Eraso suizida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atentatu suizida» orritik birbideratua)

Eraso suizida erasogileak erasoa gauzatu aurretik kasik ziurtasun osoz hil egingo dela dakien eraso mota da. Maiz, atentatu suizida izendapenaz ere deituak dira. Eraso mota hauek gehienetan politika edo erlijio motibazioaren eraginpean dauden pertsonek burutu ohi dituzte, batzutan baita bi motibazioen eraginpean daudenak ere, horrek beren erasoak burutzeko edonork dituen berezko biziraupen joerak gainditzea bultzarazten die (pertsona hauek sarritan beste batzuek aurrez mentalki manipulatuak izan dira). Beste kasu batzutan, gaixotasun mentalak edo egoera pertsonalaren ondorioz eragindako depresioen eraginpean dauden erasogileen kasuak ere ematen dira, bai eta gainontzeko gizakiak edo gizartea beren bizitzako egoerez erruduntzen dituzten pertsonak ere, hortik gainontzekoei kalte egiteko joera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]