Aterpe klimatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aterpe klimatikoaren ikurra Donostiako parke batean.

Aterpe klimatikoak herritarrak beroaz edo klimatologia desegokiaz babesteko guneak dira. Babesleku klimatikoak ingurumen-baldintza onak edo klima-erosotasuna eskaintzen ditu, kontrako eguraldi-egoera batetik babesteko. Gurean bereziki maiatzetik urrira bitartean erabiltzeko prestatuta daude, hau da, udako tenpera altuei aurre egiteko.

Aterpe klimatikoen kokapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aterpe Klimatikoak barrukoak (eraikinak) edo kanpokoak, esaterako parkeak, izan daitezke eta helburu nagusia beroak biztanleengan sortu ditzakeen kalteak murriztea da. Parke eta lorategiez gain, liburutegiak, museoak, eskolak eta beste eraikin publiko batzuk babesleku klimatiko gisa jardun ohi dute.[1] Arazoa aldaketa klimatikoarekin okertu da eta, horregatik, hiri eta herri askotan neurri bereziak hartzen ari dira.

Hirietan aterpe klimatikoen sareak sortzearen asmoa bero gutxiago egiten duen orduetan eremu urbanizatuenetan baino baldintza termiko hobeak dituzten guneak eskaintzea baizik. Bero-boladak ematen direnean, ahal bada, bero gehien egiten duen orduetan etxetik ez ateratzea gomendatzen da. Atera behar bada gerizpean ibiltzearen gomendioa ematen. Halaber, hiritik ibili behar bada itzal gehien duten edo baldintza termiko hobeak dituzten ibilbideak proposatzen dira.[2]

Aterpe klimatikoen adierazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balizko aterpe klimatiko baten kalitatea neurtzeko, adierazle hauek erabiltzen dira:[3]

  • Zuhaitz eta zuhaixken itzal naturalen presentziaren portzentaia.
  • Azalera naturalaren portzentaia.
  • Pertsonentzako edateko uraren iturriak eta animalientzako ur-puntuak, hala nola putzuak edo urmaelak.
  • Menditxoak, haran txikiak eta mikrohabitatak osatzen dituzten elementuak izatea.
  • Landaretza mota: hosto erorkorreko espezieek eguzkia eskaintzen dute neguan eta itzala udan. Hosto zabalagoek itzal trinkoagoak egiten dituzte. Bertakoek Mediterraneoko klimara hobeto egokitzen diren eskakizunak dituzte, eta horrek ura aurrezteko aukera ematen du, ez baitira modu erregularrean edo ugarian ureztatu behar.
  • Habitata, atsedena eta ezkutalekua, lo egiteko eta lasai atseden hartzeko, harrapariengandik ezkutatzeko, etab.
  • Etxeko animalien eta animalia basatien arteko elkarrekintza: hiri-parkeetako espezie basatien arazo handienetako bat konpainiako animaliekin elkarreragitea da, hala nola, askatutako txakurrekin edo katu-koloniekin.

Onuradunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie guztiek, gizakiak barne, onura atera dezakete, pertsonen eta beste animalia eta landare espezie batzuen beharrak oso antzekoak baitira: udan freskatu, neguan berotu, atseden hartu eta lo egin, elikatu eta hidratatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]