Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza/Lehiaketak/2020

2020an lau lehiaketa egin ditugu

Wikipediak eremu askotan hobekuntzak behar ditu.
Horietako lau biltzen saiatu gara, 2020an aldi bereko lau lehiaketa egiteko.
Bakoitzak nahi zuen esparruan lan egin ahal izan du, edo guztietan aldi berean, martxoaren 1etik abenduaren 3 bitarte.

Emaitzak
Ikus hemen emaitzak

Lehiaketak
Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrenda

Lehiaketa honen helburua funtsezko artikuluak hobetzea izango da, Euskarazko Wikipediaren fidagarritasuna handituz.

Euskal Herriko udalerriak

Euskal Herriko udalerrien artikuluek hobekuntza handiak behar dituzte. Lehiaketa honetan gure herriaren eta gure herrien informazioan erreferente bilakatuko dugu euskarazko Wikipedia.

Emakumeen biografiak

Euskarazko Wikipedian ditugun biografia guztien artean % 17 baino gutxiago dira emakumezkoak. Genero-oreka hobetzeko helburuarekin, urte osoan zehar emakumezkoen presentzia handitzeko aukera duzu.

Txikipedia

Txikipedia umeentzako Entziklopedia da. Asko dago hor oraindik idazteko, hasi berria den proiektua baita. Idatzi haurrentzako edukia eta lagundu txikienentzako ezagutza sortzen.

+ LEHIAKIDEEN ORRIA + LEHIAKIDEEN ORRIA + LEHIAKIDEEN ORRIA + LEHIAKIDEEN ORRIA
Sariak

Zure lana saritzeko sistema berritzaile bat proposatzen dugu, ekarpen txikiak zein handiak saritzeko helburua duena. Hiru sari mota egongo dira:

  • Lehiaketaren batean 1.000 puntu lortzen dituzun lehen aldian liburu bat erosteko bono bat jasoko duzu. Bono hau behin bakarrik jasoko duzu, eta ez dira puntuak metatuko lehiaketen artean. Zuk erabaki zer erosi nahi duzun horrekin!
  • Lehiaketa bakoitzak sari handi bat izango du amaieran, puntu gehien egin dituenarentzat.
  • Puntu metatuak erabiliko ditugu zozketa bidez beste bi sari emateko lehiaketak amaitzen direnean. Lau lehiaketatan lortutako puntuak batuko dira eta 1.000 punturo (borobilduko da) boleto bat lortuko duzu egingo den zozketan parte hartzeko. Gero eta puntu gehiago izan, orduan eta aukera gehiago izango dituzu irabazteko.
Zein zen parte hartzeko bidea?

Nahi zenuen lehiaketaren gainean klik egin eta bertan dituzun argibideei jarraitu. Bot batek automatikoki zenbatzen zituen egiten ziren aldaketak, eta puntuak esleitzen zituen. Lehiaketa batean 1.000 puntu lortzen zenituen lehenengo aldian, hezkuntza@wikimedia.eus helbidera idatzi behar zenuen, zure saria jasotzeko.

Zenbaketan akatsen bat egonez gero (adibidez, bandalismoa desegiteagatik ematen diren puntu gehigarriak), aukera zegoen puntu horiek kentzeko.