Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza/Irakasle-gela/Bideoak

Bideoak
Egileari buruz
IzenaJennifer Geigel Mikulay
Hezkuntza zentroaAlverno College, Milwaukee
Ikastaroari buruz
IzenaInformazio ikasketa aurreratuak
MailaGraduatu aurreratuko ikasleak
JakintzagaiaKomunikazioa
Klasearen tamaina20
Bakarka edo taldeanBakarkakoa
Iraupena4 aste
Helburuak
Idazteko trebetasunak
Alfabetatze-digitala
Pentsamendu kritikoa eta ikerketa
Lankidetza
Teknika eta komunikazio trebetasunak

Ikasleek informazio bideo bat sortu zuten Wikipedia artikulu bat irudiztatzeko; artikuluko gaiak ziren arkitektura, dantza, ondarea, paisaia, makinak, musika, parkeak eta kirolak.

Proiektua diseinatu zen multimedien inguruko ezagutza hedatu eta eskuratzeko. Ikasleek esperimentatu zuten, arazoak konpondu, gaitasun estetikoak ikasi, eta ikastaroko klaseetan zein ikerketa independenteetan ikasitako ezagutzak aplikatu egin zituzten. Irudi eta musika guztiak jatorrizkoak izan behar ziren, egile eskubiderik gabe, edo Creative Commons Aitortu-Berdin Partekatu lizentzian eskuragarri izan.

Lanaren asmoa zen multimediako alfabetatzea sustatzea, bideo digitalarekin esperientzia ematea, eta webgune edukien garapenari bultzada ematea. Ikasleek ezagutu zuten Wikipedia kultura berezi bat duen proiektu digital bat eta lankidetzan diharduen komunitate bat dela. Ezagutu zuten Wikipedian desoreka bat dagoela generoaren eta, oro har, teknologiaren ikuspegitik. Gainera, ikasi zuten beren lana gune oso erabilerraz batean partekatzen. Eskuratu zituzten iruzkinak oso baliagarriak izan zitzaizkien ikasleei. Wikilariek haien eztabaida orrietan oharrak utzi edo bideoei buruzko iruzkinak egin zituztenean, ikasleek benetan ikasi egin zuten beren partaidetzatik.