Atari:Ondarea/Nabarmen/2017-10

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iruñeko zitadela, Iruñeko gotorlekua edo Gaztelu Berria antzina erabilera militarra izan zuen berpizkundeko gotorleku bat da. Zitadela-Takonera eremuan dago.

XVI. eta XVIII. mendeen artean Iruñean, Nafarroako hiriburuan eraikia. Inbasio baten ostean, hiriaren kontrola ziurtatzeko eta iruindarrak mendean edukitzeko xedez gauzatu zen batez ere. Gaur egun, gotorleku horren zatirik handiena lorategitzat erabiltzen da, eta haren barneko eraikinetan kultura jarduerak egiten dira.