbada. Mugaeguna hurbil zenean bakarrik ohartu ziren egiten ari zirenaren inplikazioez. Beraz, esleitutako lanak eredu aldaketa izan ziren ikasleentzat ere.