Atari eztabaida:Euskal Herriko Wikiatlasa/Asteko argazkia/Arauen zirriborroa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zirriborro honen helburua asteko argazkien hautaketa finkatzea da. Horretarako, egun Wikipedia honetan gabiltzanon kopurua ikusita, gutxienez lau wikilariren (des)adostasuna aski izango da. Botoa adierazi hemen:

  • Asteko argazkia izateko hautagai bat bere balizko plazaratze-data baino astebete lehenago aurkeztu beharko da, hurrengo baldintzak betetzen ez diren kasuetan ezik.
  • Asteko argazkia edo irudia aukeratzeko, aski izango da irudi hori hautagai moduan jarri duen wikilariaz gainera beste wikilari batek onespena ematea, aldeko boto baten bitartez. Horrela ez balitz, hurrengo hautagaira pasako da. Hautagai guztiak proposatzailearen aldeko botoarekin soilik balira, adostasun inplizitua dagoela interpretatu eta ontzat emango da komunitatearen aldetik.
  • Asteko argazkiak Euskal Herriarekin loturik izan behar dira. Ondoz ondoko asteetan, lurralde desberdinei buruzko irudiak plazaratuko dira. Hautagai zerrendan ordena hori errespetatuko ez balitz, baldintza betetzen duen hurrengo argazki bat plazaratuko litzateke.